Sopela ilunpean
Antolatzailea
Azken Ordua
Urtarrilaren 9a: Emaitzak prest.
Urtarrilaren 7a: Ordu tarteak argitaratu egin ditugu! Esan genuen bezala, irteeretan pilaketak ekiditeko, ordu tarteak ezarri ditugu eta hauetan atera beharko zarete. Orduak banatzeko izena emateko ordena eta eskaera bereziak (umeen zaintza eta taldeak) kontutan hartu ditugu. Tarte bakoitzaren barruan nahi duzuen momentuan atera zaitezkete, orrian azaltzen den ordena alfabetikoa da.
Urtarrillaren 7a: Bete itzazue COVID aurkako arauak!!! Zalantzarik izanez gero, maskaratxoa beti jarri eta distantzia utzi besteekin.
Urtarrilaren 7a: Lerro magenta dituen eremu bat agertzen da mapan (eremu debekatua). Sasiez estalitako lur bat da eta bertan lasterketara joateko 6 egun falta zirenean, garbiketa lanak egiten ari ziren; beraz mapak ez du bere egungo egoera islatzen. Gauez ere arriskutsua izan daiteke (mapan islatzen ez den zanga edo zulo bat egon liteke...) beraz, saihestu egin behar da eta ondoko bidea erabili.
Urtarrilaren 3a: Ibilbide bakoitzaren distantziak argitaratu ditugu.
Urtarrilaren 8an probako parte-hartzaileen joan-etorria errazteko eta jendetza saihesteko, honako neurri hauek hartzea erabaki da:
Mugatu parte-hartzaile kopurua guztira: 225 laguneko izango da muga .
Parte-hartzaileei hasierako tarteak eman, izena emateko ordenaren arabera; norbaitek bere familiarekin edo beste norbaitekin taldean atera nahi badu, edo beste arrazoiengatik laster edo berandu atera behar badu, adierazi izena emateko formularioko "Iruzkinak" eremuan. Dagoeneko izena eman dutenek adierazi ahal digute mezu elektroniko batekin gure postontzi cobidea@gmail.com helbidera.
Irteeran Start baliza bat egongo da eremua ahalik eta ondoen kudeatzeko.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen ulermenagatik eta pazientziagatik orientazio segurua eta kutsadurarik gabekoa lortzeko.
Sarrera
Laguntzaileak
Jatorria: Gaizka Ballesteros
2021eko urtarrilaren 8an, larunbata, orientazioa Sopelara bueltatuko da. Kasu honetan ilunpean ospatuko da proba, eta horregatik frontala edo linterna eramatea derrigorrezkoa izango da.
Proban hiru ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria). Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.
Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue.
Informazio guztia irakurri eta gero zalantzarik badaukazu, bidali mezua cobidea@gmail.com-era.
Irteerak
Irteerak Barinatxe hondartzako aparkalekuan (La Salvaje) egingo dira. 17:45etik aurrera jasoko ditugu partehartzaileak. Open horia eta Open laranja kategorietan 18:00etatik aurrera atera ahal izango da eguneko azken argiekin. Open gorria kategorian, jada iluntzean (18:30ak aldera) hasiko dira irteerak. Ordutik aurrera, ibilbide bakoitzeko korrikalariak tartekatuko dira, azken partehartzailea irten arte. Azken irteerak 20:00etan izango dira.
Gogoratzen dugu minuturo edo bi minuturo modu mailakatuan irteten dela lasterketan jendetza saihesteko eta parte-hartzaileak hobeto kontrolatzeko. Helmuga 21:30etan itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, nahiz eta ibilbidea bukatu ez den. Orientazioan hasten bazara edo denbora asko beharko duzula ibilbidea betetzeko uste baduzu, azken momentuan ez ateratzea gomendatzen dizugu.
Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
Izena eman duzu eta txiparen alokairua eskatu duzu:
Zure txipa jaso
Irteerara joan
IRTEERA
Izena eman duzu eta nire txipa daukazu
Irteerara joan zuzenean
IRTEERA
17:45ak aldera hitzaldi labur bat emango dugu eta bertan Orientazioaren oinarriak oso modu errazean azalduko ditugu, proba aurretiko ezagutzarik gabe egin ahal izateko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzue puntualak izan behar duzue.
Helmuga
Irteera gunea Barinatxe hondartzako aparkalekuaren ondoan egongo da (La Salvaje).
COVID arauak
COVID prebentzio araudia betetzeko, Abenduaren 23ko 30/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua derrigorrezkoa izango da beti proba aurretik eta proba bukatu ondoren. Kirola egiteko orduan, ipinita eraman behar duzu baita ere pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen ez den bitartean.
Zalantzarik izanez gero, beti jarri!!!
Ohar Garrantzitsuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadorengatik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Zure ibilaldia betetzeko ez dago hesitik pasatzeko beharrik. Zuen ibilbidea pentsatu beharko duzue haietatik ez igarotzeko.
Proban zehar ez da trafikoa moztuko, beraz zirkulazio arauak errespetatu beharko dira.
Distantziak eta Ibilbideak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia kontuan hartuz. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia. 2,3 km
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Open laranja. 3,1 km
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Open gorria. 4,9 km
Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Materiala
Frontala edo linterna
Polainak edo galtzerdi haundiak: oso egokiak open gorria eta open laranjan parte hartzeko
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Mendian korrika egiteko zapatillak.
Partehartzeko iparrorratza beharko duzu eta SPORTIdent pintza ere. Ez badaukazu iparrorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTIdent). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute. Sistema honen bidez emaitzen kudeaketa azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Nola heldu
Metro: Larrabasterra geltokia
Kotxez: Barinatxeko aparkalekuan utzi dezakezu kotxea.
Izen-emateak
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideak). Adingabekoak: 2 euroko deskontua
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1eko deskontua
In situ Izen-emateak: EZ dira onartzen
Kirol Asegurua
DERRIGORREZKOA LASTERKETA HONETARAKO.
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, kasu honetan DERRIGORREZKOA izango da eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak eta Ordainketa
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: Urtarrilaren 4a, Asteartea, 23:59ak arte.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202244517/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202244517/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!