7. Proba. Portugalete

Antolatzaileak

                                                                   En castellano

Laguntzaileak

Sarrera

Proba honekin Bidea Orientazio Taldeak (COBik) Portugalete herria ezagutzera eman nahi dugu. Horretarako mapa berria estreinatuko dugu. Guztia herrigunean zehar izango da, beraz proba herrikoietan hasteko aukera ezinhobea izango duzue. 

Egitaraua

Apirilak 15, Domeka

Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Proba osoa herrian zehar izango da, Portugaleteko behekaldetik: alde zaharra, La Benedicta, Azeta parkea, Areilza Doktorearen parkea (tximinoen parkea), Ignacio Ellacuria parkea eta haien artean dauden auzkoak. Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garratzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da.

Hauek dira beste ezaugarriak:

Ohar Garrantzisuak

Ibilbideak eta Distantziak

3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira: 

Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.

Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan

Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.

Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.

Proba hirian zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, 40% inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). 

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Irteerak

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.

Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:

Helmuga

Konpetizio zentrua eta helmuga Portugaleteko Udaletxearen aurrean egongo dira. Eguraldi txarra egiten badu udaletxearen azpian sartuko gara.

Zuzeneko Emaitzak: http://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=13461&lang=sv

Nola Heldu

Gomendatzen dizuegu garraio publikoa erabiltzea, bertan ez dagoelako aparkatzeko toki askorik:

Izen-emateak

Prezioak

Bakarrik COBiko bazkideentzat: nahi baduzue zuen saldotik dirua kentzea, “saldo” (komatxorik gabe eta hizki mehez) idatzi beharko duzue “Código de descuento” laukian. Kurtsorako ere balio du.

COBi edo PASeko bazkideak, txarletarekin ordaindu nahi badute, “cursocobipas” (komatxorik gabe eta hizki mehez) idatzi beharko dute “Codigo de descuento” laukitxoan.

Kirol Asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen-emateak eta Ordainketa

Izen emateak Runedia plataforman egingo dira. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik.

COBiko bazkideek izen emateak euren saldotik kobratzeko aukera dute eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Epea: apirilaren 11a arte, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat.

Aurretik esan dugunez, kamiseta bat oparituko dizuegu parte hartzaile guztiei. Izena ematerakoan kamisetaren neurria jarri beharko da. Ez galdu aukera hau eta parte hartu!!

Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201839081/

Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201839081/

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Orientazio Ikastaroa

Apirilaren 11an eta 12ean, COBik orientazio hastapen ikastaroa emango du. Horrela, herriko eta inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera.

Edukia

Gomendatzen dugu ez erostea iparrorratzik, irakaslearen azalpenak entzun arte.