Antolatzailea
Saihestu txakurrekin joatea. Ezinezkoa badaukazu, mantendu beti lotuta eta kontrolatuta.
Partekatu lasterketaren argazkiak eta bideoak #SopelaOrientazioa hashtag-ekin sare sozialetan. Orientazioa mapan jarri dezagun !!!
Eskola Kirolan lehiatzen zaretenak dortsala eta txartela eraman behar dituzue aurreko lasterketan parte hartu bazenueten. Ez baduzue, igandean eman behar dizkizuegu.
Irteera ordua luzatzen dugu: 9:30etatik 12:00etara, baina helburua ixteko ordua 14:00ak arte mantentzen da. Open gorriaren denborarik onena 50 minututan kalkulatzen da (horia eta laranja zertxobait gutxiago), beraz, printzipioz azken orduan atera eta lasterketa bukatzeko denbora asko dago. Hala ere, open gorria egiten duzuen lehen aldia bada, azken momentuan ez uztea gomendatzen dizuegu.
Dutxak: dutxen kokapena aldatzen dugu: kiroldegira sartu beharrean udalaren atariko aldageletan dutxa bat hartu dezakezue (Akilino Arriola 1, Udaletxeko arkupetan). Oinetako zikinak ez sartzeko eskatu digute, beraz, mesedez korrika egin dituzun oinetakoak autoan utzi eta zuzenean sartu txankletetan edo beste oinetakoetan. Eguerdian ez dira itxiko.
Orientazioaz gozatu nahi duen jende asko bilduko dugu Sopelan; beraz, litekeena da lasterketaren interesgune desberdinetan ilarak topatzea (pinzak biltzea eta entregatzea, irteerak, hornidura, ...). Pazientzia izan, badakizue irteerak modu mailakatuan egiten direla, ahal den neurrian korrikalari gutxiago aurkituko dituzuela zure ibilbidea egiterakoan. Esperientziak esaten digu 10:00etatik 11:00etara izango dela irteera itxaroteko denborarik handiena duen momentua. Irteerak egiteko epea luzatu egin da; gomendatzen dizuegu goiz joatea edo bestela 10:45etik aurrera.
Gogoratu ibilbide laranjan eta gorrian oso gomendagarria dela hanka-babesak eramatea (edo gutxienez hankak estalita eramatea).
Gogoratu, helburuan klikatu ondoren lehiaketa zentrora joan behar duzuela zure ibilbideekin txipa deskargatzera. Zuek guztiek proba osatu duzuela jakiteko modu bakarra da.
Jatorria: Gaizka Ballesteros
2020ko Urtarrilaren 26an, igandea, orientazioa Sopelara bueltatuko da Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiko 4. probarekin. Iazko lasterketa arrakastatsuaren ondoren, aurten Sopela eta Getxoko benetan dotorea den kostaldetik antolatu dugu proba.
Informazio guztia irakurri eta gero zalantzarik badaukazu, bidali mezua cobidea@gmail.com-era.
2020ko Urtarrilak 26a, Domeka
09:00 Konpetizio zentruaren irekiera eta SPORTident jasotzea (Foru plazan)
09:15 Azalpentxoa
09:30 Lehenengo irteerak
12:00 Azken irteerak
09:45 Lehenengo irteerak
11:30 Azken irteerak
14:00 Helmugaren itxieran
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.
Lasterketa bukatu ondoren Etxebarri Zeharkaleko polikiroldegian dutxa hartzeko aukera izango duzue mapa erakusten. BAKARRIK 14:00 ARTE!!!
Dutxak: Udalaren atariko aldageletan dutxa bat hartu dezakezue (Akilino Arriola 1, Udaletxeko arkupetan). Oinetako zikinak ez sartzeko eskatu digute, beraz, mesedez korrika egin dituzun oinetakoak autoan utzi eta zuzenean sartu txankletetan edo beste oinetakoetan. Eguerdian ez dira itxiko.
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailu batera pasatuko dira.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da Kirol Zentrutik pasatzea eta txip-a deskargatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Proba hiriko erdigunean eta inguruko auzoetan izango da. Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garrantzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da.
Proban zehar basoak, sasitzak eta hondartza artean pasa ahal izango dituzue.
Hauek dira beste ezaugarriak:
Kronometrajea: SPORTident
Mapa: ISOM 2017 araua jarraituz
Egilea: Karlos Lazkano eta Gaizka Ballesteros (2019an haunditua)
Eskala: 1:7.500
Urrunkidetasuna: 5 metro
Azalera: 1,5 km2
Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue.
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadorengatik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Zure ibilaldia betetzeko ez dago hesitik pasatzeko beharrik. Zuen ibilbidea pentsatu beharko duzue haietatik ez igarotzeko.
Proban zehar ez da trafikoa moztuko, beraz zirkulazio arauak errespetatu beharko dira.
Arropa eta motxilak gordetzeko aukera egongo da.
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia kontuan hartuz. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia: 2.700m. + 90m
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Open laranja: 3.600m. + 125m
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Open gorria: 5.800m. + 165m
Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Proban zehar ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, %40 inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.
Polainak edo galtzerdi haundiak: oso egokiak open gorria eta open laranjan parte hartzeko
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Mendian korrika egiteko zapatillak.
Partehartzeko iparrorratza beharko duzu eta SPORTIdent pintza ere. Ez badaukazu iparrorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kopurua mugatua da.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTIdent). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Irteerak
Irteerak 09:45etatik 11:30etara 09:30etatik 12:00etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.
Irteera eta Kirol Zentrua Barinatxe hondartzaren aparkalekuan izango dituzue, Solondota kalea ondoan (9XMX+GX Sopelana)
Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
Izena eman dut eta txiparen alokairua eskatu dut:
Zure txipa jaso (NANa utzi beharko da maileguan)
Irteerara joan
IRTEERA
Izena eman dut eta nire txipa daukat
Irteerara joan zuzenean
IRTEERA
Helmuga irteeratik oso hurbil izango da.
Zuzeneko emaitzak: https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?lang=es&comp=16936
Metro: Larrabasterra geltokia
Kotxez: Barinatxeko aparkalekuan utzi dezakezu kotxea.
7 euro (5 euro COBi bazkideak). Adingabekoak: 2 euroko deskontua
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1eko deskontua
In situ Izen-emateak: EZ dira onartzen
Eskola Kirola: 3 euro (izen-ematea derrigorrezkoa)
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: Urtarrilaren 22a, Asteazkena, 23:59ak arte.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202049380/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202049380/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!