6. proba. IX Bilboko Hirikoa. Bilbokoak
6. Proba. Bilboko IX Hiri Orientazio Proba "SPACE INVADERS 2020"
AZKEN BARRIAK
Apirilaren 5erako kirol ekitaldiak egitea baieztatu gabe dago, Kovid-19 aurkako larrialdi egoerak hobera egiten badu. --> BERTAN BEHERA
**********************************************************************************************************************************
Sarrera
2020ko apirilaren 5ean, igandea, Bilbon Jesús de la Fuente VII. Herri Zirkuituko seigarren proba ospatuko da. Oraingo honetan, 2010ean antolatu genuen "Space Invaders" Bilboko Hiri Orientazioko 1. proba berrargitaratuko dugu, aldaketa txiki batzuekin.
Espero dugu Bilboko "inbasiotik" 12 urte igaro ondoren bizirik atera diren "martzianitoek" haur eta adinekoen gozamena egitea.
2010eko Space Invaders probaren jatorria:
Invader artista frantziarrak 2008ko urtarrilean jarritako erakusketa zuen aitzakiatzat, jatorriz 40 puntuz osatua. Puntu bakoitzean "martzianito" ezagunetako bat zegoen. Martzianito hauekin 70eko hamarkadako belaunaldiak jolasean gozatu zuen, bideojokoen jaiotza bizi genuen aldi berean. "Space Invaders" bideojokoa Toshiro Nishikado japoniarrak garatu zuen 1978an.
Invader artistak, Bilbon ez ezik, Bartzelonan, Parisen, Atenasen, Sao Paolon, Mexiko DFn,
Vancouverren eta Frantziako hainbat hiritan ere egin ditu bere lanak.
Egitaraua
2020ko apirilaren 5a, igandea
• 09:30 Parte-hartzaileen harrera. Kontrol-txartelen eta boligrafoen banaketa.
• 09:45 Probaren azalpen laburra
• 10:00 Lehen irteerak. Mapa eta plastikozko zorroa ematea.
• 13:00 Azken irteerak
• 14:00 Helmuga ixtea
Proba amaitzean, parte-hartzaileentzako hornidura solidoa zein likidoa egongo da. Gogoratu zuen edalontzia eraman beharko duzuela, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko ez baititugu botatzekoak diren edalontziak eramango.
COBi edalontzi tolesgarria euro bakar baten truke erosteko aukera izango duzue. Hau izena emateko prozesuan egin ahal izango duzue eta baliagarria izango zaizue zuen irteeretarako eta gainerako probetarako. COBik kostuaren % 50 baino gehiagorekin diruz laguntzen du.
Dutxa zerbitzurik ez da egongo, baina doako wc publikoa eta iturri bat daude Lehiaketa Zentroaren ondoan.
Deskribapena
Hiru ibilbide izango dira: Open horia, laranja edo gorria.
Parte-hartzaileak, banaka edo taldean, pixkanaka aterako dira, eta EGOKITZAT JOTZEN DUTEN ORDENAN PUNTU GUZTIETATIK IGAROKO DIRA. Irteeran emango zaien mapan puntu batzuk markatuta agertuko dira. Guztiak bisitatu ondoren helmugara itzuli beharko da.
Argazkietako xehetasun txikiei oso adi egon behar duzue, akats bakar batek ibilbidea baliogabetzen baitu. Oraingoan argazkien kontrol txartelean ezabatu ditugu "artistaren" batek azkenaldian egin dituen grafitiak; beraz mosaikoetan ikusiko dituzue probaren egunean.
Ibilbidea egiteko eta puntu bakoitzetik pasatu zaretela baieztatzeko, parte-hartzaile bakoitzak bi txartel eramango ditu maparen ondoan:
- Kontrol-txartel bat, 34 Space Invadersen argazkiak agertuko dituena (ibilbide luzeko 31 argazkiak + "despistatzeko" 3 argazki gehiago, azkenean pentsatu gabe ez markatzeko).
Space Invaders horietako bakoitzak S letraz eta zenbaki batez osatutako kode bat izango du azpian, 1 zenbakitik 34 zenbakira bitartekoa, eta, beraz, kodeak S1, S2, S3 … S34 izango dira.
Argazkien kontrol txartela nolakoa izango den azaltzeko adibidea
- Beste txartel bat, lauki zuriak dituena. Bertan, zuen ibilbideko Space Invaders bakoitzaren kodea idatziko duzue, eta puntu bakoitzaren kokapen zehatzarekin erlazionatuko dituzue.
PROBAREN MEKANIKA
Nahi duzuen puntura joan beharko duzue. Puntu horrek mapan zer zenbaki duen begiratu, eta kontrol-txartelaren laukitxoko zenbaki horretan (txartel zuri koadrikulatua) puntu horretan dagoen Space Invaderri dagokion kodea idatzi, argazkien txartelean aurkituko duzuena.
Argazki-txartelean ez duzue ezer idatzi behar; zaudeten puntuan dagoen Space Invader bilatu besterik ez, eta zure argazkiaren azpian ageri den kodeari erreparatu (S1, S27 …).
Hori da zuriz emango dizuegun kontrol-txartel koadrikulatuan kopiatu behar duzuen kodea!
Berritasuna! Bestalde, 2010eko probaren berrargitalpen zabaldua denez, aurreko edizioan egin zenutenengan pentsatu izanda, punturen batean galderaren bat erantzun behar izango duzue. Galdera gutxi izango dira, eta kodeak idazten dituzuen kontrol-txartel koadrikulatu berean erantzun beharko dira.
Helmugan sartzean, kodeekin betetako txartela entregatu beharko diguzue, eta, hala badagokio, galderak erantzunda ere. Iritsiera-ordua une horretan apuntatuko dizugu. Argazkien txartela eta mapa, beste aldetik zuentzat izango dira.
S1 S2
Space Invadersen adibideak, "Harrapatu" beharrekoak.
Lasterketa gunea erabat hiritarra da. Zirkulazioaren arloan indarrean dagoen araudia errespetatu beharko da. Ez da izango antolakuntzak kontrolatuta pasabiderik .
Semaforo bidez arautu gabeko oinezkoen pasabideak dauden leku batzuk markatuko ditugu mapan, eta horrek, ibilbide jakin batzuetan, joan-etorrietan itxarote-denbora murrizten lagun dezake. Erabilitako sinboloa "nahitaezko pasabidea" izango da, baina oraingo honetan soilik gomendagarria izango da.
Gomendatutako pasabidearen adibidea
Probaren ezaugarriak:
Kronometrajea: Tradizionala. Ordua txartelan apuntatuko diguzue helmugan sartzean.
Mapa: orientazio-mapa, 2017ko ISOM araudiari jarraikiz
Egilea: Josu Ullibarri (2020ko martxoan berrikusia)
Izeneko eskala: 1: 10.000
Equidistantzia : 2,5 metro
Edozein orientazio-lasterketarako arau orokorrak hemen ikus ditzakezue.
Ohar garrantzitsuak
Lehiaketa-zentroan leku bat egongo da motxilak uzteko.
Puntu bakoitzean baldosinez osatutako mosaiko bat bilatu beharko duzue, MOSAIKO GUZTIAK DESBERDINAK izanik. Kontrol txartelean 34 irudi agertuko dira, eta horietatik gehienak 2008an instalatutako erakusketako "Space Invaders" dira; gainerakoak duela gutxi egile ezezagunek sartu dituzte.
'Martzianito” bakoitzak kontrol txartelean duen tamainak ez du errealitatearekin zerikusirik. Txartelean dagoen txikiena izan daiteke horman dagoen handiena, edo alderantziz. Space Invader bakoitza mapako zirkulu bakoitzaren erdian dago.
Edizio honetan argazkien kontrol txartelean ezabatu ditugu "artistaren" batek azkenaldian egin dituen grafitiak; beraz mosaikoetan ikusiko dituzue probaren egunean.
Mapan agertuko den kontrolen deskribapenean lurretik "Space Invader" bakoitzera gutxi gorabeherako altuera adieraziko da.
Ez ahaztu galderak erantzutea hala eskatzen duten puntuetan. Galderak dituzten puntuak kontrolen deskribapenean sinbolo honekin adieraziko dira: ?
Galderak bete behar duzuen kontrol-txartelean gordetako espazioan erantzun beharko dira.
Proba zirkulaziorako zabalik dauden bideetatik egingo da eta, gogoratu parte-hartzaileek ez dutela lehentasunik eta zirkulazio-arauak errespetatu behar dituztela.
'Gogoratu ezinbestekoa dela Lehiaketa Zentrotik pasatzea, ibilbidea osatu ez arren, antolakuntzak horren berri izan dezan.
Sailkapenak apirilaren 9an (osteguna) webgunean argitaratuko dira.
Distantziak
Hiru ibilbide egongo dira mundu guztiak parte hartu ahal izateko. Horrela, haurrak dituzten familiek zein kirolariek parte hartu ahal izango dute.
• Open horia: 3,3 km, gutxi gorabehera (15 kontrol)
Familientzat, haurrentzako aulkientzat eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat egokia da. Bilboko txokoak ezagutzeko aukera izango duzue maparekin nabigatzen ari zareten bitartean.
• Open naranja: 5,7 km, gutxi gorabehera (22 kontrol)
Horia baino ibilbide luzeagoa. Fisikoki gorria baino errazagoa.
Kategoria honetan gizon eta emakumeentzako sailkapen independenteak egongo dira.
• Open rojo: 10,9 km gutxi gorabehera (31 kontrol)
Orientazioan esperientzia handiagoa dutenentzat pentsatua; zailtasun tekniko eta fisiko handiagoa dutenentzat.
Kategoria honetan gizon eta emakumeentzako sailkapen independenteak egongo dira.
Puntuak lotzeko hainbat bide aukera egongo dira, nahiz eta zailtasun teknikoa, oro har, txikia izango den. Denborari begira garrantzitsua izango da ibilbide aukeraketa.
Materiala
Arropa erosoa korrika egiteko edo paseatzeko. Euria egiten badu, ordezko arropa eramatea gomendatzen da.
Korrika egiteko edo paseatzeko oinetakoak: % 100 asfaltoa izango da.
Iparrorratza gomendagarria da, baina ez beharrezkoa.
Irteerak
10:00etatik 13:00etara bitartean izango dira irteerak. Ez da beharrezkoa lehen orduan bertan egotea; irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago joan. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki nahi duzun edo nahiago duzu lasaiago joan.
Bai Irteera, Helmuga eta Lehiaketa Zentroa Pio Baroja plazan (Bilbo) daude.
Nola jokatu behar duzu?
1. Jaso inskripzio-mahaian zure bi kontrol-txartelak eta boligrafoa.
2. Joan irteerara
3. Irteera kronometratua
Helmuga eta oparien zozketa
Helmuga Irteera gunearen ondoan egongo da.
Oparien artean, Bilboko itsasadarrean (Bilbobentura) Kayakaz gozatzeko txartelak, masajeak (Loteria 2ko Errekuperazio Fisikoko Zentroa) eta beste gauza batzuk zozketatuko dira. Irabazleen zerrenda eskuragarri egongo da izena emateko karpan, eta bertan jaso ahal izango dira opariak proba amaitu ondoren.
Nola heldu
Metroan: 1. linea. "Abando" geltokia. "Berastegui" irteera. 350 metrora oinez (4 minutu).
3. linea. "Zazpi Kaleak" geltokia. San Nikolas irteera. 750 metrora oinez (8 minutu).
Tranbian: "Abando" geltokia. 350 metrora oinez (4 minutu).
Bilbobusen eta Bizkaibusen: geltoki ugari Plaza Biribilean edo Areatzan.
Autoz: "Pio Baroja" edo "Areatza" ordainpeko aparkalekuak. Igandean kalean aparkatu lortuz gero ez da TAOrik ordaindu behar.
Izen-emateak
Prezioak
7 euro (5 euro COBIren bazkideentzat). Adingabeak: 2 euroko deskontua
Kirol-asegurua: 2 euro
In situ Izen-emateak: ez dira onartuko.
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak eta ordainketa
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (kirol aseguru bakarra, adibidez).
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez maparik, ez kontrol-txartelik, ezta kirol asegururik ere). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Parte-hartzaile gisa izena emanda dauden pertsonek bakarrik dute mapa, kontrol-txartelak, boligrafoa, azken hornidura eta oparien zozketan parte hartzeko eskubidea, bai eta, hala badagokio, asegurua ere.
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: apirilaren 1ean, Asteazkena, 23:59ak arte.
Informazio guztia irakurri ondoren oraindik zalantzak badituzu, bidali e-maila cobidea@gmail.com helbidera.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201956058/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956058/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!