Batxilergoko ikasleak Montefuerten

Fecha de publicación: Mar 15, 2014 7:15:41 AM

              

350 partaide Ilunbe-Montefuerteko mapan. Aurten ez da izan O-foto, Orientazio klasikora itzuli gara binaka egiteko lau ibilbide ezberdinetan. 

Ikastetxeak: Gabriel Aresti BHI, Aixerrota BHI, Somorrostro EIG, gehi bertan dauden Suediako Bobersgymnasiet Ånge hiriko ikasle batzuk ere binaka hartu zuten parte.

     

Eguraldi zoragarria eta maila ezberdineko parte hartzea: batzuk ziztu bizian eta beste batzuk patsada handiz bete zuten bere lau kilometrotako ibilbidea. Guztiok, hori bai, berriro egiteko gogoaz itzuli ziren etxera.

Sailkapenak hemen