Sopelako probarekin batera, larunbatean bertan (Otsailak 7), hastapen ikastaro bat antolatu dugu Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Interesatuta bazaudete edo natura beste ikuspuntutik ikusi nahi baduzue apuntatzea gomendatzen dizuegu. Lekua: Kurtzio Kultur Etxea - Mendieta, 11 - Sopela Kurtzio Kutur Etxea, SopelaUbicación sin título Ordutegia: Otsailak 7, larunbata: 11:00etatik 14:00ak arte Prezioa: Ikastaroa + Sopelako proba : 12 euros Adina: 16 urtetik aurrera Ez da sartzen probarako kirol asegurua. Orientazio edo mendi asegurua ez izatekotan COBIk errazten dizue egunerako kontratatzea 2 €-ko prezioan.
Edukiak Teoria: Orientazio kirolean hastapena, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, sinboloen irakurketa, orientazio teknikak. Praktikak: Iparrorratzaren ariketa eta Sopelako proba. Iparrorratza ez baduzu, ez erosi bat irakaslea entzun arte.
Ordainketa Banku-transferentziaren bitartez. Banketxeko lehiatilan ez egitea erregutzen dizuegu, banketxeak kobratzen digu eta. Kontua zenbakia: ES96 2095 0358 02 3830317452 Kutxabank Kontzeptua: “Inskribatutakoaren izena-Sopelako ikastaroa” Inscripciones@cobidea.com mailera ordainketako ziurtagiria bidali Izen emateak Bete hurrengo galdera sorta: Sopelako ikastaroa |