4. proba. Sopela
Sopelako ikastaroa En castellano
Sarrera
Bidea Orientazio Klubak (COBI), Otsailaren 7an “Jesús de la Fuente” zirkuituaren barruan, lehenengo Orientazio proba herrikoia antolatuko du Sopelan. Proba, herri inguruan (parkeetan, erdiguneko kaleetan) gauez ospatuko da, partehartzaileen orientazioa zailago eginez.
Proba herrikoia izango da eta ez da lehenengoentzako saririk egongo. Bere xedea Orientazioa kirola jakinaraztea da.
Sopelako probarekin batera, larunbatean bertan (Otsailak 7), hastapen ikastaro bat antolatu dugu Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.
Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dira proba eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasatu beharko dira, haiek aukeratuko duten bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira frogari amaiera emanez.
Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, orientatzaile bakoitzak txartel bat eramango du (irteeran emandakoa) non balizetan dauden pinza batzuekin markatu beharko duen.
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolakuntzak kirolari guztiak egoera onean daudela ziurtatzeko.
Kontuz!!!
Erdiko ibilbidean eta baita luzean ere, bitan gurutzatu behar dutelako Sabino Arana kalea. Horretarako, mapan, gurutzatzeko bi leku argi azalduko dira. Bi leku horietan izan ezik, kalea magenta koloreko x batzuekin markatuta egongo da. Horrek esan nahi du hortik ezin dela gurutzatu. Beraz, derrigorrezkoak diren zebrabidetik pasatuko ez dueña deskalifikatuta geratuko da.
Proban zehar trafikoa irekita egongo da, beraz, orientatzaileen ardura da arauak betetzea.
Antolakuntzak, derrigorrezkoak diren zebrabideetan, pertsonak jarriko ditu kirolariak laguntzeko, baina inoiz ez trafikoa gelditzeko.
Irteerak eta helmuga
Irteera eta helmuga Sopelako Udaletxeko enparantzan egongo dira.
Parte-hartzaileak jasoko ditugu arratsaldeko 18:00-etatik aurrera eta 18:30-etarako irteerak ematen hasiko gara.
Ordu horretatik aurrera Orientatzaileak tartekatzen joango dira. Gogoratzen dugu mailakatutako eran irteten dela pilaketak saihesteko eta beraren gozamen handiagoa baimentzeko. Helmuga 21:30etan itxiko dugu.
“Irteerak 18:30-etatik 20:00-etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 18:30-etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun minutu batzuk banio lehen.”
Arratsaldeko 18:00ak inguru hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko . Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Ez ahaztu inskripzio egitean hitzaldian egongo zaren edo ez, aurretian prestatzeko.
Helmugan, anoa puntua prestatuko dugu partehartzaile guztientzat. Hor edariak eta janari ezberdinak izango dituzue.
Nola heldu
Kotxez hurbiltzen bazara, BI-634 errepideak Sopelara zuzen eramango zaitu. Irteeratik gertu doako parking bat duzue.
Metroz, Sopelako geltokia, irteeratik 300 metrora dago.ular de Artxanda.
Ibilbideak
Hiru ibilbide egongo dira. Hiruak urbanoak izango dira:
Hastapena: 1500 m.
Ume, haiekin joango direnentzat, umeen gurdiak eta astiro eta poliki joan nahi duten helduentzat aproposa.
Erdikoa: 3000 m.
Beste probetan parte hartu duten pertsonentzat, eta orokorrean edozein helduentzat aproposa.
Luzea: 4800 m.
Orientazioan murgilduta daudenentzat. Teknikoa eta fisikoa.
Mapa
Mapako eskala 1:5000koa izango da. Bertan, aurkitzen diren elementu guztiak kartografiatuta daude ISSOM 2007 arautegia errespetatuz. Zuhaizkaz osatutako eraikuntzen hesiak ez dira margotuta egongo, mapan ez korapilatzeko. Lorategi osoa laranjaz margotuta egongo dira.
Materiala
Partehartze handiagoa bultzatzeko,orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dutenentzat irteeran. Fidantza bezala NAN-a utzi beharra dago.
Proban txartel tradizionalak erabiliko dira (antolakuntzak emanda)
Hornikuntza personala
Paseo bat emateko arropa erosoa edo arropa teknikoa korrika joatekotan. Eskuargia edo frontala guztiz gomendagarria gauez izango baita.
Prezioak
Oraindik aurrera, 2 euroko errakargua izango da
Pre-inskripzioak (Otsailak 5 / 23:59ak arte): 4 +2€ (COBiren kideak 3+2 €)
Lehenengo epea bukatu ondoren: 2 € gehiago
Pre-inskripzioa egitea eskatzen dizuegu mapa izango duzuela ziurtatzeko, aurretik eskatu behar ditugu eta. Horregatik, lehentasuna dute pre-inskripzioa egindako pertsonek.
EZ DUGU MAPARIK ZIURTATZEN PRE-INSKRIPZIOA EZ BADUZUE EGITEN.
Kirol asegurua
Antolakuntzak, FEDO edo mendiko lizentzia ez baduzue, eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue. 2 €-ko prezioa du eta inskripzioa egiterakoan datu guztiak bete behar dira formularioan.
Ordainketa
Banku-transferentziaren bitartez. Banketxeko lehiatilan ez egitea erregutzen dizuegu, banketxeak kobratzen digu eta.
Kontua zenbakia: ES96 2095 0358 02 3830317452 Kutxabank
Kontzeptua: Inskribatutakoaren izena. II CP. Sopela.
Inscripciones@cobidea.com mailera ordainketako ziurtagiria bidali
Izen-emateak eta epeak
Otsailaren 5eko 23:59ak arte apunta zaitezkete behean aurkituko duzuen formularioan.
Hortik aurrera formularioa irekita jarraituko da, baina 2 €-ko rekargoa egongo da. Probaren egunean apunta zaitezkete, 2 €-ko rekargoarekin, baina ez dugu ziurtatzen maparik egongo direla.
Oparien zozketa:
Probaren egunean opariak zozketatuko dira kirolarien artean. Opari hauek egunean bertan hartzeko aukera izango duzue. Gainera, sarituen zerrenda COBiren webgunean publikatuko da, zirkuituko hurrengo proban hartzeko aukera izateko.
Ume txikientzako “Correlín”
Orientatzaile txikientzako ibilbide erraza bat prestatuko dugu, non umeek irudiak dituzten balizak bilatu beharko duten. Inskripzioa dohainik da, baina COBiren webgunean egin behar duzue Otsailaren 5eko 23:59ak arte. Ezinbestekoa da inskripzioa epe horretan egitea saria ziurtatuta izateko.