XVII. Bizkaia Saria. Barazar
Azken Ordua
Emaitza guztiak argitaratuak gure Resultados atalean. Eta zuen tarteko denborak konparatzeko ona hemen winsplits denborak.
Ipar Ligako ranking-a hona hemen:
Larunbatean bi gune izango ditugu irteerak emateko:
Irteera 2 (S2): R1 - R7 Ibilbideak
Irteera 1 (S1): R8 - R10 Ibilbideak
Bi lasterketa direla eta, honela izango dituzte izena ibilbideek:
Larunbata: lasterketa Ertaina (Media): Ibilbideen izenak honela izango dira: M1, M2, ..., M10
Igandea: lasterketa Luzea: Ibilbideen izenak honela izango dira: L1, L2, ..., L10
IRTEERA ORDUAK argitaratuak. Gogoratzen dizuegu OPEN kategoriak ez daukatela irteera ordurik (irteerara heldu orduko irtetzen da). Alokairuko txipak lasterketa egunean lasterkari bakoitzari izendatuta egongo dira, zoazte garaiz jasotzera.
Epaimahai teknikoa jadanik prest.
Larunbaterako parking-a: eguraldi ona dela eta, "gure" pistan kotxe asko egongo dira. Horregatik gomendatzen dizuegu kotxeak betetzea errepide alboan dauden jantokien gunean.
Azken zuhaitz mozketak direla adar asko daude maparen zurigunetan.
Ez da egunean bertan izen-ematerik onartuko.
Mapa guztien urrunkidetasuna 1:10.000 izango da, bai larunbata baita igandea ere.
Distantziak eta desnibelak kaleratu berriak!!!
Zapatuaren programa ordu erdi aurreratu egin dugu.
Haur zaindegirik ez dugu izango kasu honetan. Behar baduzue, eskatu irtetzeko ordua orienteering online formularioan, edo mezua bidaltzen cobidea@gmail.com asteazkeneko gauerdia heldu arte.
Sarrera
Hona hemen 1994ko irudia Saldropon
Azaroaren 17 eta 18an, larunbata eta igandea, Saldropon Ipar Liga eta O’Pyrene ligako azken 2 probak antolatuko ditugu. Larunbat arratsaldean distantzia ertaineko proba izango da eta igande goizean dintantzia luzekoa.
Beti bezala, kategoria ofizialekin batera OPEN kategoriak egongo dira. Jesus de la Fuente zirkuitu herrikoian parte hartzen duzuenek bertan parte hartzeko aukera izango duzue, open horia, open laranja edota open gorrian.
Egitaraua
Azaroak 17, Zapatua
12:00 Kirol Zentruaren Irekiera: Zalantzak, SportIdent hartzea
13:00 Lehen Irteera. Distantzia ertaina
15:00 Azken Irteera
16:30 Helmugaren Itxiera
19:00 Zoru Gogorraren Irekitzea
Azaroak 18, Domeka
08:30 Kirol Zentruaren Irekiera
09:00 Zoru Gogorraren Itxiera
09:30 Lehen Irteera. Distantzia luzea.
11:30 Azken Irteera
14:00 XVII. Bizkaia Sariko Sari Banaketa (bi lasterketen denborak gehituko dira); kirol Zentruan.
14:30 Helmugaren Itxiera
Informazio praktikoa
Nola heldu
Konpetizio zentrura Barazar mendatetik joan beharko da. Bilbotik etorrita eskuinaldera biratuz eta Gasteiztik etorrita ezkerraldera biratuz; adi egon kasu honetan biraketa egiterakoan. Egun bakoitzeko aparkalekuak leku ezberdinetan egongo dira, beraz, bi egunetan ibilbidea marketuko dugu.
Zoru Gogorra
Arteako frontoian. Dutxak erabilgarriak izango dira partehartzaileentzat.
Prezioa: Euro 1
Larunbateko 19:00 etatik, igandeko 09:00 ak arte zabalik egongo da
Kontrakantxan bakarrik sukaldu eta jan dezakezue.
Ezarritako ordutegiak errespetatu beharko dira, argiak itzaltzeko eta isiltasuna mantentzeko
Erregistroa eta Sportident Hartzea
Konpetizio zentruan egongo da. Sportident alokatuko duten parte hartzaileek bertatik igaro beharko dira pintza hartzeko eta nortasun agiria utzi beharko dute. Bertatik ere ordainketaren bat egiteke dutenak pasatu beharko dira.
Nahiz eta Sportident bi egunetarako alokatu, larunbatean itzuli beharko da proba bukatu ostean.
Iparrorratzik ez dutenek maileguan hartzeko aukera izango dute, hauek bukatu arte. Nortasun agiria ere utzi beharko da.
Edozein kasutan, Sportident pintza galtzekotan bere balioa ordaindu beharko da, 40 euro. Iparrorratza galtzekotan 5 euro izango dira.
Lasterketetarako Aparkalekua
Aurretik adieraziko dugu non dauden. Mesedez, kontutan hartu hurrengoa:
Kotxeak betetzen saiatu, ibilgailu kopurua murrizteko
Antolakuntzaren adierazpenak jarraitu, dagoen tokia ondo aprobetxatzeko
Autokarabanentzako leku bat bilatzen ari gara. Laster informazio gehiago emango dizuegu.
Autokarabanentzako lortu dugu aparkalekua Barazarko gasolindegi ondoan, larunbat gauea pasatzeko. Lasterketa ertaina bukatu ondoren irekiko dugu aparkaleku hau.
Edozein kasutan, Gasteizen 40 autokarabanentzako eremua dago; konpetizio zentrutik 30 minutu baino gutxiagora.
GPS koordenatuak: 42.86667 / -2.68528 (N 42º 52' 00'' / W 02º 41' 07'')
Logistika
Zapatua:
Aparkalekutik konpetizio zentrura: 0 eta 500 metro bitarte; ilaran izango dugu aparkalekua.
Konpetizio zentrutik irteerara: 200 m.
Helmugatik konpetizio zentrura: 350 m.
Domeka:
Aparkalekutik konpetizio zentrura: Leku berean
Konpetizio zentrutik irteerara: 950 m.
Helmugatik konpetizio zentrura: 350 m.
Sari Banaketa
Igandean, 14:00etan, konpetizio zentruan.
Oharrak
Bi lasterketa hauentzako baimenak lortzeko lan asko egin behar izan dugu, beraz, inoiz baino behiago, arauak errespetatu beharko ditugu. Baimena arau hauen errespetuarekin lotuta dago. Eskerrik asko zuen laguntzagatik:
Inguruan abereak egon daitezke. Segurtasunez, kontuz ibili eta distantziak mantendu.
Hesiak pasatzeko saiatu ateak ez irekitzen. Dauden pasabideak erabili. Ateak irekitzekotan, itxi pasatu ostean.
Ezin izango da txakurrekin proba egin, ezta lotuta ere.
Errekak pasatu behar badituzue ez sartu barruan, salto bat eman eta gainetik pasa
Lasterketa inguruan babestutako zenbait habitat eta jabetza pribatuak daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan marra bertikal magentaz azalduko dira eta txarrantxa-hesiz inguratuta daude. Zuen ibilbidea pentsatu beharko duzue haietatik ez igarotzeko. Lasterketan zehar puntu batzuk zainduko ditugu eta hortik igarotzen dutenak lasterketatik kanpo geratuko dira.
Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue. Honen aurretik dauden oharrak proba honenak dira, beraz, orokorren gainetik egongo dira
Gogoratu helmugatik igaro behar zaretela, nahiz eta ibilbidea ez bete, antolakuntzak jakin dezan.
Informazio teknikoa
Mapa 2018an zehar berrikusi da. Hemen daukazue 2010ean erabilitako mapa:
Lasterketa hau Orientazio Ipar Ligarako balioko du. Podiumera kategoria bakoitzeko lehenengo 3ak igoko dira, bi lasterketen denbora batuz.
Epaimahai Teknikoa
De acuerdo a la normativa de la Liga Norte, el Jurado Técnico queda constituido de la siguiente manera:
Diego Lázaro de Juan, hurrengo lasterketa antolatuko duen klubeko taldekide bat, Máximus-ekoa. (Ciudad Rodrigo klubetik ez da inor etortzen Barazar lasterketara).
Alba Gavela, Tjalve klubekoa, parte-hartzaile bezela
Borja del Estal, Ipar Ligako koordinatzailea, GOT taldekoa
Zigor García Gorrotxategi, probako zuzendari teknikoa, COBi taldekoa; hitza badu, baina botorik ez .
Eremuaren Deskribapena eta Mapa
Zonalde hau kantauri eta mediterraneo isurialdeen banalerroan kokatuta dago. Orografia oso desberdina izango da. Alde batetik malda ertain eta handiko magalak topatuko dituzue, ibar askorekin eta beste aldetik eremu lauak edo malda gutxikoak, hezeguneekin. Otxandio edo Urkiolako mapetan bezala txondor-plaza asko daude bertan, ikatz begetala egiten zen garaietakoak.
Mapan basoak dira nagusi. Lawson altzifreak, larritzak, intsinis pinuak eta pagoak dira espezie adierazgarrienak. Baso gehienetan erraz ibiltzeko aukera dago, hala ere, iratzez eta sasiz beteriko zonaldeak ere badaude, baina garai honetan erortzen ari dira. Zelaiak ere topatuko dituzue, hesiez inguraturik. Bertan behiak, zaldiak eta ardiak egoten dira.
Distantziak eta Desnibelak
Zapatua
Domeka
Igandean bi ur-puntu izango ditugu lasterketa barruan.
Kategoriak eta Ibilbideak
Ipar Ligakoak:
Irteera
Irteera orduak egongo dira kategoria ofizialetan bakarrik. Ordu eskaerak egin daitezke, baina bidezkoak izan beharko dira eta klubeko arduradunak eskatu beharko ditu inscripciones@cobidea.com helbidean.
OPEN kategorietan "baliza start" erabiliko da, partehartzaileei askatasuna emateko.
Denborak SportIdent sistemarekin hartuko dira kategoria guztietan. Parte-hartzaileek izena ematerakoan bere Sportident zenbakia emango dute. Ez izatekotan alokatzeko aukera izango dute.
Irteeraren aurretik, parte hartzaileak pintza elektronikoa garbitu (clear) eta frogatu (check) beharko ditu. Frogatzean argirik edo soinurik ez badu egiten berriz garbitu beharko da. Hau egitea parte-hartzailearen erantzukizuna izango da.
Mapak ibilbide bakoitzeko kutxetan egongo dira sartuta. Ibilbide bakoitzak hainbat kategoria izango ditu eta hauen izenak azalduko dira. Parte-hartzaileak dagokion mapa hartu beharko du.
Ibilbidea
Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere Sportident pintzaren memoria betetzen ez bada.
Sportident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Sportident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan.
Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik.
Helmuga
Helmugara iritsi ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bukatuko du. Ondoren, Sportident pintza antolakuntzaren ordenagailuan deskargatu beharko da.
Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak jakingo du zenbat lasterkari falta diren.
Probaren bitartean lasterketa zentroan behin behineko sailkapenak jarriko dira. Hauek noizbehinka eguneratuko dira, parte-hartzaileek haien denbora eta postua jakin dezaten.
Izen-ematea
Prezioak (egun bakoitzeko, beste ezer ez bada agertzen)
Kuotak (Mapa erabilia):
Helduak (Open eta COBiren bazkideak izan ezik): 7 €
18 urteetatik beherakoak eta Open guztiak: 5 €
COBi bazkideak: 5 €
Extrak:
Kirol istripuetarako asegurua (ez baldin baduzu): 2 € egun bat; 3 € bi egunak
Sportident pintzaren alokairua (nortasun agiria utzi beharko da fiantza moduan); egun baterako prezioak:
Open Horia eta Open Laranja: DOAN
OPEN Gorria: 1,50 €
Kategoria Ofizialak: 3 €
Zoru Gogorra: 1 €
Diru-sartzeak hurrengo kontu korrontean egin beharko dira (ordainketa bat talde bakoitzeko):
Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452.
Azalpena: Klubaren Izena - XVIIBS (Klubeko Izan-emateak)
Izen-Abizenak - XVIIBS (Banakako izen-emateak)
Ordainagiria inscripciones@cobidea.com helbidera bidali
Izen-emateko Sistema
ORIENTAZIO KLUBETAKO PARTEHARTZAILEAK
Izen emate guztiak (bai federatuenak eta baita open katiegorietakoak) orienteering online webgunean egin beharko dira. Egin klik argazkian XVI Bizkaia Sarira zuzenean sartzeko.
Epea: Azaroak 13, asteartea, 23:59etan
Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere.
KLUBIK GABEKO PARTEHARTZAILEAK
Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute.
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du egun baterako, 3 € bi egunerako eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Hauxe da formularioa:
Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201853076/
Azaroaren 13a arte, asteartea, 23:59ra arte. Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere.
Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201853076/