7. proba. Sopela

Sarrera

MAPA BERRIA!!!

Bidea Orientazio Klubak (COBi) III. Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 7. Proba antolatuko du maiatzaren 8an Sopelan. Aurrekoetan bezala proba herrikoia izango da eta horregatik ez da saririk banatuko, helburua kirol hau ezagutzera ematea delako..

Larrabasterrako Urgitxieta plazan izango dira irteera eta helmuga. Plazaren inguruan, guztiz berria den mapa batetan, orientatzaileek ingurune hiritar batean ibiltzeko trebezia erabili beharko dute eta aurten, berrikuntza modura, mendiko eremu bat ere egongo da. Mendi eremu horretan Burdinazko Gerrikoaren trintxera zaharrak ikusi ahal izango dira, duela 80 urte lurraldean jasandako gerra zibilean Bilbo eta inguruak defendatzeko asmoarekin lehen Eusko Jaurlaritzak sortu zuen defentsa militarrerako lerroa hain zuzen ere.

Aurten, gainera, maparen zati haundi bat berria izango da, ibilbide batzuk luzatu egingo dira eta aurreko zirkuituko lasterketan ikusi ez ziren inguruak ezagutzeko aukera izango dugu.

Probaren xedea hiru ibilbideetatik bat egitea da (Open horia, laranja edo gorria). Partaideak, bakarka zein taldetan, tarteka aterako dira, eta irteeran emango zaien mapan markatutako puntu jakin batzuetatik pasatu beharko dira dagokien ordenan. Beraien ustez onena den bidea aukeratu beharko dute eta puntu guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira.

Puntu bakoitzetik pasatu zaretela ziurtatzeko Sport Ident izeneko sistemarekin funtzionatzen duen pintza elektroniko bat eramango duzue. Honekin puntu bakoitzean dagoen estazioa pikatu beharko duzue eta helmugara heltzerakoan bertako datuak deskargatu beharko dituzue horretarako prestatuta egongo den estazio batean.

Parte-hartzaileen betebeharra izango da helmugatik pasatzea, ibilbide osoa bete ez bada ere, antolatzaileek inor galdu ez dela ziurtatzeko modua baita hau.

Ezaugarri teknikoak

Ibilbide gorria eta laranja aurtengo sutean erretako toki batzuetatik igaroko da, beraz, landaretza ukitzean zikintzea gerta liteke. Kontuan hartu, jantziko duzuen arropa aukeratzerakoan zikintzea axola ez zaizuen zerbait izan dadin. 

Maparen eskala 1:7500 izango da eta distantziakidetasundistantziakidetasuna 5m.

Mapan pasatu ezin daitezkeen zenbait lur-ebaki daude, 3 eta 10 metro bitarteko altuera dutenak. Mapan zein lurrazalean argi ikusten dira. Ibilbideak arriskurik egon ez dadin prestatuta daude eta haietakoren batera hurbildu behar bazarete oinarritik izango da (beheko partetik). Hala ere, kontu handiz ibili.

Proba herrikoia bada ere, ibilbide laranja eta gorrian, mendiko eremua teknikoa da toki batzuetan. Mendiko zapatilak edo botak janztea hobe.

Ibilbide horia herrigunean edo erdi-herrigunean da eta ez da beharrezkoa izango mendiko oinetakoa.

Ibilbide guztiek daukate zati bat herrigunean. Partaideen betebeharra da kale eta errepideak gurutzatzeko trafiko arauak betetzea eta beti baimendutako guneetatik egitea.

Helburu solidarioa

Aurten probak Friedreichen Ataxia ikertzen duen ekimen bati lagunduko dio, www.stop-fa.org. Friedreichen Ataxia gaixotasun hereditario bat da, herentzia autosomiko azpirakor bat duena. Gaixotasun neurodegeneratiboa da eta gaixotasuna jasaten duten pertsonek zerebeloaren eta bizkarreko muineko gongoiletan etengabeko narriatze pairatzen dute. Narriatze honek pertsonen autonomiarako beharrezko diren funtzio askoren etengabeko galtzea dakar: sentzibilitatea galtzea, mugimenduen deskordinazioa, eskoliosia, disfagia, disartria, inmunodefizientzia, radiosentzibilitatea eta kantzerra izateko aurrejoera eta baita diabetesa kasu askotan eta bihotzeko arazo larriak, gehienetan heriotza eragiten dutenak.  Gaixotasun hau pairatzen dutenak, azkarrago edo beranduago, gurpil-aulki bat erabili behar dute eta, etengabe, autonomia pertsonala galtzen doaz azkenik beren familiak zaindu behar dituztelarik.

STOP-FA Friedreich Ataxia duten gaixoek, famili, lagun eta laguntzaileekin batera helburu komun batekin bultzatzen duten ekimen bat da: Gaixotasunarentzako sendabide bat aurkitzeko esfortzuak batzea. Ekimena helburu hori lortzeko ikerketa proiektuak finantzatzeko ekonomia baliabideak mugitu eta handitzeko beharrizanetik sortzen da..

Irteerak

Irteera Larrabasterrako Urgitxieta plazan izango da.

Goizeko 09:30etatik aurrera egingo zaie harrera partaideei irteera orduak emateko. Lehenengo irteera 10:00etatik aurrera izango da. Ordu horretatik Aurrera ibilbide bakoitzeko partaideak tartekatu egingo dira azken partaidea irten arte.

Lasterketan lehiakideen pilaketarik egon ez dadin eta partaideen kontrol hobea eramateko irteerak tarteka egiten direla gogoratzen dizuegu. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu horretarako partaideak itzuli egin beharko dira nahiz eta ibilbidea osotu gabe izan.

Irteerak 10:00 eta 11:30ak bitartean izango dira. Ez da beharrezkoa 10:00etan bertan egotea. Nahikoa da irten nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago izen-emateen mahaira hurbiltzea eta horrela irteera ordu bat emango dizugu. Zuk aukeratu goiztiarra zaren edo lasaiago ibili nahi duzun. Edonola ere, denok pasatu behar duzue izen-emate mahaitik dagokizuen ordua emateko.

Goizeko 10:00ak inguruan hitzaldi labur bat emango dugu Orientazioaren eduki oinarrizkoenak era errazean azaltzeko eta, beraz, proba aurretiko ezagutzak izan gabe egin daiteke. Hitzaldia entzun nahi baduzu izan zaitez puntuala eta ez ahaztu izena ematerakoan formularioan jartzea, gutxi gorabehera zenbat zareten jakin dezagun.

ADI!!! Ibilbidean semaforoak, oinezkoen pasabideak...aurkituko dituzue. Atentzio osoz jokatzea eta kontuz ibiltzea eskatzen dizuegu. GOGORATU PROBAK IRAUTEN DUEN BITARTEAN TRAFIKO ARAUAK ZEHATZ MEHATZ JARRAITU BEHAR DIRELA, eta antolatzaileak ez direla izango arauak haustearen arduradunak.

Iritsierak

Helmugan, irteerako gune berdinean egongo dena, probako partaideentzako hornidura-gune bat egongo da.

       

Nola heldu

Larrabasterrako Urgitxieta plazara heltzeko hainbat aukera daude:

Aparkaleku ugari dago inguruan eta Sopelako Udalak autokarabana eta furgonetentzako hornitutako gunea ere ondoan dago. Dena den, aparkalekua Urko kirol instalazioetan dago eta izan daitekE beste kirol ekintzaren bat egotea egun berdinean. Beraz, aukera ona da garraio publikoak erabiltzea.

Ibilbideak, distanziak eta desnibelak

Honako 3 ibilbide egongo dira:

Ohiturarik ez daukatenentzako eta orientazioa dosi txikiagotan nahi dutenentzako aproposa. Haurrentzako aulkiekin doazen edo desgaitasun bat duten pertsonek ere egin dezakete. Gurpil-aulkiek zailtasunen bat izan dezakete ibilbidearen puntu konkreturen batean.

Orientazioa noizbait egin dutenei zuzendua, erdibideko maila tekniko eta fisikoa.

Orientazioan esperientzia handiagoa dutenentzako eta erronka handiago nahi dutenentzako ibilbidea.

Beti bezala, ematen den distantzia marra zuzenean da; aukeratzen duzun bidearen arabehera egingo dituzun kilometroen kopurua dexente aldatu daiteke.

 

Haurrentzako Korrelina

Plazan bertan txikienentzako (8 urtera arte gutxi gorabehera) beraien marrazki bizidun gogokoenak dituzten balizak jarriko dira. Izen ematea doakoa da baina hemen egin beharko da 5era arte (osteguna) 23:59ak arte. Aurretik izena emandakoek oparitxo bat izango dute.

Materiala

Parte hartzeko iparrorratz bat eta Sport Ident pintza bat beharko dituzu. Ez badaukazu klubak iparrorratzak mailegatuko ditu irteera gunean. Horretarako NANa utzi beharko duzu fiantza modura eta gero bueltatuko dizugu.

Kronometrajerako sistema elektronikoa izango da (Sport Ident) eta ez eskuz egindako txartelekin aurreko urteetan bezala. Pintzak doan utziko dira maileguan (fiantza bezala NANa utzi beharko da). Modu honetan probaren emaitzak hobeto eta arinago kudeatu ahal izango ditugu eta partaideek balizak pikatzeko prozedura ere errazten du. Pintza galtzean ordaindu behar izatea ekarriko du (30 euro).

Norberaren Ekipamendua

Mendiko arropa erosoa paseo bat emateko edo arropa teknikoagoa korrika egin nahi baduzu. Euria egiten badu gero aldatu ahal izateko beste arropa bat eramatea gomendatzen da.

Prezioa

Lehen esan bezala, proba hau STOP-FA ekimenari laguntzeko egingo da. Laguntzeko bi era egongo dira:

COBi-k modu honetan biltzen den diru guztia emango dio STOP-FAri.

Mesedez eskatzen dizuegu emandako epearen barruan izena ematea horrela probaren egunean mapa izatea bermatu dezakegulako. Mapak proba baino egun batzuk lehenago eskatu behar dira. Horregatik lehentasuna emango zaie aurrez izena eman eta ordaindu duten pertsonei. Formularioaren bidez izena eman duten pertsonen artean zozketa bat egingo da.

Lagun egiten doazen pertsonak ez dute inskripzioa ordaintzen eta inskribatutako persona batekin edo gehiagorekin doaz ibilbidea egiten: Bakarrik joateari beldurra galtzeko, ume txikiak direlako, etab. Helburua proba nahi duzun pertsonekin disfrutatzea da, lagunak, familia, etab. Guztiok inskripzio bana egitera beharturik egon gabe. Gogoratzen dizuegu lagun egiten datozen pertsonek ez daukatela inolako kirol asegururik eta ez dutela oparien zozketan parte hartzen.

Norberaren Kirol Asegurua

COBik arren eskatzen dizue mendiko kirol ekintzetarako inolako asegururik ez badaukazue, hala nola FEDO lizentzia edo Mendiko lizentzia adibidez, PROBAREN ASEGURU BOLUNTARIOA (Seguro voluntario de prueba) kontratazea. Inskribatutako pertsona bakoitzeko 2 euro balio ditu. Asegurua ondo egin ahal izateko izen emate formularioan eskatzen diren datu guztiak ondo bete behar dira (izena, abizena, NAN eta jaiotze data).

Ordainketa

Bankuko transferentzia bidez. Ordainketa bankuko leihatilan ez egitea eskatzen dizuegu, bankuak horregatik kobratu egiten digulako.

Kontu Zbk: Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452

Kontzeptua: Inskribatzen den pertsonaren izena  + SOP

Justifikantea hona bidali: inscripciones@cobidea.com

Izen emateak eta epeak

Jarraian daukazuen formularioaren bidez eman dezakezue izena 5 (osteguna) 23:59ak arte. Egun horretatik aurrera formularioa itxita egongo da eta egunean bertan izena eman ahal izango baduzue ere, 2 euroko errekargoa jarriko zaizue eta ezin izango dugu aurretik izena eman ez dutenentzat mapak egotea bermatu.

ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!