2 Proba. Etxebarri

Etxebarriko I. Rogaine izeneko proba Jesús de la Fuente Herri Zirkuituaren IV. edizioaren bigarren proba da.

COBi klubaren izenean -Bidea Orientazio Kluba-, proba honen bidez Ganguren mendiko basoak, zelaiak, pistak eta bideak beste era batera ezagutarazi nahi ditugu, kirol proba baten bidez. 

Zer da rogaine bat?

Distantzia erdiko proba bat da, iraupen aldakorrekoa. Etxebarriko I. Rogaine honek hiru orduko iraupena dauka, gehienez ere. Kontua ez da ibilbide zehatz bat egitea, baizik eta ahalik eta puntuazio handiena lortzea, denbora mugatu batean kontrol-puntuetatik pasatuz (balizak). 

Laguntzaileak

Probaren deskribapena

Banakako proba bat da eta zatirik handiena menditik egiten da.

Korrikalari bakoitzak mapa zehaztu bat jasoko du irten baino minutu batzuk lehenago, eta kontrol-puntu batzuk azalduko dira bertan. Kontrol-puntu bakoitzak puntuazio bat dauka lotuta, hori bilatzeko zailtasun fisiko eta teknikoaren araberakoa. Bakoitzak egoki ikusten dituen kontrolak gainditu beharko ditu, probak iraun bitartean ahalik eta puntu gehien lortzeko.

Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.

KONTUZ!!!

Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik.

Proba mota horretarako orientazioa erraza da, edonork egiteko modukoa. Horregatik, oso egokia da beste lasterketa bat probatu nahi duten mendizaleentzat. Kasu honetan ez dira soilik hanka onak eduki behar, estrategia ere garrantzitsua da. Emaitza ona lortzeko, honako faktoreak hartu beharko dira kontuan:

Hainbat kontrol-puntu ikusten dira mapa honetan. Kontrol-puntuaren zenbakiaren hamarrekoak horren balioa adierazten du. Esaterako, 32 balizak --> 3 puntu eta 71 balizak --> 7 puntu.