5. Proba. Kobetamendi

Antolatzailea

                                                                   En castellano

Sarrera

Laguntzaileak

Otsailak 4an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu herrikoiaz jarraituko dugu. Kasu honetan Bilboko Kobetamendian estreinatzeko izangu dugu mapa dotorea.

Egutegia

Domeka 4

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela

Ohar Garrantzisuak

Mapa

Mapan zehar gune benetan politatengatik pasa ahal izango duzue: landak, baso garbiak, aisialdirako guneak... abiadura haundiko lasterketa egiteko aproposak. Arrapalak bigunak dira.

Ibilbideak eta Distanziak

3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:

Umeentzat eta familian egiteko aproposena; kasu honetan ez da egokia haur-kotxeentzat.

Aurrez esperientzarik ez duten helduentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.

Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan

Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.

Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.

Eskola kirolan hauek dira ibilbideak eta distanziak:

Eskola Kirolaren Arauak: http://www.cobidea.com/pruebas/eskola-kirola-2017-2018-orientazio-liga 

Unibertsitateko ikasleek Open Gorrian parte hartu behar dute derrigorrez. Gainera, UPV / EHU txartela erakutsi eta han izango dugun orrian sinatu beharrezkoa izango da baita ere beraientzat.

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). 

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Irteerak

Kontuz! Lasterketaren Zentrutik irteera heldu arte 1,5 km daude, + 75 metrozko desnibelez. Lasai ibiltzen 15 minuturen bat ibilbidea. Utzi kotxe parkingean eta hirtik joan irteera lekura berotzen.

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.

Zer egin behr dut kasu hauetan?

Helmuga

Helmugatik pasa ondoren:

14:00 pasa eta gero balizak jasotzen hasiko gara. Itzuli zuzenean helmugara.

Emaitzak zuzenean: http://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=13254&lang=sv

Lekua

lasterketaren Zentrua eta helmuga Bilboko Kobetamendi autokarabanen gunean izango da.

Inscripciones

(Kasu guztietan runediaren bidez)

Prezioak

Kirol Asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen ematea eta ordainketa

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. 

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. 

Urtarrilaren 31 arte, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. .

 Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201835941/

 

Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201835941

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!