Ikastaroa Izarran

Izena emateko epea luzatuta ostirala arte.

Gibijo Mendilerroan ospatuko den XV. Bizkaia Saria dela eta, Martxoak 5ean ospatuko da Orientazio Ikastaroa Izarran dagoen Urkabustaizko Kultur Etxean. Eskertu nahi diogu Urkabustaizko Udaletxeari bere laguntza urte hauen zehar. 16 urtetik aurrera.

Lekua:              Urkabustaizko Kultur Etxea (Izarra)

Ordutegia:       Martxoak 5, Larunbata:  10:00 - 13:00 goizez                                                                                                  15:00 - 18:00 arratsaldez

                                                                        

Prezioa:           Ikastaroa + Abeziako Proba (Egun 1): 16 euro

Ikastaroan eskeintzen dena: ikastaroa teoriko-praktikoa + iparrorratzaren prestamoa + dokumentazioa digital formatoan 

Ez da sartzen probarako kirol asegurua. Orientazio edo mendi asegurua ez izatekotan COBIk errazten dizue egunerako kontratatzea 2 €-ko prezioan.

Gutxienez 8 lagun behar dira ikastaroa ospatu ahal izateko. Izen ematea Martxoak 4, ostiralean itxiko dira 23:59etara.           

Edukiak

Teoria: Orientazio kirolean hastapena, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, sinboloen irakurketa, orientazio teknikak.

Praktikak: Iparrorratzaren ariketa eta Abeziako proba.

Iparrorratza ez baduzu, ez erosi bat irakaslea entzun arte

Ordainketa

Banku-transferentziaren bitartez. Banketxeko lehiatilan ez egitea erregutzen dizuegu, banketxeak kobratzen digu eta.

Kontua zenbakia: ES96 2095 0358 02 3830317452 Kutxabank

Kontzeptua: “Inskribatutakoaren izena-Izarrako Ikastaroa

Bidali ordainketaren agiria inscripciones@cobidea.com helbidera 

Izen ematea (azken eguna, Martxoak 2, Azteazkena)

Bete hurrengo galdera sorta::