1700 Eskola Kirola. 2017-2018 Orientazio Liga
Eskola Kirola. 2017/2018 Orientazio Liga
Antolatzaileak
Laguntzaileak
Sarrera
Aurten Bizkaiko Mendizale Federazioak Bidea Orientazio Taldearekin (COBi) batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren barruan, Orientazio Eskolarteko Liga antolatuko du.
Zalantzarik izatekotan, email bat bidali eskolakirola@cobidea.com helbidera
Aurten 4 lasterketa izango ditu eta bi kategoria egongo dira ikasleen adinaren arabera
Kategoriak:
1.Txikiak (2006 eta 2009 artean jaioak)
2. Nagusiak (2000 eta 2005 artean jaioak)
Oharra: 2000 eta 2001ean jaiotakoak ez daude Aldundiaren kirol aseguruaren barne. Beraz, federatuan ez badaude, eguneko asegurua egin beharko dute izena ematerakoan.
Datak:
2018ko Martxoaren 25a: Montefuerte parkea (Ollargan, Arrigorriaga)
2018ko Maiatzaren 27a: Saldropo (Barazar ondoan) --> BERTAN BEHERA UTZI
Bi kategoriak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola Kirolaren barnean egongo dira esklusiboki. Txikiak kategorian heldu bat izango da ume baten edo ume talde baten (5 gehienez) arduraduna eta haien inguruan ibiliko da lasterketan zehar. Nagusiak kategorian ezin izango dute laguntzailerik izan, hala ere, taldeka joan daitezke (5 gehienez)
Aldundiaren web orrian hainbat dokumentu aurkituko dituzue informazio guztiarekin: http://apps.bizkaia.net/BKIN/
Aldundiaren Eskola Kirola programan alta egitea (behin bakarrik)
Lehendabizi ikaslearen alta egin behar da, 2017-2018 Orientazio Eskolarteko Ligaren barruan:
Umeak BFA-ren Eskola Kiroleko Lehiaketa jardueraren batean aurretik parte hartu ez badu, hemen sartu www.bizkaia.eus/eskolakirola eta “0. ESKOLA KIROLEAN ALTA BERRIA” sakatu
Formulario bat azalduko da eta bete beharko da:
2. Orientazio Eskolarteko Ligan izen ematea
Umearen klubaren, ikastetxearen edo elkartearen bidez:
Plataformara sartu erabiltzaile eta pasahitzarekin www.bizkaia.eus/eskolakirola .
Parte hartzaileak lehiaketara apuntatu. Parte hartzaile bakoitzeko, informazio hau igo beharko da:
Argazkia
Erroldatze ziurtagiria
Ikastetxearen ziurtagiria
Gurasoak edo tutoreak, GURASO ETA TUTORENTZAKO FORMAKUNTZA egin dutenaren ziurtagiria edo diploma
Cobiren bitartez (bakarrik beste moduaz ezin bada):
Formulario hau bete eta behar den informazio guztia erantsiz.
OHARRA: Parte hartzaileek guzti hau aurreko urteetan aurkeztu badute ez dute berriz aurkeztu beharko.
Lasterketa bakoitzarako inzena ematea (derrigorrezkoa, runediaren bidez)
Proba bakoitza baino egun batzuk lehenago informazio guztia argitaratuko da, izena emateko formularioarekin batera. Bakarrik umeek eman beharko dute izena, heldu laguntzaileak ez.
Prezioa 3 euro izango da. Mapa eta sportident pintza elektronikoa barne
Asegurua Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren asegurua izango da. 2000 eta 2001ean jaiotakoak ez daude aldundiaren aseguruaren barne, beraz, federatuak egon beharko dira edo eguneko asegurua ordaindu.
Eskola kirola programaren barruan ez dira onartuko azken orduko izen emateak.
Lasterketaren Garapena
Lasterketa bakoitzan Bizkaiko mendizale federazioaren tekniko bat edo batzuk egongo dira, eskola kirolaren arduradunak izango direnak
Txikiak kategorian heldu bat izango da gazte baten Edo gazte talde baten (5 gehienez) arduraduna. Ibilbidean zehar haien inguruan Ibili beharko da
Nagusiak kategorian ez izango dute laguntzailerik izan. Hala ere, parte hartzaileak taldeka joateko aukera izango dute (5 gehienez)
Lasterketa bakoitzaren aurretik azalpentxo bat egingo da, bertan parte hartzeko ohar garrantzitsuekin. Azalpena probako parte hartzaile guztientzat izango da.
.
Puntuaketa
Ligak 4 proba izango ditu. Proba guztien puntuak hartuko dira kontuan.
Berdinketarik egotekotan azkenengo proban hoberen geratu denak irabaziko dugu. Berdinketak jarraitzen badu aurreko proba begiratuko da. Horrela podiumeko lehen hiru postuak erabakiko dira.
Proba bakoitzaren ostean sailkapen orokorrerako puntuak batuko dira. Hauek izango dira puntuak:
1. Puntu bat
2. 2 puntu
3. 2 puntu
4. 4 puntu
5. 5 puntu
6. 6 puntu
Etab….
4 lasterketetan puntu gutxien lortzen dituenak izango da irabazlea.
Lasterketa bat bukatzen ez baduzu, azken sailkatua baino puntu bat gehiago izango duzu.
Ligan parte hartzeko eman baduzu zure izena, eta lasterketa batera ez joatekotan, 100 puntu jasoko dituzu proba horretan.
Probak taldeka egiten dituztenak ere banaka sailkatuko dira Sportident sistemak emandako ordenarekin.
Laguntzaile-arduradunek gazteak begiztatuko dituzte galdu ez daitezen. Epaileek arduradunen bat balizak bilatzen laguntzen arrapatzen badute, automatikoki gaztea lasterketatik kanpo geratuko da eta puntuazio altuena jasoko du proba horretan.
Emaitzak
Hona hemen Liga Honetako sailkapenak.