Sopelako probarekin batera, larunbatean bertan (Otsailak 7), hastapen ikastaro bat antolatu dugu Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Interesatuta bazaudete edo natura beste ikuspuntutik ikusi nahi baduzue apuntatzea gomendatzen dizuegu.
Lekua: Kurtzio Kultur Etxea - Mendieta, 11 - Sopela
Ordutegia: Otsailak 7, larunbata: 11:00etatik 14:00ak arte
Prezioa: Ikastaroa + Sopelako proba : 12 euros
Adina: 16 urtetik aurrera
Ikastaroan eskeintzen dena: ikastaroa teoriko-praktikoa + iparrorratzaren prestamoa + dokumentazioa digital formatoan
Ez da sartzen probarako kirol asegurua. Orientazio edo mendi asegurua ez izatekotan COBIk errazten dizue egunerako kontratatzea 2 €-ko prezioan.
Edukiak
Teoria: Orientazio kirolean hastapena, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, sinboloen irakurketa, orientazio teknikak.
Praktikak: Iparrorratzaren ariketa eta Sopelako proba.
Iparrorratza ez baduzu, ez erosi bat irakaslea entzun arte.
Ordainketa
Banku-transferentziaren bitartez. Banketxeko lehiatilan ez egitea erregutzen dizuegu, banketxeak kobratzen digu eta.
Kontua zenbakia: ES96 2095 0358 02 3830317452 Kutxabank
Kontzeptua: “Inskribatutakoaren izena-Sopelako ikastaroa”
Inscripciones@cobidea.com mailera ordainketako ziurtagiria bidali
Izen emateak
Bete hurrengo galdera sorta: