Lasterketa Gunea

Lasterketa Gunea

Eremuaren deskribapena

Euskara - Castellano

Egitaraua

Lasterketa gunea

Informazio teknikoa

Mozorroak

Izen-ematea

Emaitzak

 elkarlan

Ingurua erliebe karstikoz osatutako goi lautada batek hartzen du. Sakonune eta ibar leun ugari aurki daiteke bertan. Landaretzari dagokionez, basoak, pagadiak gehienbat, eta elorri zuriz osatutako esparru erdi irekiak tartekatzen dira. Honek orientazio teknika arinak eta beste aurreratu batzuk tartekatu beharra eskatzen du. Zonaldearen

barneragarritasun onak, malda leunekin baturik, abiadura

azkarrean ibiltzea errazten du. Karst-a garatuta dagoen zonaldeetan sakonune ugari eta lapiaz formak aurkitzen dira. Honek konplexutasun teknikoa dakar eta ibiltzea zailagoa ere egiten du. Elementu interesgarri bat ere aurki daiteke bertan: egoera onean aurkitzen den otso zulo bat.

Desnibelak leunak dira orokorrean. Maparen ertzetan soilik aurkitzen dira aldapa ertainak. Maparen ekialdeko hegalean paisaia ikusgarriak aurkitzen dira, euri garaietan 300 metrotik gorako ur jauzia nabarmenduz!

Mapa

Juanma García Crespok, 2008ko ekaina eta abendua artean, egindako mapa, geroago COBik begistatuta. Urrunkidetasuna 5 metro, eskalak 1:15000 y 1:10000 proba eta kategorien arabera.

Urtzi Iglesias prestatu ditu 2013ko ibilbideak.

Zelan heldu Izarrara

Bilbotik/AP-8

Bilbotik edo AP-8-tik etorrita, hartu irteera AP-68/Vitoria-Gasteiz/Burgos norabidean, segituko duguna Vitoria Gasteiz (N-622) irteeraraino. Bidesaria pasatu bezain laster, 22. irteera Izarra/Orduña hartu A-2521-tik. Izarrara heltzen gara A-3612-tik.

Hegoaldetik, AP-1/AP-68

Hegoaldetik, Burgos-tik etorrita  AP-1-etik, 6. irteera hartzen dugu E-804/AP-68-rantz, Bilbao norabidean. AP-68-an gaudenean Zaragoza-tik datorren trafikoarekin batzen gara, eta jarraitzen dugu 5. irteerararte N-622/Autovía de Altube-rantz, Murgia/Izarra/Orduña argibideak hartuta. Errepidean sartu bezain laster Izarra/Orduña 22. irteera hartzen dugu A-2521-etik. Izarrara heltzen gara A-3612-tik.

Lasterketa gunera (Unzá)

Bilbotik/AP-8

Babesleak

Bilbotik edo AP-8-tik etorrita, hartu irteera AP-68/Vitoria-Gasteiz/Burgos norabidean, segituko duguna Vitoria Gasteiz (N-622) irteeraraino. Bidesaria pasatu bezain laster, 22. irteera Izarra/Orduña hartu A-2521-tik. 7 km geroago ezkerrera bira egiten dugu A-4422-tik Unzá-raino.Hegoaldetik, AP-1/AP-68Hegoaldetik, Burgos-tik etorrita  AP-1-etik, 6. irteera hartzen dugu E-804/AP-68-rantz, Bilbao norabidean. AP-68-an gaudenean Zaragoza-tik datorren trafikoarekin batzen gara, eta jarraitzen dugu 5. irteerararte N-622/Autovía de Altube-rantz, Murgia/Izarra/Orduña argibideak hartuta. Errepidean sartu bezain laster Izarra/Orduña 22. irteera hartzen dugu A-2521-etik. 7 km geroago ezkerrera bira egiten dugu A-4422-tik Unzá-raino.Aparkalekua 

Lasterketa gunerako sarbidea Untzagatik izango da. Aparkalekua lasterketa gunera doan bidean egongo da, baina lekua mugatua da. Beraz, honako hau eskatzen dizuegu: 1. Kotxeak betetzen ahalengindu (Izarran edo Unzán), bidera ahalik eta kotxe gutxien sartzeko.

2. Antolatzaileek esandakoari jarraitu, dagoen espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko.

Distantziak

Adi egon aparkalekutik lasterketa gunera dauden distantziekin. Denboraz joatea gomendatzen dizuet.

Aparkaleku nagusia - Lasterketa gunea: 1.700 eta 3.400 metro artean.

Zerbitzuak

Lasterketa gunean zenbait aterpe izango duzue motxilak usteko eta egoera meteorologiko txarretatik babesteko.