6. proba. IX Bilboko Hirikoa. Bilbokoak

6. Proba. Bilboko IX Hiri Orientazio Proba "SPACE INVADERS 2020"

  En castellano

AZKEN BARRIAK

Apirilaren 5erako kirol ekitaldiak egitea baieztatu gabe dago, Kovid-19 aurkako larrialdi egoerak hobera egiten badu. --> BERTAN BEHERA

**********************************************************************************************************************************

Sarrera

2020ko apirilaren 5ean, igandea, Bilbon Jesús de la Fuente VII. Herri Zirkuituko seigarren proba ospatuko da. Oraingo honetan, 2010ean antolatu genuen "Space Invaders" Bilboko Hiri Orientazioko 1. proba berrargitaratuko dugu, aldaketa txiki batzuekin.

Espero dugu Bilboko "inbasiotik" 12 urte igaro ondoren bizirik atera diren "martzianitoek" haur eta adinekoen gozamena egitea.

2010eko Space Invaders probaren jatorria:

Invader artista frantziarrak 2008ko urtarrilean jarritako erakusketa zuen aitzakiatzat, jatorriz 40 puntuz osatua. Puntu bakoitzean "martzianito" ezagunetako bat zegoen. Martzianito hauekin 70eko hamarkadako belaunaldiak jolasean gozatu zuen, bideojokoen jaiotza bizi genuen aldi berean. "Space Invaders" bideojokoa Toshiro Nishikado japoniarrak garatu zuen 1978an.

Invader artistak, Bilbon ez ezik, Bartzelonan, Parisen, Atenasen, Sao Paolon, Mexiko DFn,

Vancouverren eta Frantziako hainbat hiritan ere egin ditu bere lanak.

Egitaraua

2020ko apirilaren 5a, igandea

09:30 Parte-hartzaileen harrera. Kontrol-txartelen eta boligrafoen banaketa.

09:45 Probaren azalpen laburra

10:00 Lehen irteerak. Mapa eta plastikozko zorroa ematea.

13:00 Azken irteerak

14:00 Helmuga ixtea

Proba amaitzean, parte-hartzaileentzako hornidura solidoa zein likidoa egongo da. Gogoratu zuen edalontzia eraman beharko duzuela, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko ez baititugu botatzekoak diren edalontziak eramango.

COBi edalontzi tolesgarria euro bakar baten truke erosteko aukera izango duzue. Hau izena emateko prozesuan egin ahal izango duzue eta baliagarria izango zaizue zuen irteeretarako eta gainerako probetarako. COBik kostuaren % 50 baino gehiagorekin diruz laguntzen du.

Dutxa zerbitzurik ez da egongo, baina doako wc publikoa eta iturri bat daude Lehiaketa Zentroaren ondoan.

Deskribapena

Hiru ibilbide izango dira: Open horia, laranja edo gorria.

Parte-hartzaileak, banaka edo taldean, pixkanaka aterako dira, eta EGOKITZAT JOTZEN DUTEN ORDENAN PUNTU GUZTIETATIK IGAROKO DIRA. Irteeran emango zaien mapan puntu batzuk markatuta agertuko dira. Guztiak bisitatu ondoren helmugara itzuli beharko da.

Argazkietako xehetasun txikiei oso adi egon behar duzue, akats bakar batek ibilbidea baliogabetzen baitu. Oraingoan argazkien kontrol txartelean ezabatu ditugu "artistaren" batek azkenaldian egin dituen grafitiak; beraz mosaikoetan ikusiko dituzue probaren egunean.

Ibilbidea egiteko eta puntu bakoitzetik pasatu zaretela baieztatzeko, parte-hartzaile bakoitzak bi txartel eramango ditu maparen ondoan:

- Kontrol-txartel bat, 34 Space Invadersen argazkiak agertuko dituena (ibilbide luzeko 31 argazkiak + "despistatzeko" 3 argazki gehiago, azkenean pentsatu gabe ez markatzeko).

Space Invaders horietako bakoitzak S letraz eta zenbaki batez osatutako kode bat izango du azpian, 1 zenbakitik 34 zenbakira bitartekoa, eta, beraz, kodeak S1, S2, S3 … S34 izango dira.

Antolatzailea

Kolaboratzaileak

Argazkien kontrol txartela nolakoa izango den azaltzeko adibidea

- Beste txartel bat, lauki zuriak dituena. Bertan, zuen ibilbideko Space Invaders bakoitzaren kodea idatziko duzue, eta puntu bakoitzaren kokapen zehatzarekin erlazionatuko dituzue.

PROBAREN MEKANIKA

Nahi duzuen puntura joan beharko duzue. Puntu horrek mapan zer zenbaki duen begiratu, eta kontrol-txartelaren laukitxoko zenbaki horretan (txartel zuri koadrikulatua) puntu horretan dagoen Space Invaderri dagokion kodea idatzi, argazkien txartelean aurkituko duzuena.

Argazki-txartelean ez duzue ezer idatzi behar; zaudeten puntuan dagoen Space Invader bilatu besterik ez, eta zure argazkiaren azpian ageri den kodeari erreparatu (S1, S27 …).

Hori da zuriz emango dizuegun kontrol-txartel koadrikulatuan kopiatu behar duzuen kodea!

Berritasuna! Bestalde, 2010eko probaren berrargitalpen zabaldua denez, aurreko edizioan egin zenutenengan pentsatu izanda, punturen batean galderaren bat erantzun behar izango duzue. Galdera gutxi izango dira, eta kodeak idazten dituzuen kontrol-txartel koadrikulatu berean erantzun beharko dira.

Helmugan sartzean, kodeekin betetako txartela entregatu beharko diguzue, eta, hala badagokio, galderak erantzunda ere. Iritsiera-ordua une horretan apuntatuko dizugu. Argazkien txartela eta mapa, beste aldetik zuentzat izango dira.

 

                    S1                                                  S2

Space Invadersen adibideak, "Harrapatu" beharrekoak.

 Lasterketa gunea erabat hiritarra da. Zirkulazioaren arloan indarrean dagoen araudia errespetatu beharko da. Ez da izango antolakuntzak kontrolatuta pasabiderik .

Semaforo bidez arautu gabeko oinezkoen pasabideak dauden leku batzuk markatuko ditugu mapan, eta horrek, ibilbide jakin batzuetan, joan-etorrietan itxarote-denbora murrizten lagun dezake. Erabilitako sinboloa "nahitaezko pasabidea" izango da, baina oraingo honetan soilik gomendagarria izango da.

Gomendatutako pasabidearen adibidea

Probaren ezaugarriak:

Edozein orientazio-lasterketarako arau orokorrak hemen ikus ditzakezue.

Ohar garrantzitsuak

Galderak bete behar duzuen kontrol-txartelean gordetako espazioan erantzun beharko dira.

Distantziak

Hiru ibilbide egongo dira mundu guztiak parte hartu ahal izateko. Horrela, haurrak dituzten familiek zein kirolariek parte hartu ahal izango dute.

Open horia: 3,3 km, gutxi gorabehera (15 kontrol)

Familientzat, haurrentzako aulkientzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokia da. Bilboko txokoak ezagutzeko aukera izango duzue maparekin nabigatzen ari zareten bitartean.

Open naranja: 5,7 km, gutxi gorabehera (22 kontrol)

Horia baino ibilbide luzeagoa. Fisikoki gorria baino errazagoa.

Kategoria honetan gizon eta emakumeentzako sailkapen independenteak egongo dira.

Open rojo: 10,9 km gutxi gorabehera (31 kontrol)

Orientazioan esperientzia handiagoa dutenentzat pentsatua; zailtasun tekniko eta fisiko handiagoa dutenentzat.

Kategoria honetan gizon eta emakumeentzako sailkapen independenteak egongo dira.

Puntuak lotzeko hainbat bide aukera egongo dira, nahiz eta zailtasun teknikoa, oro har, txikia izango den. Denborari begira garrantzitsua izango da ibilbide aukeraketa.

Materiala

Irteerak

10:00etatik 13:00etara bitartean izango dira irteerak. Ez da beharrezkoa lehen orduan bertan egotea; irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago joan. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki nahi duzun edo nahiago duzu lasaiago joan.

Bai Irteera, Helmuga eta Lehiaketa Zentroa Pio Baroja plazan (Bilbo) daude.

Nola jokatu behar duzu?

1. Jaso inskripzio-mahaian zure bi kontrol-txartelak eta boligrafoa.

2. Joan irteerara

3. Irteera kronometratua

Helmuga eta oparien zozketa

Helmuga Irteera gunearen ondoan egongo da.

Oparien artean, Bilboko itsasadarrean (Bilbobentura) Kayakaz gozatzeko txartelak, masajeak (Loteria 2ko Errekuperazio Fisikoko Zentroa) eta beste gauza batzuk zozketatuko dira. Irabazleen zerrenda eskuragarri egongo da izena emateko karpan, eta bertan jaso ahal izango dira opariak proba amaitu ondoren.

Nola heldu

Izen-emateak

Prezioak

Kirol Asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen-emateak eta ordainketa

Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:

Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. 

Epea: apirilaren 1ean, Asteazkena, 23:59ak arte. 

Informazio guztia irakurri ondoren oraindik zalantzak badituzu, bidali e-maila cobidea@gmail.com helbidera.

Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201956058/

Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956058/

ANIMATU ETA PARTE HARTU!