XVIII. Bizkaia Saria. Urkiola + Legutio
XVIII Bizkaia Saria. Urkiola + Legutio. 2019ko 12. eta 13. Ipar Liga
Laguntzaileak
Azken Berriak
Urriak 25a:
Erreleboetako taldeak eta Irteteko Orduak prest.
Epaimahai Teknikoa osatua, jadanik.
Urriak 24a:
Urkiolako maparen adibideak, hona hemen
Urriak 21a:
Ezin izango da txakurrekin proba egin, ezta lotuta ere.
Errekak pasatu behar badituzue ez sartu barruan, salto bat eman eta gainetik pasa.
Ez ibili erreken zehar.
Erreleboetako taldeak orienteeringonline webgunean bete beharko dira. Kontuan izan ez dela taldeak egiteko excela bidali behar
Parte-hartzaile herrikoiak (talderik gabekoak edo orienteering online-en erabiltzailea ez duzuenok) runediaren bidez izena eman beharko duzue izena eta bakarrik iganderako. Larunbatean open helduak eta open horia kategoriak egongo dira errelebo proban, baina bakarrik taldea duzuenentzat. Orienteeringonline-en bidez izena eman beharko da.
Oraingo honetan ez dugu haurtzaindegia izango. Behar baduzue izena ematerakoan irteera orduak urruntzea eskatu eta saiatuko gara zuen eskaerak betetzen. Gainera, asteazkeneko gauerdirarte eskaerak jasoko ditugu cobidea@gmail.com posta elektronikoan.
Sarrera
Urriaren 26 eta 27ko asteburuan XVIII Bizkaia Saria antolatuko dugu Urkiolan eta Legution. Larunbat arratsaldean errelebo klasikoak antolatuko ditugu Urkiolan eta igande goizean distantzia luzea Legution.
Beti bezala, open kategoriak egongo dira. Larunbatean bakarrik bi kategoria egongo dira: open helduak eta open horia. Bakarrik orientazio klubetako kideentzat izango da (izena eman orienteeringonline webgunean). Igandean, aldiz, guztiek hartu dezakezue parte Legution. Betiko open gorria, laranja eta horia kategoriak izango dituzue eta Runediaren bidez izena eman dezakezue.
Egitaraua
Zapatua Urriak 26a
14:10 Erreleboen azalpena
14:30 Lehen posten irteera
17:00 Azken masa-irteera
18:30 Helmugaren itxiera eta Sari banaketa
19:30 Zoru gogorraren irekiera Legution
Domeka Urriak 27a
08:30 Konpetizio Gunearen Irekiera
09:30 Lehen partehartzailearen irteera. Lasterketa luzea
10:00 Zoru gogorraren itxiera
11:30 Azken irteera
14:00 Helmugaren itxiera
Informazio erabilgarria
Leku interesgarriak
Zoru Gogorra
Legutioko polikiroldegian
Prezioa: euro 1
Larunbatean irekiko da 19:30etan eta igandean itxiko da 10:00etan
Ohiko ordutegiak errespetatuko dira argiak itzaltzeko eta isiltasuna mantentzeko
Autokarabanek Gasteizen dagoen 40 lekuentzako aparkaleku berezia daukazue, lasterketatik ordu erdi baino gutxira.
GPS KOORDENADAK: 42.86667 / -2.68528 (N 42º 52' 00'' / W 02º 41' 07'')
Hemen dituzue Arabako beste zenbait karabanaguneak.
Akreditazioak eta Pintza Bilduma
Partehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa) eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.
Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident); parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Iparorratza galdu ezkero, 5 euro ordaindu behako duzu.
Nahiz eta pintza berbera bi egunetako alokatzea, itzuli behar duzu baita era zapatuaren lasterketa bukatu ondoren.
Lasterkeetako Aparkalekuak
Goiko mapan adierazitakoak. Mesedez:
Bete kotxeak.
Jarraitu antolakuntzaren argibideak.
Logistika
Zapatua:
Aparkalekutik konpetizio zentrura: 100m
Konpetizio zentrutik irteerara: 200m
Konpetizio zentrutik helmugara: 100m
Domeka:
Aparkalekutik konpetizio zentrura: 100m
Konpetizio zentrutik irteerara: 400m
Konpetizio zentrutik helmugara: 500m
Sari Banaketa
Egun bakoitzean, lasterketa bukatu ondoren, lasterketa gunean
Ohar Garrantzisuak
Bi lasterketa hauentzako baimenak lortzeko lan asko egin behar izan dugu, beraz, inoiz baino behiago, arauak errespetatu beharko ditugu. Baimena arau hauen errespetuarekin lotuta dago. Eskerrik asko zuen laguntzagatik:
Ezin izango da txakurrekin proba egin, ezta lotuta ere.
Errekak pasatu behar badituzue ez sartu barruan, salto bat eman eta gainetik pasa.
Ez ibili erreken zehar.
Etxe-abereak topatu ditzakezue mendian: errespetatu eta segurtasun distantzia mantendu
Hesiak gurutzatzerakoan saiatu pasabideak erabiltzen eta ez hesiak irekitzen. Irekitzekotan, pasatu ostean itxi.
Edozein orientazio lasterketako arauak hemen dituzue. Arau hauek lasterketa honetakoak dira, beraz, arau orokorren gainetik daude.
Gogoratu helmugatik pasatu behar zaretela, antolakuntzak jakin dezan onik zaudetela..
Informazio teknikoa
Lasterketa hauek Orientazioko Ipar Ligaren barruan daude eta bere araudia jarraitzen dute. Sailkapenak egongo dira eta sariak egongo dira, bai larunbatean (erreleboak) eta baita igandean ere (distantzia luzea, banaka). Podiumera kategoria bakoitzeko lehenengo 3ak igoko dira.
Urkiola
Denbora Neurketa: SPORTident
Mapa: Orientazio mapa ISOM 2017 araudiak jarraituz
Mapa Egilea: Ricardo García Dengra (2018, Maiatza)
Ibilbideak: Jon Bengoetxea
Urrunkidetasuna: 5 metro
Azalera: 3 km2
Legutio
Denbora Neurketa: SPORTident
Mapa: Orientazio mapa
Mapa Egileak: Rui Antunes eta Jose Batista (2013, Apirila; berrikusia 2017, Urria, Zigor García, 2019 , Iraila, Jon Bengoetxea)
Ibilbideak: Jon Bengoetxea
Urrunkidetasuna: 5 metro
Azalera: 3 km2
Epaimahai Teknikoa
Ipar Ligaren Araudiak diotenez, hauxe izango da epaimahai teknikoa:
José Antonio García Paredes, CRON taldekoa, Ipar Ligaren datorren probaren antolatzaile moduan
Alba Gavela Ramos, TJALVE taldekoa, partehartzaile moduan
César Salgado Rioz., ALTAI klubekoa, Ipar Ligaren koordintzaile moduan
Jon Bengoetxea, zuzendari tekniko modukoa, COBitik; ahotsez baina boturik gabe..
Lurraren Deskribapena eta Mapa (Domeka)
Distantziak eta Desnibelak
Kategoriak eta Ibilbideak
Ipar Ligakoak, hain zuzen:
Erreleboak:
2019ko ipar ligako arauak orri honen amaieran dituzue.
Horrez gain, open kategoria bi ibilbidetan banatu dugu eta 5. Ibilbidea jarri dugu, kimuentzat.
Taldeak orienteeringonline webgunean bete beharko dira. Ez da excel artxiboa bidali behar.
Hemen daukazue erreleboen antolakuntzaren mapa:
Irteera
Irteera orduak egongo dira kategoria ofizialetan bakarrik. Ordu eskaerak egin daitezke, baina bidezkoak izan beharko dira eta klubeko arduradunak eskatu beharko ditu inscripciones@cobidea.com helbidean.
OPEN kategorietan "baliza start" erabiliko da (bakarrik domekan), partehartzaileei askatasuna emateko.
Denborak SportIdent sistemarekin hartuko dira kategoria guztietan. Parte-hartzaileek izena ematerakoan bere Sportident zenbakia emango dute. Ez izatekotan alokatzeko aukera izango dute.
Irteeraren aurretik, parte hartzaileak pintza elektronikoa garbitu (clear) eta frogatu (check) beharko ditu. Frogatzean argirik edo soinurik ez badu egiten berriz garbitu beharko da. Hau egitea parte-hartzailearen erantzukizuna izango da.
Mapak ibilbide bakoitzeko kutxetan egongo dira sartuta. Ibilbide bakoitzak hainbat kategoria izango ditu eta hauen izenak azalduko dira. Parte-hartzaileak dagokion mapa hartu beharko du.
Ibilbidea
Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere Sportident pintzaren memoria betetzen ez bada.
Sportident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Sportident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan.
Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik.
Helmuga
Helmugara iritsi ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bukatuko du. Ondoren, Sportident pintza antolakuntzaren ordenagailuan deskargatu beharko da.
Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak jakingo du zenbat lasterkari falta diren.
Probaren bitartean lasterketa zentroan behin behineko sailkapenak jarriko dira. Hauek noizbehinka eguneratuko dira, parte-hartzaileek haien denbora eta postua jakin dezaten.
Izen-emateak
Prezioak (egun bakoitzeko, beste ezer ez bada agertzen)
Zapaturen Kuotak. Errelebo klasikoak (Mapa berria edo desberdina):
Helduak (kategoria ofizialak): 9 €
18 urteetatik beherakoak, kategoria ofizialak M/F20-arte eta Open guztiak: 7 €
COBi bakzideak: 2 €-zko deskontua
Domekaren Kuotak. Distantzia Luzea (Erabilitako mapa, %40a gune berriduna):
Helduak (kategoria ofizialak): 7 €
18 urteetatik beherakoak, kategoria ofizialak M/F20-arte eta Open guztiak: 5 €
COBi bakzideak: 2 €-zko deskontua
Extrak:
Kirol istripuetarako asegurua (ez baldin baduzu): 2 € egun bat; 3 € bi egunak
Sportident pintzaren alokairua (nortasun agiria utzi beharko da fiantza moduan); egun baterako prezioak:
Open Horia eta Open Laranja: DOAN
OPEN Gorria: 1,50 €
Kategoria Ofizialak: 3 €
Zoru Gogorra: 1 €
Diru-sartzeak hurrengo kontu korrontean egin beharko dira (ordainketa bat talde bakoitzeko):
Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452.
Azalpena: Klubaren Izena - XVIIIBS (Klubeko Izan-emateak)
Izen-Abizenak - XVIIIBS (Banakako izen-emateak)
Ordainagiria inscripciones@cobidea.com helbidera bidali
Izen-emateko Sistema
ORIENTAZIO KLUBETAKO PARTEHARTZAILEAK
Izen emate guztiak (bai federatuenak eta baita open katiegorietakoak) orienteering online webgunean egin beharko dira. Egin klik argazkian XVIII Bizkaia Sarira zuzenean sartzeko.
Zapatua:
Epea: Urriak 22, asteartea, 23:59etan
Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere.
Domeka:
Epea: Urriak 21, astelehena, 23:59etan
Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere.
KLUBIK GABEKO PARTEHARTZAILEAK
Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute.
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du egun baterako, 3 € bi egunerako eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Epea: Urriak 21, astelehena, 23:59etan
Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere.
Hauxe da formularioa:
Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201956125/
Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956125/
PARTE HARTU!