Agurra
Agurra
Urteko azken orientazio probarako gutxi falta da jada: IX Bizkaia Saria
Martxoan, elurtearen ondorioz proba bertan behera uztera behartuta egon ondoren, proba berri bat prestatu dizuegu orduko zapore garratza kendu ahal izateko eta gogorapen polita eroan dezazuen.
Gibijo leku berezia dela uste dugu, eta 2011ko otsailak 19an eta 20an zuek guztiak ikustea espero dugu... bien bitartean, azaroaren 15etik 21erako astean itxaroten zaituztegu espero gustoko izango dituzuen jarduera batzuekin:
Bi orientazio ikastaro, larunbat goizean Zeanurin egingo dena barne... amaitu da ez jakitearen aitzakia. Mikrosprint proba bat Zeanurin, larunbat arratsaldean, orientatzaile bat baino gehiago despistatuta ikusteko aukera paregabea.
Distantzia luzeko proba igandean.
Aurten gainera, orientazioa zailduko duen mikroorientazioarekin. Honek, irakurketa zehatza eskatuko die orientatzaile trebatuenei.
Jarduera hauetaz gozatzea espero dugu, egun gutxi falta da jada....
Bidea Orientazio klubeko lagunak.