2. Proba VII. Zirkuitu Herrikoia. Parke Teknologikoa
Oinarrizko Arauak: Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue.
Txakurrak: Zure txakurrarekin joaten bazara, beti lotuta eta kontu handiz. Zalantzak badituzu, utzi etxean mesedez.
Mikrosprinta: Proba burutu baino lehen edo ondoren, partaide orok Mikro Sprint orientazio joko batean parte hartzeko aukera izango du. Hauxe Lehiaketa Gunera heldu baino lehen kokatuta egongo da. Mikrosprinta, mapan adierazitako 42 balizen artetik ibilbide jakin bat ahalik eta azkarren egitean datza.
Baliza hauek ez dira ez sportident oinarriekin ezta pintzekin egokituta egongo ( pintza duten balizaren batzuk egongo dira baina hauek ume txikitxoen ibilbiderako izango dira soilik). Sportident eta pintzen ordez, baliza bakoitzean zeinu bat (+, - , x, / ) eta zenbaki bat (1etik 9ra edo -1etik -9ra) egongo da. Partehartzaileek mapan adierazitako baliza ordena jarraitu beharko dute, bakoitzean eskatzen den buruketa eginik (batuketak, kenketak, biderkaketak, zatiketak). Bukaeran lortzen den emaitzak, ibilbidea ondo egin den edo ez ziurtatzeko balioko du.
Zazpi ibilbide desberdin egongo dira eta bakarka zein binaka egin daiteke. Kasu honetan, bikoteka, aldiberean parte hartuko dute baina ibilbidea alderantzizko ordenean eginez. (Oharra: egon lasai matematika buruketengatik, buruketa errazak baitira eta emaitza partzialak eta bukaerakoak zenbaki osoak izango baitira!).
Txikitxoentzako bi ibilbide egongo dira. Hauek balizetan egongo diren Patrulla Canina marrazki bizidunetako pertsonaiak bilatu eta pintzarekin klikatu beharko dituzte kontrol txartelean.
Hesi pasaleku debekatua: Proba egunean baliteke Open Gorria egiten dutenek HESIren bat zeharkatu behar izatea, mapan magenta kolorez adierazita egongo dena eta ZEHARKATZEA ZEHARO DEBEKATUTA DAGOENA. HESIA ZEHARKATZEKO IGAROBIDE BAKARRA mapan eta lekuan bertan ADIERAZITA egongo da. Ondorengo argazkietan ikus dezakezue lekuan bertan igarobidea nola egongo den adierazita.
OZI-ren Balizak: Probaren egunean ibilbidean zehar Zirkuitu Iraunkorreko balizak aurkitu ditzakezue; ez nahastu Abenduak 15eko probari dagozkienekin, azken hauek izango baitira aurkitu beharko dituzuenak egun horretan.
Dutxak: Proba bukaeran partaideek Zamudio polikiroldeagian (Arteaga Auzoa nº76) dutxatzeko aukera izango dute, horretarako mapa erakutsi beharko dute polikiroldegiko harreran. 13:30ak arte bakarrik!!!
Oparia: Proban izen ematen duten lehen 450 partaideek Aurkitu Parkean markarekin ur poltsa tolesgarri bat izango dute opari, Euskadiko Parke Teknologikoak eskeinita. Opari hau proba bukatutakoan emango zaie mapa erakustearekin batera.
2019ko Abenduak 15ean, igandea, VII. Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 2. proba ospatuko da Parke Teknologikoan (Zamudion eta Derion kokatua).
2. proba honekin batera, orientazio zirkuitu iraunkorra ezagutzera eman nahi da Parke Teknologikoan (Zamudion eta Derion), Euskadiko Parke Teknologikoak bultzatuta eta COBiren laguntzarekin. Zirkuitu iraunkorrak Aurkitu Parkean izena izango du eta egun horretatik aurrera martxan egongo da.
2019ko abenduak 15, igandea
09:30 Lehiaketa zentruaren irekiera eta SPORTidentak jaso
09:45 Probaren azalpentxoa
10:00 Lehenengo irteerak
11:30 Azken irteerak
14:00 Helmugaren itxiera
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Puntu guztietatik igaro dela ziurtatzeko parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailura pasatuko dira.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Probako eremuak herriko esparruak, belardiak eta basoa konbinatzen ditu.
Gorabera gitxiko ibilbideak nabarmenduko dira nahiz eta tokiren batzuetan malda esanguratsu batzuk aurki ditzakegun (open gorria eta open laranja), baina orokorrean korrika erraz egin daitekeen lasterketa izango da.
Ibilbidearen aukeraketa, gaitasun fisikoa eta kontzentrazioa ezinbesteakoak izango dira.
ADI, mapa udan egi denez,azkenaldiko eurtiteengatik eta zoruko orbelagatik, litekeena da zenbait aldaketa txiki egotea.
KONTUZ!!!
Baliteke batzuetan kotxeak dabiltzan errepideak zeharkatu behar izatea. Trafiko arauak errespetatu eta arreta handia jarri bidea gurutzatzerakoan.
Hauek dira probaren ezaugarriak:
Kronometrajea: SPORTident
Mapa: orientazio mapa, ISSOM 2017 araudia jarraituz
Mapa eta ibilbideen egilea: Iñigo Bengoa (2019)
Maketatzea eta berrikusketa: Joseba Calzada (2019)
Eskala: 1:5.000
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Azalera: 2,13 km2
Irteera eta helmuga Lehiaketa Gunean kokatzen dira, Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio).
Partaideen harrera goizeko 09:30etatik aurrera.
Goizeko 09:45ak inguruan probaren azalpen labur bat emango dugu.
Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteerara parte hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk erabakitzen duzu goizetik irten nahi duzun edota lasaiago ibili nahi duzun.
Irteeran 10:00etatik 10:30etara pilatu ohi da korrikalari kopuru handiena. Pixkat beranduago irtetzen baldin bazara, sor daitezkeen kolak sahiestu ditzakezu.
Irteera lehiaketa gunean kokatzen da.
Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta partaideen kontrol hobea egiteko asmoz. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Nola jardun baldin eta:
Izena eman eta txiparen alokairua eskatu badut:
Zure txipa jaso (NANa utzi beharko da maileguan)
Abiatu irteerara
IRTEERA kronometratua
Izena eman eta nire txipa badaukat:
Abiatu irteerara zuzenean
IRTEERA kronometratua
Irteera eta helmuga Lehiaketa Gunean kokatzen dira, Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio).
Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.
Euskotren: E-3 Linea
Bizkaibus: A3224 Bilbao-Derio-Parke Teknologikoa
Autoz: Txorierriko igarobidean 22. irteera (Zamudio-Lezama-Teknologi Parkea) - BI 737 (Parke Teknologikoko sarrera nagusia, gasolindegiaren ondoan dagoena)
3 maila egongo dira balizen zailtasuna eta distantziaren arabera. Ondorengo hauek izango dira:
Open Horia: 2400 m. eta +20m. (12 baliza)
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat ibilbide egokia
Open Laranja: 5100 m. eta +180m. (16 baliza)
Jadanik orientazioan aritu direnentzat zuzendua. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Open Gorria: 6700 m. eta +220m. (19 baliza)
Orientazioan eskarmentu handikoentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko nabarmena.
Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: open horia 3-4 kmra luzatu daiteke, open laranja 6-8 kmra eta open gorria 8-10 kmra, hartutako ibilbidearen arabera.
Partehartzeko SPORTident pintza eta iparorratza beharko dituzu (Open horia erdi herrikoia izanik iparrorratza ez da ezinbestekoa, baina open laranjan eta open gorrian gomendagarria da ibilbidearen atal bat basotik delako). Iparorratzik ez badaukazu, lasai egon, Leiaketa Gunean orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko NANa maileguan utzita.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen kudeaketa azkarragoa eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "klikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Zirkuituan maiztasunez parte hartzen dutenei pintza erostea gomendatzen diegu. Informazio orokorreko atalean dituzue xehetasunak.
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Proba kotxeak ibili ahal izango diren errepide inguruetatik egingo da. Gogoratu lasterkariek ez dutela lehentasuna izango eta trafiko arauak errespetatu beharko dituztela.
Arropa eta motxilak gordetzeko aukera egongo da lehiaketa gunean.
Lasterketa inguruan babestutako zenbait jabetza pribatua daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan berdez edo magentaz daude marraztuta.
Aurkitzen dituzuen animaliak errespetatu (behiak, zaldiak, ahuntzak…)
Ingurunea errespetatzea eta Parke Teknologiko polit honetako elementuak ez apurtzea eskatzen dizuegu, beti bezala, antolakuntzaren arauak errespetatuz.
Zamudion autokarabanen gunea dago (Arteaga gunea), dohakoa da eta bertan beharrezkoak diren zerbitzuak aurki ditzakezue. Bertan lo egiteko aukera dago. Gune honetatik lehiaketa gunera 750 m daude (10 min. oinez)
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabeak: 2 euro deskontu moduan
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
In situ Izen-emateak: EZIN izango da
Eskola Kirola: 3 euro (izen-ematea derrigorrezkoa)
Ikastaroa: 17 euro (15 euro COBIko bazkideentzat eta 10 € Parke Teknologikoko langileentzat)
Mendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ko prezioa du izen-emate bakoitzagaitik. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data)..
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea.
Epea: Abenduaren 11a, Asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da.
Open Horia
Open Laranja: Emakumeak
Open Laranja: Gizonak
Open Gorria: Emakumeak
Open Gorria: Gizonak
Eskola Kirola – Txikiak
Eskola Kirola – Nagusiak
Sakelekoan edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201956333/
Behin izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ziurta dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956333/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Aste horretan zehar COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio). Horrela, inguruko pertsonek eta Parkeko langileek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz
gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.
Tokia: Parke Teknologikoko 101 (Edificio Barco) eraikinean (Zamudio)
Ordutegia: 2019ko abenduak 14, larunbata, goizeko 9:00etatik 15:00etara
Salneurria: Ikastaroa + Parke Teknologikoko proba: 17 euro (15 euro COBiko bazkideentzat eta 10 € Parke Teknologikoko langileentzat)
Izen ematea: goiko inprimakiaren bidez (Runedia)
Ikastaroan barne: ikastaro teoriko-praktikoa + iparrorratzaren mailegua + dokumentazioa formatu digitalean
Ez dago prezioan sartuta pintza elektronikoaren alokairua ezta kirol asegurua ere. Probaren egunerako eguneko kirol asegurua egitea gomendatzen du COBik. Nahi izanez gero, COBik bidera dezake.
Ikastaroa egiteko gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena.
Gehienez 15-18 bat lagun onartuko ditugu.
Izena emateko 16 urte beteta izan beharko dira.
Edukia
Teoria: orientazio kirolaren sarrera, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, ikurren interpretazioa, orientazio kirolerako teknikak.
Praktika: iparrorratzarekin ariketak, gidatutako paseoa maparekin eta orientazio proba zelaian.
Iparrorratzik ez duenak ikastaroko irakaslearen azalpenak entzun arte iparrorratzik ez erostea gomendatzen dugu.