Aurten Bizkaiko Mendizale Federazioak Bidea Orientazio Taldearekin (COBi) batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren barruan, III. Orientazio Eskolarteko Liga antolatuko du berriro ere.
Zalantzarik izatekotan, email bat bidali eskolakirola@cobidea.com helbidera.
Iaz bezala, aurten 3 lasterketa izango ditu ere bai eta bi kategoria egongo dira ikasleen adinaren arabera
Kategoriak:
1.Txikiak (2013 eta 2016 artean jaioak)
2. Nagusiak (2007 eta 2012 artean jaioak)
Oharra: 2007 eta 2008ean jaiotakoak ez daude Aldundiaren kirol aseguruaren barne. Beraz, federatuan ez badaude, eguneko asegurua egin beharko dute izena ematerakoan. Beste neska-muitlek, ordea, asegurua dute barne extra-rik eskatu gabe izena emateko orduan.
Datak:
2024ko Azaroak 24a. Leioa
2025ko Martxoak 23a. La Arboleda
2025ko Maiatxak 11ra. Lemoa
Bi kategoriak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola Kirolaren barnean egongo dira esklusiboki. "Txikiak" kategorian heldu bat izan daiteke ume baten edo ume talde baten (5 gehienez) arduraduna eta haien inguruan ibiliko da lasterketan zehar. "Nagusiak" mailan taldeka joan daitezke (5 gehienez) umeak; beharrezkoa izanez gero, heldu bat ume atzetik joan daiteke.
Aldundiaren web orrian hainbat dokumentu aurkituko dituzue informazio guztiarekin: http://apps.bizkaia.net/BKIN/
Lehendabizi ikaslearen alta egin behar da, 2024-2025 Orientazio Eskolarteko Ligaren barruan:
Umeak BFA-ren Eskola Kiroleko Lehiaketa jardueraren batean aurretik parte hartu ez badu, hemen sartu www.bizkaia.eus/eskolakirola eta "Nire Eskola Kirola" barruan “0. ESKOLA KIROLEAN ALTA BERRIA” sakatu
Formulario bat azalduko da eta bete beharko da:
2. Orientazio Eskolarteko Ligan izen ematea
Umearen ikastetxearen edo elkartearen bidez:
Plataformara sartu erabiltzaile eta pasahitzarekin www.bizkaia.eus/eskolakirola .
Parte hartzaileak lehiaketara apuntatu. Parte hartzaile bakoitzeko, informazio hau igo beharko da:
Argazkia
Erroldatze ziurtagiria
Ikastetxearen ziurtagiria
Eskualdeko aldaketa egiteko baimena
Gurasoak edo tutoreak, GURASO ETA TUTORENTZAKO FORMAKUNTZA egin dutenaren ziurtagiria edo diploma
OHARRA: Parte hartzaileek guzti hau aurreko urteetan aurkeztu badute ez dute berriz aurkeztu beharko.
Proba bakoitza baino egun batzuk lehenago informazio guztia argitaratuko da, izena emateko formularioarekin batera. Bakarrik umeek eman beharko dute izena, heldu laguntzaileak ez.
Prezioa 4 euro izango da.
Pintza elektronikorik ez dutenek euro 1 gehiago ordaindu beharko dute pintza alokatzeagatik.
Asegurua Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren asegurua izango da. 2006 eta 2007an jaiotakoak ez daude aldundiaren aseguruaren barne, beraz, federatuak egon beharko dira edo eguneko asegurua ordaindu.
Eskola kirola programaren barruan ez dira onartuko azken orduko izen emateak.
Lasterketa bakoitzan Bizkaiko mendizale federazioaren tekniko bat edo batzuk egongo dira, eskola kirolaren arduradunak izango direnak
Txikiak kategorian heldu bat izango da gazte baten Edo gazte talde baten (5 gehienez) arduraduna. Ibilbidean zehar haien inguruan Ibili beharko da
"Nagusiak" kategorian ezin izango dute laguntzailerik izan, hala ere, taldeka joan daitezke (5 gehienez)).
Lasterketa bakoitzaren aurretik azalpentxo bat egingo da, bertan parte hartzeko ohar garrantzitsuekin. Azalpena probako parte hartzaile guztientzat izango da.
Derrigorrezkoa izango da Eskola Kirola txartela aurkeztea lasterketak hasi baino lehen.
.
Hemen izango duzue sailkapena.
Ligak 3 proba izango ditu. Proba guztien puntuak hartuko dira kontuan.
Berdinketarik egotekotan azkenengo proban hoberen geratu denak irabaziko dugu. Berdinketak jarraitzen badu aurreko proba begiratuko da. Horrela podiumeko lehen hiru postuak erabakiko dira.
Proba bakoitzaren ostean sailkapen orokorrerako puntuak batuko dira. Hauek izango dira puntuak:
1. Puntu bat
2. 2 puntu
3. 2 puntu
4. 4 puntu
5. 5 puntu
6. 6 puntu
Etab….
3 lasterketetan puntu gutxien lortzen dituenak izango da irabazlea.
Lasterketa bat bukatzen ez baduzu, azken sailkatua baino puntu bat gehiago izango duzu.
Ligan parte hartzeko eman baduzu zure izena, eta lasterketa batera ez joatekotan, 100 puntu jasoko dituzu proba horretan.
Probak taldeka egiten dituztenak ere banaka sailkatuko dira Sportident sistemak emandako ordenarekin.
Laguntzaile-arduradunek gazteak begiztatuko dituzte galdu ez daitezen. Epaileek arduradunen bat balizak bilatzen laguntzen arrapatzen badute, automatikoki gaztea lasterketatik kanpo geratuko da eta puntuazio altuena jasoko du proba horretan.