1. Proba. Bilbao City Race

                                                                   Castellano

Sarrera

Laguntzaileak eta Babesleak

 (ikusi behean)

MAPA BERRIA!!!

Azaroaren 12 an, igandea, Bidea Orientazio Taldeak (COBi) Jesus de la Fuente 5. Zirkuitu Herrikoiko lehen proba antolatuko du. Horretarako Bilboko hiri orientazio lasterketa egingo dugu berriz. Aukeratu zuen ibilbidea eta animatu parte hartzera. Oraingo honetan jarrera ona izatea eta antolakuntzaren jarraibideak jarraitzea eskatzen dizuegu.

Egitaraua

Barikua 10

Domeka 12

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Ohar Garrantzisuak

Ibilbideak eta Distantziak

3 kategoria orokorrak egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. 

Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.

Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.

Aurten hasiko gara bi sailkapenekin kategoria honetan: Gizonezkoa eta Emakumezkoa.

Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailatasun tekniko eta fisiko altua.

Aurten hasiko gara bi sailkapenekin kategoria honetan: Gizonezkoa eta Emakumezkoa.

Materiala

Arropa erosoa hiritik ibiltzeko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Irteera

Lasterketa zentrua eta helmuga Guggenheim Bilbao museoaren ondoan egongo da. Open kategorien irteera Elkarbizitzaren plazan izango da (Izosaki dorreen erdian).

Partehartzaileen harrera goizeko 8:00 etan hasiko da. Ez da irteera ordurik egongo, baizik eta START baliza. Lehen irteera 9:00etan izango da. Hortik aurrera, pixkanaka parte hartzailean aterako dira tarteka, azken parte hartzailea atera arte.

Irteeran 9:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 9:00etan egotea. Hurbildu zaitez dortsalen bila irteera hartu nahi duzun ordua baino lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.

Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.

Helmuga

Helmugan jateko eta edateko zerbait egongo da parte-hartzaile guztientzako. Bertan sari banaketa eta oparien zozketa egingo da egitarauan azaltzen den orduetan.

Nola Heldu

Izen-ematea

Prezioak

Kirol Asegurua

Arrazoi administratiboengatik proba honetan derrigorrezkoa izango da

FEDO lizentzia edo 2017an hirian zehar orientazioa egiteko lizentzia baliokidea ez baduzu derrigorrezkoa izango da PROBARAKO KIROL ASEGURUA kontratatzea. Aseguru honek 2€-tako prezioa izango du pertsona bakoitzeko.  Estaldura zuzena izan dadin, formularioak datu guztian ondo bete (izen-abizenak, NAN eta jaiotze data)

Izen-ematea eta Ordainketa

Runediaren bidez.

Izen ematea errazteko, pertsona batek 5 parte hartzaile apuntatu ditzake batera eta guztientzako ordainketa bat egin.

Izen emateetarako saldoa daukaten COBiko bazkideek ez dute runediaren bidez ordaindu beharko. Hala ere, extraren bat aukeratzekotan (sportident edo asegurua) runedian ordaindu beharko dute. Derrigorrez Runediaren bidez izena eman beharko dute.

Hurrengo formularioan izena eman dezakezue azaroaren 5eko gaueko 23:59ak arte. EZIN IZANGO DA EGUNEAN BERTAN IZENA EMAN.

Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201738989/   

Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201738989/