XIX Bizkaia Saria. Urkiola_eu

Avril Mendia <-- Sakatu hemen

XIX Bizkaia Saria. Urkiola

2021ko 7. Ipar Liga

VIII. Zirkuitu Herrikoia. 2. Proba

2021-2022ko Eskola Kirolako Ligaren 1. Lasterketa

Laguntzaileak

Antolatzaileak

Azken orduko berriak

(Abenduaren 10a)

Konpetizio Guneko zonaldean, Sportident deskargen ondoan, anoa guneko janariaren (gozoa+fruta) eta likidoaz gain edari beroa banatuko da doan parte hartzaileak berotu daitezen.

R1 eta R5 ibilbideen artekoek, mapako zonalde batetan azken asteetako euriteak direla eta nahiko hazita doan erreka gurutzatu beharko dute. Ia urte guztian zehar erreka hori erraz gurutzatu ahal izan dugu, baina azkenaldietan nahiko hazita zioan. Hori dela eta mapan pasabide gomendagarri bat markatuta egongo da ondoren datorren eran. Hortik pasatzea ez da derrigorra izango, baina bai gomendagarria hankak buzti gabe erreka gurutzatzea nahi bada eta bakoitzaren estrategiak gertu pasatzera bideratzen badizue. Eroritako zuhaitz haundi bat da, 4 errama haundiduna, nondik erraz pasa daitekeen hankak eta eskuak apoiatuz. Gogoan izan errekan zenbat eta gorago ur-emaria orduan eta txikiagoa izango dela.

.

Bestalde, mapan puntu urdinekin adierazitako errekastoak ia urte guztian urik gabe egon ohi dira eta baguada suabeak besterik ez dira. Baina azken asteetako euriteak direla eta beraietatik ere ura igaroko da eta nahasmena ekar dezakete emari gehiagoko eta marra urdinez marraztutako beste erreka batzurekin.

Eroritako zuhaitzeri dagokionez, X berde batekin adierazita egongo dira. Baina kontutan izan azken 2 urteetako elurteetan zuhaitz punta ugari apurtu zirela (batez ere piñu isolatuenak eta baita ere pago batzurenak), eta apurtutako zuhaitz-punta hauek ez direla mapan adierazita egongo. Maparen azken azterketetan duela gutxi eroritako zuhaitz osoak ere berkartografiatu dira. Beraz, X berde batekin duela 4 hillabete eroritako zuhaitza egon daiteke baina baita duela 5 urte eroritako eta erdi ustelduta dagoen zuhaitz eroria ere.

Eguneratu egin da informazio taula, ibilbide eta maila bakoitzean dauden partehartzaile kopuruak gehituz.

Gogoratu podiuma egongo dela lehen hiru sailkatuentzako maila ofizial (federatu) guztietan eta baita Open Gorrian (mutil eta neskak bananduta) eta Open Naranjan (mutil eta neskak bananduta). Open Horian eta Eskolarretan aldiz ez da podiumik egongo, baina detalletxo bat emango zaie parte hartzaile guztieri Sportident deskargatze mahaiaren ondoan.

Eguneraketa

(Abenduaren 10a)

IRTEERA-ORDUAK ARGITARATU DIRA.

Gogoratu, OPEN eta KIROLA ESKOLA partehartzaileei ez dutela irteera-ordurik esleituta, START baliza erabiliko da.

(Abenduaren 8a)

Ematen duenez aterri mantenduko da eguraldia igandean:

Otxandioko Eskolako gimnasioan egongo da kokatuta Zoru Gogorra. Azken orduko informazioan adieraziko da sarrerako ordua (goizenez jota) eta irteerako ordua (gehienez jota). Edukiera mugatua izango da (30 plaza), beraz azkar ibili beharra egongo da lekua erreserbatzeko. SICO FEDO bitartez izena ematerakoan zoru gogorrerako izena emateko aukera zegoen (2€ gehiago ordainduta). Hala ere, edozein zalantza argitzeko idatzi cobidea@gmail.com helbidera.

Ibilbideen taula eguneratu egin da, distantziak, disnibelak eta baliza kopuruak gehituz:

Eskolar-Handiek (2004-2009 urte bitartekoek) R8 ibilbidea egingo dute eta 2_Irteeratik irtengo dira. Bitartean Eskolar-Txikiek (2010-2013 urte bitartekoak) R10 ibilbidea egingo dute eta hauek ere 2_Irteeratik irtengo dira.

Guztientzako, irteeran maparen eta kontrolen deskribapenaren papeltxoarekin batera ikurren orritxo bat hartzeko aukera egongo da, non adierazita egongo diren orientazio mapetan erabiltzen diren elementu linealen eta koloreen ezaugarriak bi hizkuntzatara.

Baita ere, Eskolar guztiek dortsala ikusgai daramatela parte hartu beharko dute. Dortsala Lehiaketa Gunean hartu beharko dute Sportident pintzarekin batera (hortarako jarritako “ESKOLARRAK” izeneko mahaian). Dortsala gorde egin beharko da Ilso Mendian, Montefuerten edota Avril Mendian egingo diren froga eskolarretan ere erabili ahal izateko.

1_Parkinean (Lehiaketa Gunearen ondoan) COBI-ko petoak jantzita eramango dituzten 2-3 antolatzaile egongo dira non eta nola aparkatu adierazteko (bidexkaren aldamenean eta norantza bakarrean). 2_Parkinean (errepidearen bestaldean eta autokarabanentzako leku gehiago dagoen gunean) eta 3_Parkinean (Lehiaketa Gunetik urrutiago) aldiz ez da antolakuntzako kiderik egongo, baina sarrerak kartel bidez adierazita egongo dira. Eskertuko genuke modu ordenatu batetan aparkatuko balitz, dauden lekuak ondo aprobetxatuz.

Sarrera

Abenduaren12a, igandea, orientazioko distantzia luzeko XIX. Bizkaia Saria ospatuko dugu Urkiolako Parke Naturalean.

Beti bezala, kategoria ofizialekin batera OPEN kategoriak egongo dira. Jesus de la Fuente zirkuitu herrikoian parte hartzen duzuenek bertan parte hartzeko aukera izango duzue: Open Horian, Open Laranjan neskak/mutilak edota Open Gorrian neskak/mutilak. Eskola kirolentzako ibilbideak R10 (Txikiak) eta R8 (Nagusiak) izango ditugu baita ere.

Orientazio klubetako federatuentzat izenemateak SICO FEDO webgunearen bitartez izango dira. OPEN kategorian edota Eskola Kirolak-en aldiz RUNEDIAren bitartez izena eman beharko duzue.

Egitaraua

Igandea Abenduak 12a

COVID protokoloa

COVID prebentzio araudia betetzeko, ekainaren 24ko 13/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua ez da beharrezkoa pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen den bitartean.

Hala ere, musukoak nahitaezkoa izaten jarraituko du irteeran, helmugan, SPORTident deskarga gunean eta anoa gunean

Irteera gunean, pintza garbitzen eta txekeatzen den bitartean musukoa ipinita eraman beharko da, mapa hartzen den arte. Irten aurretik musukoa kendu ahal izango da. Froga amaitu ondoren musukoa berriz jarri beharko da Lehiaketa Guneko SPORTident deskarga mahaira gerturatzerakoan.

Informazio erabilgarria

Nola Heldu

Lehiaketa Zentroa Urkiolako mendatetik jaisten ari den askaldegitik gertu egongo da, Otxandio-Gasteizerako noranzkoan, ezkerretara. Edo Otxandiotik etorriz gero, eskuinera igoz. P1 parkinaren ondoan.

Bilbotik edo Donostiatik iristeko, A-8 autobidetik irtengo gara Durangon, eta, Izurza eta Mañaria zeharkatu ondoren, BI-623 errepidetik Urkiolako mendatea igoko dugu. Behin mendatea igota, Gasteizerako norantzari jarraitzen zaio, beste 1000 m jaitsiz, Lehiaketa Gunea adierazten duten kartelak ezkerrean aurkitu arte. Kontuz kontrako erreia zeharkatzean, trafiko handiko gunea baita.

Gasteiztik iristeko, N-240 errepidea hartu behar da (Bilborako noranzkoan Barazarretik) eta, Legutio igaro ondoren, eskuinera biratu behar da (urtegia zeharkatzen duen zubiaren aurretik) BI-623 errepidetik, Otxandio-Durango noranzkoan. Urkiolako portura iritsi baino 1000 m lehenago, eskumara igota, Lehiaketa Zentroko kartelak ikusiko dira.

Aparkaleku bakoitzera sartzeko argibideak egongo dira.

Leku interesgarriak

Zoru Gogorra

30 pertsonentzako prest daukagu zoru gogorra Otxandioko eskolan. Erabili nahi baduzu, aukeratu izena emateko orduan SICO-FEDOn.

Aparkalekuak

P1: lehiaketa Zentroaren ondoan. Hartxintxarrezko pista bat dago, bazterbidean norantza bakarrean aparkatu ahal izateko. Parking horretara beheko aldetik iritsiko gara, eta errepide nagusirako irteera bakarra goiko aldetik izango da (500 m). Autokarabanak edo furgoneta handiak ezin izango dira eremu horretan aparkatu.

P1 parkinean antolakuntzako bolondresak egongo dira non aparkatu adierazten, erabilgarri dagoen espazioa ahalik eta ondoen aprobetxatzeko.

P2: lehiaketa Zentrotik 100m-ra, baina errepidearen beste aldean. Urkiolako mendatea jaisten, Otxandiorantz, eskuinetara. Parking honetan autokarabanak edo furgoneta handiak aparkatzeko leku gehiago dago. Parking honetan gaua pasatzeko aukera ere izango da.

P3: lehiaketa Zentrotik 800 metrora, Urkiolako porturantz. Beste bi parkinak beteko balira, hirugarren aparkaleku honetan aparkatu beharko zenukete, Lehiaketa Zentrotik urrunago. Urkiola mendatetik gertu dago aparkalekua, ezkerretara Otxandiora jaisten hasi bezain laster. Aparkalekuaren behealdetik Lehiaketa Zentrora doan bide bat irteten da.

Autokarabanek Gasteizen dagoen 40 lekuentzako aparkaleku berezia daukazue, lasterketatik ordu erdi baino gutxiagora. 

Hemen dituzue Arabako beste zenbait karabanaguneak.

Debekatutako eremua

Informazio hau argitaratzen den unetik debekatuta egongo da lehiaketa-gunera sartzea proba egiten den unera arte.

Arau hori betetzen ez duena lehiaketatik kanporatua izango da.

SPORTident pintza hartzea

SPORTident pintza alokatu beharra daukatenek Lehiaketa Gunean hartu beharko dute.

Modu berean, ordainketarenbat edo datu eguneraketarenbat egin gabe daukatenek bertatik igaro beharko dute.

Iparrorratza behar dutenei bertan utziko zaie frogarako bat, daudenak agortu arte.

Hala ere, pintzaren galtzeak bere kostuaren ordainketa ekarriko du, hau da, 40€. Iparrorratza galtzeak 5€-ko ordainketa suposatuko du.

Distantziak

Kontuan izan behar da R1etik R5era bitarteko ibilbideak 1. irteeratik aterako direla, eta R6tik R10erako ibilbideak (Eskola Kirolakoak barne) , berriz, 2. irteeratik.

1. irteerara joateko, 2. irteeratik oso gertu igaroko gara (50 metro eskasera), norbaitek senide edo lagunen bati lagundu nahi badio ere.

Sari Banaketa

Lasterketa bukatu ondoren, lasterketa gunean

Ohar Garrantzisuak

Lasterketa Parke Natural batean jokatzean, lasterketa hau prestatzeko baimenak lortzeko lan handia egin behar izan dugu, eta inoiz baino garrantzitsuagoa da beherago aipatzen dizkizuegun arau eta debeku espezifikoak errespetatzea. Arau hauek nahitaez bete beharrekoak dira. Eskerrik asko zuen ulermen eta laguntzagatik. 

Informazio teknikoa

Denbora Neurketa: SPORTident. Balizen estazioetan SIAC-AIR sistema aktibatuta egongo da.

Mapa: Orientazio mapa ISOM 2017 araudiak jarraituz

Mapa Egilea: Ricardo García Dengra (2018, Maiatza)

Ibilbideak: Jon Bengoetxea

Urrunkidetasuna: 5 metro

Azalera: 3 km2

Eskala: R1-etik R5-era 1:10000

R6-tik al R10-era  1:7500

Lurraren Deskribapena eta Mapa

Urkiolako mapak erliebearen formak ditu bereizgarri, eta haran sakonak, ibarbide ugari eta mendi-hegal aldapatsuak nabarmentzen dira bertan. Nabarmentzekoa da ehunka ikaztegi daudela, basoetako egur-ikatza egiten zen garaietako aztarnak. Lurrean, ikaztegi horiek 5 metro inguruko diametroa duten plataformak edo eskailera-buruak izaten dira, normalean hegaletan kokatuak eta inguruko gainerako lursailen ezaugarri berberak dituztenak.

Urkiolako Parke Naturala Anbotoko kareharrizko gailurreria handiosak eta pareta bertikalek ezagutzen duten arren, orientazio-proba honetarako erabiltzen den eremuak ez du ia harkaitzik, eremu karstikoaren azpitik geratzen baita; beraz, inolako arriskurik gabe galtzeko moduko lur-eremua da. Bestalde, zuhaitzen %90a pago helduak direnez, ia mapa osoan sartzea eta aurrera egitea erraza da.

Basoa da nagusi mapan, eta espezie adierazgarrienak pagadiak dira, neurri txikiagoan altzifreen, alertzeen, pinuen edo haritz amerikarren orban txikiekin. Sarkortasuna, oro har, ona da, baina sasi eta iratze eremu gutxi batzuk ere badaude, baina erortzen hasiak dira. Era berean, mapa alderik alde zeharkatzen duen hesi bat dago (Bizkaiak Arabarekin muga egiten duena), mapan ondo marraztutako pasabide ugari daudelarik.

Ibai nagusi batek zeharkatzen du mapa, eta ibarbide nabarmenetatik doazen errekatxo ugarik elikatzen dute, nahiz eta ur gutxi eraman, proba aurreko egunetan zaparradak erortzen ez badira behintzat.

Azken urteetako elurte ugariek pinu lehorren punta batzuk hautsi zituzten, eta leku zehatz batzuetan sakabanatuta geratu ziren. Ez dute inola ere eragozten ikuspena, eta apur bat oztopatzen dute haien gainetik aurrera egitea. Hala ere, ez dira eroritako zuhaitzak bezala marraztu, erraz zeharkatu daitezkeelako.

Landarediari dagokionez, landaretza baxua duten eremuak daude (ote ez direnak), ibilera apur bat moteltzen dutenak, baina ikuspen ona eragozten ez dutenak eta zeharkatzeko errazak direnak. Kolore berde argiz marraztuta egongo dira.

Trazatzailearen iruzkinak

Erronka handia izan da probako 10 ibilbideen trazadurak prestatzea. Zati gehienak pagadi helduak direnez, eta kontuan hartuta proba jokatuko den egunetan pagoek orria galduta izango dutela, 12 hilabete lehenago hasi behar izan zen ibilbideak prestatzen eta simulatzen, lurra nola egongo zen eta balizetara nondik nora abiatu aztertzeko,

abendu aldean.

Gainera, mapak zeharkatzen duen bide-sare ugaria kontuan hartuta, distantzia luze garbiko proba bat baino gehiago, proba luze eta ertainaren arteko mix bat dei liteke, tarte luzeak eta laburrak konbinatuz, erritmoa hausteko igo eta jaitsiz eta norabide- eta abiadura-aldaketa ugarirekin.

Bestalde, kategoria bakoitzeko denborak (irabazleenak) distantzia luzeko proba baterako araudiak arautzen dituen denbora teorikoetara egokitu nahi izan dira, eta, beraz, ibilbide zorrotzak izango dira fisikoki, norabide- eta erritmo-aldaketa batzuekin, hainbat tarte luzerekin nahastuta (kategoria nagusietan 1 km baino gehiagokoak), eta ibilbide horietan hainbat aukera egongo dira.

Lurra oso garbia denez, ia beti marra magentatik joan daiteke, baina tarte bakoitzean aztertu beharko da ea merezi duen edo, aldiz, hobe den (fisikoki zein denboran) sestra-kurbara joatea edo bideren batera desbideratzea airea hartzeko edo ez hartzeko.

Irteerak maparen goiko aldean jarri dira Lehiaketa Zentroarekiko, ibilbide guztietako azken balizak maldan behera izan daitezen, helmuga maparen beheko aldean dagoela. Azken zatiak abiadura handian korrika egiteko guneak izango dira, baina kontzentrazioa galdu gabe, trazadura optimotik beharrik gabe ez desbideratzeko; izan ere, lurrak bide-sare zabala du, eta, beraz, kontzentrazioa eta tentsioari eustea funtsezkoak izango dira azken balizetan ere.

Lurra bustita badago, komeni da takoi-luzeko zapatilak edo iltzeak erabiltzea, hegaletan hobeto heltzeko.

Zorte pixka batekin inguruan ugari diren orkatz edo basurde despistaturen batekin gurutzatuko zarete.

Informazio gehigarria

Mapak emateko gunetik triangelura, eta 200 balizatik helmugaraino, bidea zintaz markatuta egongo da.

Kategoriak, eskalak, irteerak, ibilbideak, distantziak eta desnibelak

* Eskola Kirola - Txikiak: R10 --> S2

* Eskola Kirola - Nagusiak: R8 --> S2

 Irteera

Irteera orduak egongo dira kategoria ofizialetan bakarrik. Ordu eskaerak egin daitezke, baina bidezkoak izan beharko dira eta klubeko arduradunak eskatu beharko ditu cobidea@gmail.com helbidean. 

OPEN kategorietan "start" baliza erabiliko da partehartzaileei askatasuna emateko.

Denborak SPORTident sistemarekin hartuko dira kategoria guztietan. Parte-hartzaileek izena ematerakoan bere SPORTident zenbakia emango dute. Ez izatekotan alokatzeko aukera izango dute.

Irteeraren aurretik, parte hartzaileak pintza elektronikoa garbitu (clear) eta frogatu (check) beharko ditu. Frogatzean argirik edo soinurik ez badu egiten berriz garbitu beharko da. Hau egitea parte-hartzailearen erantzukizuna izango da.

Mapak ibilbide bakoitzeko kutxetan egongo dira sartuta. Ibilbide bakoitzak hainbat kategoria izango ditu eta hauen izenak azalduko dira. Parte-hartzaileak dagokion mapa hartu beharko du.

Mapa hartu aurretik, korrikalari bakoitzak kontrolen deskribapen-papera hartuko du.

KONTU HANDIZ IBILI LASTERKETA ERDIAN GAL EZ DADIN, PARKE NATURAL BATEAN LASTERKA BAIT GABILTZA.

Korrikalariaren ardura da bere kategoriari dagokion mapa hartzea. Mapak behar bezala bereizita egongo dira kaxetan, ibilbideen arabera. Kutxa bakoitzean, halaber, ibilbide bakoitza zein kategoriari dagokion adieraziko da.

Bi irteera bereizi daudenez, oso garrantzitsua da parte-hartzaile bakoitzak zein irteera-zenbakitara joan behar duen jakitea, nahikoa denborarekin joateko (irteera-ordua esleituta duten federatuen kasuan). Lehiaketa-zentroan zein bidegurutze batean kartelak egongo dira, kategoria bakoitza zein irteeratan dagoen adieraziz.

Ibilbidea

 

Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere SPORTident pintzaren memoria betetzen ez bada. 

SPORTident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. SPORTident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan.

Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik.

Helmuga

Helmugara iritsi ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bukatuko du. Ondoren, SPORTident pintza antolakuntzaren ordenagailuan deskargatu beharko da.

Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak jakingo du zenbat lasterkari falta diren.

Lehiaketak irauten duen bitartean, EZ dira helmugan erakutsiko kategoria bakoitzeko behin-behineko sailkapenak.

Horiek https://liveresultat.orientering.se/helbidean argitaratuko dira, eta aldian-aldian eguneratuko dira, korrikalariek beren behin-behineko sailkapena eta ibilbidea egiteko behar duten denbora kontsulta dezaten.

Izen-emateak

Prezioak

      Extrak:

Izen-emateko Sistema

Kategoria guztientzako epea:

Abenduak 7a arte, astearte, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da.

Federatu partehartzaileak kategoria ofizialetan

Izen emate guztiak SICO FEDO webgunean egin beharko dira. Egin klik argazkian XIX Bizkaia Sarira zuzenean sartzeko.

Open kategorietan partehartzaileak (federatuak ala ez) eta Eskola Kirola

Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute. Gainera, eskola kirolakoak:

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).

Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero. 

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa. 

Hauxe da formularioa:

Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202154486/

Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202154486/

Sailkapena eta sariak

Karrera hau puntuagarria ORIENTAZIOKO IPAR-LIGArako, indarrean dagoen araudiaren arabera. Sailkapenak eta sariak egongo dira. Kategoria bakoitzeko lehen 3 sailkatuak igoko dira podiumera (ikusi zerrenda osoa beherago).

Jesus de la Fuente Herri Zirkuituko probetan ez da podiumik edo saririk izaten parte-hartzaileentzat (Open kategoriak), baina Ipar Ligako urteroko proban, COBI klubak antolatzen duen orientazio-proba garrantzitsuena denez, Open Gorriko (lehenengo hirurak gizonezkoak eta lehenengo hirurak emakumezkoak) eta Open Laranjako (lehenengo hirurak gizonezkoak eta lehenengo hirurak emakumezkoak) parte-hartzaileei ere sariak emango zaizkie. Open Horiari dagokionez, opari-xehetasun bat emango zaio parte-hartzaile bakoitzari SPORTident-eko deskargen gunean.

Behin-behineko emaitzak webgune honetan argitaratuko dira:

https://liveresultat.orientering.se/

Sari banaketa Lehiaketa Zentroan izango da, 14:30etatik aurrera.

Epaimahai Teknikoa

Iparraldeko Ligako araudiaren arabera, epaimahai teknikoa honela osatuko da:

Informazioa, ostatua eta zerbitzuak

Urkiolako portuan:

- Bizkarra jatetxea

- Landajuela Jatetxea

- Buenos Aires jatetxea

- Urkiola Santutegia jatetxea + taberna

Informazio Zentroak/Museoak:

- Parketxe Toki-Alai, Urkiolako Parke Naturala

https://web.bizkaia.eus/eu/-/toki-alai-parketxe-de-urkiola

- Hontza Museoa (Mañaria)

https://hontzamuseoa.eus/eu/

- Kurutzesantu Museoa (Durango)

http://www.euskalmuseoak.com/museo-kurutzesantu/

- Arte eta Historia Museoa (Durango)

https://www.durangomuseoa.eus/

Beste batzuk:

- Hontza Extrem abentura parkea (Otxandio)

https://hontzaextrem.com/

PARTE HARTU!