Sopela Kosta Fest 2015 Eus

Sopela Kosta Fest 2015

          En castellano

Galdera-erantzunak

Noski, probaren aurretik hitzaldi txiki bat egingo dugu egoera horretan daudenentzat. Gainera, beharrezkoa izanez gero, lehenengo balizak elkarrekin bilatuko ditugu trebatze moduan.

Ikastaroak hainbat ordu teoriko eta praktikoz osatuta dago eta urte askotako esperientzia duten klubeko kidek ematen dute. Kurtsoari esker oinarri ezin hobea izan dezakezue orientazioarekin modu hoberenean hasteko: norberaren kabuz ibiliz eta norberarengan konfiantza izanda. Oraindik ez dugu kurtsorik programatu, baina laster emango dugu hurrengoaren berri, udazkenean izango dena.

Proba herritik zehar eta bere inguruetatik izango da eta beraz, beti izango dira “zibilizaziora” itzultzeko erreferentziak, norbait galtzen baldin bada. Horretaz gain, klubeko kide batzuk egongo dira lasterketako inguruetatik, behar dutenak laguntzeko prest.

Arropa erosoa, kirola egitekoa edo mendira joatekoa eta batez ere ondo pasatzeko gogoak. Bestelako gauzetaz gu arduratuko gara: mapa, iparrorratza eta proba amaierako jatekoak.

Proba hau zuentzat egina dago: familiak seme-alabekin, mendizaleak, ibiltari taldeak… Oinez zein korrika egin daiteke, bakoitzak aukeratzen du. Ibilbide ezberdinak egongo dira, bakoitzak bere ezaugarrietara hobeto moldatzen dena aukeratu dezan.

Izaera lehiakorrarik gabeko proba herrikoia denez, ez dago arazorik partaide talde bat inskripzio batekin irteten bada. Hala ere ziur aski proba gehiago egin heinean, bakoitzak bere mapa izan nahiko du, bere erabaki propioak hartzeko.

Gutxi gorabeherako sailkapenak egongo dira, baina ez da egongo irabazle ofizialik. Denborak eskuz hartzen dira irteeran eta helmugan, biak tarteka izaten baitira denboran zehar.

Orrialde honen amaieran formulario bat aurkituko duzue. Bertan zure ibilbidea eta asegurua nahi duzun ala ez aukeratu behar duzu. Dakizuenez, kasu honetan izen ematea doakoa da.

Egunean bertan izena emateko aukera ere ematen dugu. Hala ere, egunerako soberan egiten ditugun mapen kopurua mugatua da eta mapak bukatzekotan ezin izango duzue parte hartu. Beraz, animatu eta lehen bai lehen apuntatu arazorik ez izateko.

Bidea Orientazio Klubak (COBI) eta Sopelako Udalak, Irailak 26, zapatua, eta Sopela Koste Fest 2015-ean barruan, orientazio proba herrikoia antolatuko dute. Proba, herri inguruan  ospatuko da mapa berri berrian, partehartzaileen trebetasuna ezgutzeko.

Proba herrikoia izango da eta ez da lehenengoentzako saririk egongo. Bere xedea Orientazioa kirola jakinaraztea da. Hala eta guztiz ere, beharrezko mapak inprimatzeko, orrialde honetako formularioan izendatzea eskertuko dugu.

Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dira proba eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasatu beharko dira, haiek aukeratuko duten bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira frogari amaiera emanez.

Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, orientatzaile bakoitzak txartel bat eramango du (irteeran emandakoa) non balizetan dauden pinza batzuekin markatu beharko duen.

Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolakuntzak kirolari guztiak egoera onean daudela ziurtatzeko.

Kontuz!!!

Erdiko ibilbidean eta baita luzean ere, bitan gurutzatu behar dutelako Sabino Arana kalea. Horretarako, mapan, gurutzatzeko bi leku argi azalduko dira. Bi leku horietan izan ezik, kalea magenta koloreko x batzuekin markatuta egongo da. Horrek esan nahi du hortik ezin dela gurutzatu. Beraz, derrigorrezkoak diren zebrabidetik pasatuko ez dueña deskalifikatuta geratuko da.

Proban zehar trafikoa irekita egongo da, beraz, orientatzaileen ardura da arauak betetzea.

Antolakuntzak, derrigorrezkoak diren zebrabideetan, pertsonak jarriko ditu kirolariak laguntzeko, baina inoiz ez trafikoa gelditzeko.

Irteerak eta helmuga

Irteera eta helmuga Sopelako Udaletxeko enparantzan egongo dira.

Parte-hartzaileak jasoko ditugu goizeko 09:30-etatik aurrera eta 10:00-etarako irteerak ematen hasiko gara.

Ordu horretatik aurrera Orientatzaileak tartekatzen joango dira. Gogoratzen dugu mailakatutako eran irteten dela pilaketak saihesteko eta beraren gozamen handiagoa baimentzeko. Helmuga 16:00etan itxiko dugu. 

“Irteerak 10:00-etatik 14:30-etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00-etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun minutu batzuk banio lehen.”

Goizeko 10:00ak inguru hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko . Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Ez ahaztu inskripzio egitean hitzaldian egongo zaren edo ez, aurretian prestatzeko.

Helmugan, anoa puntua prestatuko dugu partehartzaile guztientzat. Hor edariak eta janari ezberdinak izango dituzue.

       

Nola heldu

Kotxez hurbiltzen bazara, BI-634 errepideak Sopelara zuzen eramango zaitu. Irteeratik gertu doako parking bat duzue.

Metroz, Sopelako geltokia, irteeratik 300 metrora dago.ular de Artxanda.

Ibilbideak

Hiru ibilbide egongo dira:

Ume, haiekin joango direnentzat, umeen gurdiak eta astiro eta poliki joan nahi duten helduentzat aproposa.

Beste probetan parte hartu duten pertsonentzat, eta orokorrean edozein helduentzat aproposa.

 

Orientazioan murgilduta daudenentzat. Teknikoa eta fisikoa.

Mapa

Mapako eskala 1:10000koa izango da. Bertan, aurkitzen diren elementu guztiak kartografiatuta daude ISSOM 2007 arautegia errespetatuz. Zuhaizkaz osatutako eraikuntzen hesiak ez dira margotuta egongo, mapan ez korapilatzeko. Lorategi osoa laranjaz margotuta egongo dira.

Materiala

Partehartze handiagoa bultzatzeko,orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dutenentzat irteeran. Fidantza bezala NAN-a utzi beharra dago.

Proban txartel tradizionalak erabiliko dira (antolakuntzak emanda)

Hornikuntza personala

Paseo bat emateko arropa erosoa edo arropa teknikoa korrika joatekotan.

Prezioak

Pre-inskripzioa egitea eskatzen dizuegu mapa izango duzuela ziurtatzeko, aurretik eskatu behar ditugu eta. Horregatik, lehentasuna dute pre-inskripzioa egindako pertsonek.

EZ DUGU MAPARIK ZIURTATZEN PRE-INSKRIPZIOA EZ BADUZUE EGITEN.

Kirol asegurua

Antolakuntzak, FEDO edo mendiko lizentzia ez baduzue, eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue. 2 €-ko prezioa du eta inskripzioa egiterakoan datu guztiak bete behar dira formularioan. Antolakuntzak ordainduko ditu aseguruak, baita ere.

Izen-emateak eta epeak

Irailaren 26ko 23:59ak arte apunta zaitezkete behean aurkituko duzuen formularioan. 

Probaren egunean apunta zaitezkete, baina ez dugu ziurtatzen maparik egongo direla.