3. Proba. Artea O'Night Sprint

                                                                   En castellano

Sarrera

Antolatzaileak

Laguntzaileak

Abenduaren 30ean, larunbata, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiak eskeintzen digun egutegiko beste proba dibertigarrienetako batekin. Arteako herrian izango da, Arratia bailara erdian dagoen herri txiki batean, hain zuzen. Urteroko formato antzerakoan etorriko zaigu, aurten ere.

Ordutegia

Abenduak 30, Larunbata

Deskribapena

Proba hasiberri eta gaztetxoentzako pentsatuta badago ere, adituenak ere galtzeko aukera izango dute.

Aurtengo erronka memoriazkoa izango da, beraz, ezingo duzue mapa zuekin eramango. Irteeran eta baliza guztietan mapa bat aurkituko duzue. Bertan ibilbideko kontrol guztiak eta duten balioa egongo dira markatuta. Balio hau zenbakiaren lehenengo zifrak markatuko du: 31 (3 puntu), 67 (6 puntu) eta abar.

Ibilbidea skore formatoan izango da (balizen ordenik ez dago zertan jarraitu), urtero bezala, eta ordu bete izango duzue ahalik eta puntu gehien lortzeko.

Ume nahiz nagusi ibilbide berdina izango duzue, baina inskripzioetan betiko hiru zailtasun mailetan banatu zaitezkete: Open Horia, Laranja ala Gorria. Proba bukatzean irtengo diren sailkapenak ere hiru maila hauetan aterako ditugu.

Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailu batera pasatuko dira. 

Tranparik ez: Guztiz debekatuta dago mapari argazkiak ateratzea edota gps-aren erabilera. Ez zaitezte kutretxoak izan. 

Ohar Garrantzisuak

Ibilbideak eta Distantziak

3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:

Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat. 

Open laranja:

Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.

Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan

Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.

Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). 

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Irteerak

Lasterketa zentrua Arteako frontoian izango da eta 10 minutuko “kuarentena” egongo da bertan. Irteera ofiziala Arteako plazan izango da. Bertan hainbat mapa erraldoi egongo dira eta 2 minutu izango dituzue ikusi eta estrategia planifikatzeko. Orduan antolakuntzak irteera ofiziala emango du. 18:15ak aldera.

Helmuga

Irteerako ordu ofizialetik ordu betera izango da helmuga ordua. Helmuga ordu ofizialetik aurrera heltzen zareten minutu bakoitzeko puntu bat galduko duzue, beraz, zuhur ibili!

Plazan txorizo eta urdai bokatak emango ditugu gabonetako erritmoa ez dezagun galdu.

Nola Heldu

Izen-ematea

Prezioak

Kirol Asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen ematea eta ordainketa

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Abenduaren 27ra arte, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. 

 Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201740364/ 

 

Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201740364/

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!