Eskurtze BHIko ikasleak orientazio probetan murgiltzen

Fecha de publicación: Jun 14, 2021 6:42:33 PM

Pasa den maiatzean, COBi kide den Diego Duranen lanaz baliatuta, Eskurtzeko parkean orientazio proba ezberdinak burutu ditugu DBHko ikasle zein irakasleekin. Orientazioaren munduan barneratzeko parada ezin hobea izan dugu, COBi-ren laguntzaz, mapa berria erabiliz. Ikasleen harrera bikaina izan da, eskola saioak aurrera eramateko oso jarduera aproposa dela erakutsiz. Era berean, irakasleen ikasturte amaierako ekitaldian, orientazio proba bat antolatu dugu, irakasleen gozamenerako. Beste behin, orientazioak dituen alderdi hezitzaile guztiak agerian geratu dira, hala nola, mapen interpretazioa, jarduera osasuntsua, taldeko zein bakarkakoa kirola, talde lana, etabar luze bat.Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Eskurtze BHItik Diego Duran eta COBi-ri eskainitako laguntzagatik. Mila esker eta ez dadila haria eten!Egilea: Oier Santos, Eskurtze BHIko Hezkuntza Fisikoaren irakaslea