Izen-ematea
Izen-ematea
PREZIOAK
helduak 6 € eguneko. Salbuespenak: Open mailakoak, COA eta COBIkideak.
gazteak (18 urtera arte) eta Open guztiak: 5€ eguneko
COA eta COBi-kideak: 4€ eguneko
aparteko:
2,50 € eguneko asegurua (derrigorrezkoa besterik ez baduzu).
3 € S.I.pintza alokairua eguneko; salbuespenak Open Oria eta Open Laranja (dohainik) eta Open Gorria (1,50 €). Alokairurako NAN edo 30€tako fiantza (pintza bakoitzeko) utzi beharko da.
1 € Lo egiteko “Zoru gogorra”.
Diru sarrerak hurrengo kontu-zenbakian egin: BBK 2095 0358 02 3830317452.
Kontzepuan adierazi: Izen-abizenak+XIIBS edo
Taldearen izena+XIIBS
Ordainketaren justifikantea bidali inscripciones@cobidea.com helbidera.
Egunean inskribatzen direnek ez dute mapa ziurtatuta edukiko, beraz, izen-emateak aurretik egitea gomendatzen dizuegu. Proba egunetan izen-emateak OPEN mailetan baino ez dira onartuko.
FEDO KLUB BATEKO PARTAIDEAK
Inskripzioak OrienteeringOnline sistemaren bitartez egingo da. Nahiz eta ez den erabiltzeko zaila, ez baduzue inoiz erabili, ez itxaron azkeneko momentura arte. Hemen aurkituko duzue zelan erabili sistema hau (ingelesez baino ez zegoen garikoa).
Izena emateko epea astearte, otsailaren 12an amaituko da; 23:59etan, hain zuzen.
2€ gehiago ordainduko dute epetik kanpo egindako inskripzioak, OPEN mailetan izan ezik.
KLUB-gabeko PARTAIDEAK (lizentziadun edo gabekoak)
Open GORRIA, Open LARANJA (hasiberri helduak) ala Open ORIAn (hasiberri gazteak) parte ahal dute, beste maila ofizialetan ezin dute.
Ezinbestekoa zaio orientatzaile bakoitzari haren asegurua (onartzen da Mendiko zein Orientazioko lizentzia, edo “tarjeta Recreativa” edo poliza pertsonalaren bat). Bestela antolakuntzak egindako asegurua ordaindu behar da
Orientazio klub-gabeko partaideen izena emateko formularioa: HEMEN
BERRIA: orain ez dira izen-ematerik onartzen; larunbata arte.
Babesleak