Sarrera Hona hemen 1994ko irudia Saldropon
Azaroaren 17 eta 18an, larunbata eta igandea, Saldropon Ipar Liga eta O’Pyrene ligako azken 2 probak antolatuko ditugu. Larunbat arratsaldean distantzia ertaineko proba izango da eta igande goizean dintantzia luzekoa. Beti bezala, kategoria ofizialekin batera OPEN kategoriak egongo dira. Jesus de la Fuente zirkuitu herrikoian parte hartzen duzuenek bertan parte hartzeko aukera izango duzue, open horia, open laranja edota open gorrian. EgitarauaAzaroak 17, Zapatua
Informazio praktikoa
Barazar, Liga Norte 2018Barazar, Liga Norte 2018 Nola helduKonpetizio zentrura Barazar mendatetik joan beharko da. Bilbotik etorrita eskuinaldera biratuz eta Gasteiztik etorrita ezkerraldera biratuz; adi egon kasu honetan biraketa egiterakoan. Egun bakoitzeko aparkalekuak leku ezberdinetan egongo dira, beraz, bi egunetan ibilbidea marketuko dugu. SaldropoSaldropo Arteako frontoian. Dutxak erabilgarriak izango dira partehartzaileentzat. Suelo duroFronton Municipal Prezioa: Euro 1 Larunbateko 19:00 etatik, igandeko 09:00 ak arte zabalik egongo da
Nahiz eta Sportident bi egunetarako alokatu, larunbatean itzuli beharko da proba bukatu ostean. Iparrorratzik ez dutenek maileguan hartzeko aukera izango dute, hauek bukatu arte. Nortasun agiria ere utzi beharko da. Edozein kasutan, Sportident pintza galtzekotan bere balioa ordaindu beharko da, 40 euro. Iparrorratza galtzekotan 5 euro izango dira. Lasterketetarako AparkalekuaAurretik adieraziko dugu non dauden. Mesedez, kontutan hartu hurrengoa:
Autokarabanentzako lortu dugu aparkalekua Barazarko gasolindegi ondoan, larunbat gauea pasatzeko. Lasterketa ertaina bukatu ondoren irekiko dugu aparkaleku hau. Edozein kasutan, Gasteizen 40 autokarabanentzako eremua dago; konpetizio zentrutik 30 minutu baino gutxiagora. GPS koordenatuak: 42.86667 / -2.68528 (N 42º 52' 00'' / W 02º 41' 07'') LogistikaZapatua:
Domeka:
Sari BanaketaIgandean, 14:00etan, konpetizio zentruan. Oharrak
![]() Informazio teknikoaMapa 2018an zehar berrikusi da. Hemen daukazue 2010ean erabilitako mapa: Epaimahai TeknikoaDe acuerdo a la normativa de la Liga Norte, el Jurado Técnico queda constituido de la siguiente manera:
Eremuaren Deskribapena eta MapaMapan basoak dira nagusi. Lawson altzifreak, larritzak, intsinis pinuak eta pagoak dira espezie adierazgarrienak. Baso gehienetan erraz ibiltzeko aukera dago, hala ere, iratzez eta sasiz beteriko zonaldeak ere badaude, baina garai honetan erortzen ari dira. Zelaiak ere topatuko dituzue, hesiez inguraturik. Bertan behiak, zaldiak eta ardiak egoten dira. Ipar Ligakoak:
IrteeraIrteera orduak egongo dira kategoria ofizialetan bakarrik. Ordu eskaerak egin daitezke, baina bidezkoak izan beharko dira eta klubeko arduradunak eskatu beharko ditu inscripciones@cobidea.com helbidean. OPEN kategorietan "baliza start" erabiliko da, partehartzaileei askatasuna emateko. Denborak SportIdent sistemarekin hartuko dira kategoria guztietan. Parte-hartzaileek izena ematerakoan bere Sportident zenbakia emango dute. Ez izatekotan alokatzeko aukera izango dute. Irteeraren aurretik, parte hartzaileak pintza elektronikoa garbitu (clear) eta frogatu (check) beharko ditu. Frogatzean argirik edo soinurik ez badu egiten berriz garbitu beharko da. Hau egitea parte-hartzailearen erantzukizuna izango da. Mapak ibilbide bakoitzeko kutxetan egongo dira sartuta. Ibilbide bakoitzak hainbat kategoria izango ditu eta hauen izenak azalduko dira. Parte-hartzaileak dagokion mapa hartu beharko du. Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere Sportident pintzaren memoria betetzen ez bada. Sportident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Sportident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan. Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik. HelmugaHelmugara iritsi ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bukatuko du. Ondoren, Sportident pintza antolakuntzaren ordenagailuan deskargatu beharko da.Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak jakingo du zenbat lasterkari falta diren. Probaren bitartean lasterketa zentroan behin behineko sailkapenak jarriko dira. Hauek noizbehinka eguneratuko dira, parte-hartzaileek haien denbora eta postua jakin dezaten. Prezioak (egun bakoitzeko, beste ezer ez bada agertzen) Kuotak (Mapa erabilia):
Diru-sartzeak hurrengo kontu korrontean egin beharko dira (ordainketa bat talde bakoitzeko): Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452. Azalpena: Klubaren Izena - XVIIBS (Klubeko Izan-emateak) Izen-Abizenak - XVIIBS (Banakako izen-emateak) Ordainagiria inscripciones@cobidea.com helbidera bidali Izen-emateko SistemaORIENTAZIO KLUBETAKO PARTEHARTZAILEAK
Izen emate guztiak (bai federatuenak eta baita open katiegorietakoak) orienteering online webgunean egin beharko dira. Egin klik argazkian XVI Bizkaia Sarira zuzenean sartzeko.
Epea: Azaroak 13, asteartea, 23:59etan Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere. KLUBIK GABEKO PARTEHARTZAILEAK
Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute. Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du egun baterako, 3 € bi egunerako eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data). Hauxe da formularioa:
Inscripciones OPEN sin clubZure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau: Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: |