2210 XX Bizkaia Saria. Urduña
XX Bizkaia Saria. Urduña
Errelebo Mistoen Sprint Txapelketa
2022ko 10. Ipar Liga
Laguntzaileak
Antolatzaileak
Eguneraketa
(Urriaren 22a) IRTEERA ORDUAK.
(Urriaren 21a) ERRELEBO MISTO taldeak.
(Urriaren 21a) Bi lasterkeentzako gako garrantzisuak argitaratu egin ditugu Informazio Teknikoaren arloan.
(Urriaren 14a) Distantziak eta desnibelak argitaratu ditugu.
(Urriaren 9a) Klubetarako izen emateak SICO FEDO argitaratu dira.
Sarrera
Urriaren 22 eta 23ko asteburuan XX Bizkaia Saria ospatuko da. Larunbat arratsaldean Errelebo Mistoen Sprint Txapelketa antolatuko dugu Urduñako alde zahar ederretik eta igande goizean 2022ko Ipar Ligako azken probaren txanda izango da, distantzia klasikoan eta Gorobel mendilerroaren eta Antiguako Ama Birjinaren behekaldean kokatutako basoetan.
Beti bezala, kategoria ofizialetaz gain OPEN mailak ere egongo dira. Erreleboetan OPEN bakarra izango da, bakarrik orientazio taldeetako kideentzat. Igandean, aldiz, edonork har dezake parte (orientazio probak ezagutu nahi dituenak edota Zirkuitu Herrikoian ohikoak direnek) eta betiko open gorria, laranja eta horia kategoriak izango dira.
Egitaraua
Urriak 22, larunbata
15:30 Lehiaketa Gunearen irekiera eta dortsalen banaketa.
16:30 Erreleboen azalpena
17:00 Lehenengo posten irteera
18:15 Taldekako azken irteera (talderik gabekoak barne)
19:00 Helmugaren itxiera eta sari banaketa
19:30 Zoru gogorraren irekiera
Urriak 23, igandea
08:30 Lehiaketa Gunearen irekiera
09:30 Lehen partehartzailearen irteera. Lasterketa klasikoa
10:00 Zoru gogorraren itxiera.
11:30 Azken irteera
14:00 Helmugaren itxiera
14:00 Sari banaketa
Informazio erabilgarria
Debekatutako gunea
Informazio hau argitaratzen denetik eta lasterkari bakoitzaren proba hasi arte, proba luzeko lasterketa gunera sartzea debekatuta dago. Arau hau ez errespetatzeak kanporaketa ekarriko du.
Leku interesgarriak
Zoru gogorra eta autokarabanak
Urduñako frontoian
Prezioa: 1€
Larunbatean irekiko da 19:30etan eta igandean itxiko da goizeko 10:00etan.
Ohiko ordutegiak errespetatuko dira argiak itzaltzeko eta isiltasuna mantentzeko (23:00 - 7:30).
Autokarabanentzako gune zabala dago Urduñako hirigunean: https://www.areasac.es/orduna/bizkaia/orduna_8018_1_ap.html
Dutxak
Partehartzaile guztiek erabili ahal izango dituzte frontoiko dutxak (zoru gogorreko berberak), bai larunbatean, 19:30etatik aurrera, bai igandean 12:00etatik 15:00etara.
Aparkalekua
Igandeko lasterketarako mesedez eskatzen dizuegu:
Autoak betetzeko, ahalik eta gutxienak izan daitezen, eta
Antolatzaileen argibideak jarraitzeko, aparkalekua ahalik eta hoberen aprobetxatzearren.
Distantziak
ERRELEBO MISTOAK:
Lehiaketa gunea eta helmuga Urduñako Foru Plazan kokatuta egongo dira.
Hiriak aparkaleku batzuk baditu hirigunearen inguruan, lehiaketa gunetik 5 minututara.
DISTANTZIA LUZEA
Aparkalekua Lehiaketa Gunearen ondoan kokatuko da.
Lehiaketa Gunetik irteerara 100 metro egongo dira.
Helmuga ere Lehiaketa Gunean egongo da.
Akreditazioak eta dortsalen / SPORTident pintzen bilketa
Larunbatean talde guztiek dortsalak eraman beharko dituzte; horretarako, taldekide batek Lehiaketa Gunean dortsal guztiak jasoko ditu. Igandean ez da dortsalik egongo.
SPORTident pintza alokatu nahi duten korrikalariek Lehiaketa Gunetik pasa beharko dute. Era berean, ordainketaren bat egin behar izanez gero, izen-emate eremutik pasa beharko da. Bestalde, ipar-orratzik ez dutenei, bat utziko diegu dauzkagunak agortu arte.
Kontuan hartu, alokatutako pintza galtzen duenak 40€ ordaindu beharko dituela. Ipar-orratzarekin gertatuz gero, 5€ ordainduko dira.
Pintza 2 egunetarako alokatu arren, larunbatean proba amaitutakoan ere itzuli beharko da.
Sailkapena eta sariak
Errelebo Mistoen Sprint Txapelketa
Maila bakoitzeko lehenengo hiru talde sailkatuentzako saria egongo da.
Larunbatean, urriak 22, 19:00etan - Foru Plazan
Distantzia Klasikoa
Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako saria egongo da.
Igandean, urriak 23, 14:00etan - Lehiaketa Gunean
Epaimahai teknikoa
Pablo Fernández Liria, Nordeste-O taldekoa, lasterkari gisa zozketan hautatua.
Edu Gil, 2023ko Ipar Ligako hurrengo proba antolatuko duen taldeak COBi izanez, Tjalve aukeratu da bere ordez.
Ana Manzanas, Ipar Ligako koordinatzaile bezala, Galitius-ekoa.
Gaizka Intxaurrandieta, COBI-ren aldetik, probako zuzendari tekniko bezala; ahotsa izanda baina ez bozkarik.
Informazio teknikoa
ERRELEBO MISTOA
¡¡¡Beriak 21/10!!! Errelebo mistoaren gakoak:
Kontrolen deskribapena egongo da (mapan dagoenaz gain).
Partaideak erreleboko gunean sartuko da lasterketako bikotekideak ikuslearen marka gainditzen duenean (ikuslearen markatik helmugara arte 5 minutu inguru).
Errelebo gunearen sarbidean zure mapa biribildua emango zaizu (jar daitezkeen kontrolen deskribapenarekin batera).
Itzaroten dagoen partaidea (bere mapa bilduta) kutxan itxarongo du bere bikotea eskuarekin ikutatu den arte, erreleboa hartu eta bere lasterketa hasteko. Une honetan mapa ireki dezake.
Helmuga: hirugarren posta helmugaren lehenik zeharkatzen duen taldeak irabaziko du. Gero Meta pikatuko da.
Irabazleen denborak 14-16 min
Errelebo Mistoen Sprint Txapelketan parte hartzen duen talde bakoitzak orientazio-talde bereko 3 partaide izango ditu, orden honetan: Gizonezkoa-Emakumezkoa-Gizonezkoa.
Eremuaren deskribapena eta mapa
Kronometrajea: SPORTident AIR
Mapa: Orientazio mapa ISSprOM 2019ko arautegikoa
Kartografoa: Mikel Monasterio
Ibilbideak: Gaizka Intxaurrandieta
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Azalera: 0,7 km2 (%100a hirikoa, lorategiren batekin)
Eskala: 1:4000
Lasterketa guztiz hirikoa izango da, Urduñako alde zaharretik eta inguruko auzoetatik.
Alde zaharraren antolaketa nahiko erregularra da, Foru Plaza erdigunea izanda eta harrizko kale paralelo eta elkartzutekin.
Bestalde, inguruko auzoak modernoagoak dira, igarobide, plaza txiki eta lorategiekin.
Barrera artifizialak: Mapan ageriko dira debekatuta dauden zeharbideak 707.0 simboloarekin, baita debekatutako eremua 709.0 irakurmena erreztatzeko. Eremuan kalea mozten duen plastikozko zinta aurkituko duzue, bertan ere antolakuntzako pertsonak egongo dira. Norbait zeharkatzen baditu zinta hauek bere taldea kanporatuta izango da.
Ibilbide-egilearen oharrak
Ibilbide azkarrak diseinatu dira, non lasterketa erritmoz gain, erabakiak hartzeko abiadura ere beste orientatzaileei denbora ateratzeko erabakiorra izango da. Kontuan hartu beharko da bai irteera bai helmuga Urduñako goikaldean kokatuta egongo direla eta, nahiz eta malda handia ez izan, ibilbide batzuetan garrantzitsua izan daitekela.
Posta bakoitzeko ustezko denborarik hoberenak 16-18 minutu ingurukoak izango dira.
Informazio gehigarria
2022ko Ipar Ligako arau guztiak orrialde honen amaierako artxiboan ikus ditzakezue.
Kategoriak
JUVENIL: 2005ean edo geroago jaioak SENIOR: 1983 eta 2004 bitartean jaioak VETERANOS: 1982an edo lehenago jaioak. OPEN: Edozein mailatako korrikalariak eta FEDO lizentziarik gabekoak. Generorik bereizi gabe.
Irteera
Lehenengo posta guztiak 17:00etan irtengo dira Foru Plazatik. Hor bertan emango da erreleboaren azalpena, irteera baino minutu batzuk lehenago.
18:15etan irten ez diren korrikalari guztiak batera irtengo dira.
LASTERKETA KLASIKOA
¡¡¡Berriak 21/10!!!
Parte-hartzaile guztientzat derrigorrezko pasabide bat dago lasterketan mapan eta kontrolen deskribapenean adierazitakoa. Une honetan hornidura likidoa dago.
ME eta M21 kategorietarako, hainbat pasabide markatu dira mapan. Ez dira derrigorrezkoak baina baliagarriak dira hesiak gainditzeko edo erreka aldapatsu eta lehor bat zeharkatzeko arriskua saihesteko.
Lasterketaren horniduran (lasterketaren %70 gutxi gorabehera) zure edalontzia erabiltzea gomendatzen dizugu (edalontziak ere egongo dira).
Oso garrantzitsua da hankak landaredi baxutik ondo babestuta edukitzea.
Eremuaren deskribapena eta mapa
Kronometrajea: SPORTident AIR
Mapa: Orientazio mapa berria, ISOM 2017 II arautegikoa.
Kartografoa: Ricardo García Dengra (2022ko irailean)
Ibilbideak: Gaizka Intxaurrandieta
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Azalera: 2 km2
Eskala:
R1- R5: 1:10000
R6-R10: 1:7500
Gorobel mendilerroaren behekaldean gaude, paisaia ezinhobea, pago eta pinuz betetako magal aldapatsuarekin. Altitudea handiagoa izan ahala, aldapak ere oraindik handiagoak izango dira.
Hala ere, eremuaren iparraldea guztiz ezberdina da, gune horretan ibiltzen diren abereei esker zoru egonkorreko baso atsegina sortu da.
Aipagarria da iparraldetik errekatxu bat dagoela, eremu malkartsuan urjauzi txikiak osatzen dituena eta landaretza trinkoagoa duena.
Kartografoaren oharrak (Ricardo García Dengra)
Urduñako Txolopeko mapa Gorobel mendilerroaren ipar magalean kokatuta dago, Txarlazo tontorraren behekaldean. Planoko eremu osoak 2 gune ezberdin ditu: Iparraldean zelaigune zabalak daude, lurzailen arteko hesi eta landaretza trinkoaren bidez egindako banaketekin; hauek korrikalarien ibilbide aukeraketetan eragina izan dezakete. Iparraldeko mugan dagoen errepidetik hurbil dagoenez, gune honetan aldapa txikiago dago eta korrikalariek hemen garatuko duten abiadura handiagoa izango da; horregatik, zailtasuna ibilbide aukeraketak egiteko lerro-elementuen irakurketaren zehaztasunean eta aurrea hartzean egongo da. Hegoaldean Txarlazo mendiaren magala dago, aldapa handiekin, landaretza mota ezberdinekin eta gizakiak egindako elementu mota askorekin, hala nola, bide-sare zabala, egur-ateratze bideak, moztutako basoguneak... Orientatzaileak aurkituko duen erronkarik handiena eremu osoko landaretzaren trinkotasuna izango da, lasterketa-erritmoan eta bide-aukeraketetan eragin handia izango duena. Gainera, magal honetan dauden erliebe eta harri xehetasun sakabanatuek korrikalariei erronka handia sortuko diete. Landaretza ezberdinetatik igarotzeko erraztasuna eta kontroletarako sarreren zehaztasunaren araberako ibilbide aukeraketak erabakiorrak izango dira eremu honetan, sailkapenean diferentziak ezarriz.
Ibilbide-egilearen oharrak (Gaizka Intxaurrandieta)
Eremuan behe-landaretza gune ugari dago, baina bakarrik marradun estuenarekin irudikatuta daudenek oztopatuko diote korrikalariari; hala ere, abereek egindako hutsunetatik igaro daitezke, motelago, hori bai. Marradun sinplea %100 pasatzeko modukoa da, apur bat traba eginez, baina lasterketa erritmoa gutxi motelduz. Dena den, hankak babestuta eramatea gomendatzen dut. 2 marradunen arteko ezberdintasuna ondo isladatuta dago mapan, lasterketako une batzuetan kontuan hartzea garrantzitsua izanik. Konzentrazioa mantentzea ere garrantzitsua izango da, bideetatik konfiantzaz aurreratu ostean, zalantzak sor daitezkeelako kontrol-erasoaren orduan. Eremuaren ezaugarriengatik, ez dira tarte oso luzeak ezarri, baina bide aukeraketak egongo dira, non desnibela edota gurutzatu beharreko landaretza guneak neurtzea garrantzitsua izango den. Lasterketaren amaieran tarte laburragoak diseinatu dira, hasierako gune trinkoa eta gorabeheratsuarekin zerikusirik ez duen eremuan jarritako norabide aldaketekin. Alde fisikotik, diruditena baino aldapa atseginagoak egongo dira eta ibilbidearen zati gehiengotik korrika modu egokian egin ahal izango da. Hegoaldeko hesi batean eta iparraldeko errekatxu malkartsu batean igarobideak marraztu dira mapan. Eremuan zintekin markatuko dira, baina euren helburua igarotzea erraztea izango da, baina erabiltzera derrigortu gabe. Lasterketako %70an, Lehiaketa Gunetik hurbil, derrigortutako igarobide bat izango da, ikusgarritasuna eta lasterketaren jarraipena sustatzeko. Puntu honetan ur-hornidura jarriko da.
Informazio gehigarria
Lasterketa eremuan ur-hornidura jarriko dugu.
Ezin da txakurrekin parte hartu, nahiz eta lotuta eraman.
Kategoriak, eskalak, irteera, distantziak eta desnibelak
F/M-12: 2010ean eta geroago jaioak. Neskak eta mutilak batera.
M-14 / F-14: 2008 eta 2009an jaioak.
M-16 / F-16: 2006 eta 2007an jaioak.
M-18 / F-18: 2004 eta 2005ean jaioak.
M-20 / F-20: 2002 eta 2003an jaioak.
M-21 / F-21: 2001ean edo lehenago jaioak.
M-E / F-E: Elite (M-E ren kasuan itxia)
M-AK / F-AK (M-21 edo F/M-35 mailak gogorregiak egiten zaizkienetzat zuzenduta)
M-35 / F-35: 1978 eta 1987 bitartean jaioak, biak barne
M-45 / F-45: 1968 eta 1977 bitartean jaioak, biak barne
M-55 / F-55: 1967an edo lehenago jaioak.
Open HORIA - umeen hastapena
Open LARANJA - helduen hastapena
Open GORRIA - esperientzia duten helduak
Irteera orduak
Irteera
Irteera orduak kategoria ofizialetan bakarrik zehaztuko dira. Justifikatutako eskaerak baino ez dira aintzat hartuko. Talde bakoitzeko arduradunak eskatu beharko ditu inscripciones@cobidea.com helbidera idatziz.
OPEN kategorietan "baliza start" erabiliko da (bakarrik igandean), partehartzaileei ordua aukeratzeko askatasun gehiago emateko.
Ibilbidea
Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere Sportident pintzaren memoria betetzen ez bada.
Sportident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Sportident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan.
Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak jarraitu edo lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik.
Helmuga
Helmugara iritsi ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bukatu du. Ondoren, Sportident pintza antolakuntzaren ordenagailuan deskargatu beharko da.
Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak zenbat lasterkari falta diren jakingo du.
Zuzeneko emaitzak https://liveresultat.orientering.se/ helbidean argitaratuko dira
Izen-emateak
Kuotak
Larunbata. Errelebo mistoak:
Senior eta Veteranos: 6 €/partehartzaile
Juvenil eta Open: 5 €/partehartzaile
COBI-ko bazkideak: 2 €-ko beherapena
Igandea. Distantzia klasikoa (Mapa berria):
Helduak (M/F-21 eta maila ofizial handiagoak): 10 €
M/F20 (barne) edo maila baxuagoak eta Open guztiak: 7 €. Adingabekoak: 2 €-ko beherapena.
COBI-ko bazkideak: 2 €-ko beherapena
Bertako izenemateak: EZ dira onartuko.
Extrak:
Kirol istripuetarako asegurua (ez baldin baduzu): 2 € egun bat; 3 € bi egunak
SPORTident pintzaren alokairua: 2 €. - Adingabekoak: 1€-ko beherapena.
Diru-sarrerak hurrengo kontu korrontean egin beharko dira (ordainketa bat talde bakoitzeko):
Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452.
Azalpena: Klubaren Izena - XXBS (Klubeko Izan-emateak)
Izen-Abizenak - XXBS (Banakako izen-emateak)
Ordainagiria inscripciones@cobidea.com helbidera bidali
Izena emateko Sistema
Epea: Urriak 18, asteartea, 23:59etan
EZ DA EGUN HORREN OSTEAN IZEN EMATERIK ONARTUKO, EZTA EGUNEAN BERTAN ERE.
Errelebo Mistoen lasterketan bakarrik orientazio taldeetako bazkideek parte hartu ahal izango dute (ofizialak eta Open).
Orientazio klubetako partehartzaileak
OPEN (talde bateko kideak) edo maila ofizialetarako izen emateak SICO FEDO aplikazioaren bitartez egingo dira
Errelebo misto (larunbata): https://sico.fedo.org/carrera.php?id=20161194
Ipar Liga (igandea): https://sico.fedo.org/carrera.php?id=20161175
Klubik gabeko partehartzaileak edo OPEN mailak
Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute.
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du egun baterako, 3 € bi egunerako eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Runedia-ren bitartez:
Runedian taldeka izen emateak eta lasterketan zelan taldekatzen garen ez daukate zerikusirik. Bakarrik balio du partehartzaile batzuen ordainketa bateratzeko.
Runedian apuntatutako partehartzaile bakoitzak baliabide GUZTIAK bakarka eskatu behar ditu (pintza, asegurua…). Adibidez, ezin da pintzarik gabeko inor egon.
Partehartzaile batek apuntatu gabeko baten laguntza badauka (normalean adingabekoak, bakarrik onrtzen da bat); izen ematearen bitartean ezin du baliabiderik eskatu (ez mapa, ez pintza,ezta asegurua ere). Izan ere, berak ez du parte hartzen, beraz ez dauka hornidurarako eskubiderik.
Gauzak erraztearren, pertsonak batek proban gehienez 5 partehartzaileren izen emateak egin ditzake, ordainketa bakarrarekin.
Izen emateko kontuan dirua duten COBI-ko bazkideei ez zaie plataformatik kobratuko, baina Runediaren bitartez eman behar dute izena.
Hauxe da formularioa:
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202254822/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202254822/
Ikastaroa
Zehar COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du. Horrela, inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa gaztelaniaz egingo da.
Tokia: Orduñako Alondegian.
Egunak: 2022ko urriak 19a, asteazkena.
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Salneurria: Ikastaroa + Mendiko proba: Probaren prezioa + 10 €
Izen ematea: goiko inprimakiaren bidez (Runedia) --> azken puntutxoan daukazu aukera ikastaroa hautatzeko
Ikastaroan barne: ikastaro teoriko-praktikoa + iparrorratzaren mailegua + dokumentazioa formatu digitalean
Ez dago prezioan sartuta pintza elektronikoaren alokairua ezta kirol asegurua ere. Probaren egunerako eguneko kirol asegurua egitea gomendatzen du COBik. Nahi izanez gero, COBik bidera dezake.
Ikastaroa egiteko gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena.
Gehienez 15 bat lagun onartuko ditugu.
Izena emateko 16 urte beteta izan beharko dira.
Izena emateko epea: Urriaren 18a, asteartea, 23:59ak arte.
Edukia
Teoria: orientazio kirolaren sarrera, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, ikurren interpretazioa, orientazio kirolerako teknikak.
Praktika: iparrorratzarekin ariketak, gidatutako paseoa maparekin eta orientazio proba zelaian.
Iparrorratzik ez duenak ikastaroko irakaslearen azalpenak entzun arte iparrorratzik ez erostea gomendatzen dugu.
Informazio turistikoa, ostatu eta zerbitzuak
https://www.ordunaturismo.com/
Ipar Ligako Arautegia
https://www.liganorteorientacion.org/assets/archivo/Normas_L_Norte_2022.pdf
PARTE HARTU!