6. Proba. Portugalete
Antolatzaileak
Laguntzaileak
Portugaleteko orientazio-proba egingo den bigarren aldia izango da, eta 2018an egingo den lehen edizioan bezala, proba erabat hirikoa den lursail batetik igaroko da. Oraingo honetan, ordea, mapa zabalago bat prestatu dugu, itsasadarraren ingurua eta alde zaharra ezagutzeko, baita Portugaleteko goiko auzoetako batzuk ere, aldapekin. Baina ez kezkatu, zeren, beti bezala, zirkuitu herrikoian, zailtasun-maila aukeratu ahal izango duzue aukeren artean.
Aukeratu zure ibilbidea Izen-emate formularioan eta goza ezazu goiz atsegin batez Portugaleteko kaleetan zehar.
Ekainaren 11rako, 700. urtebetetze egunerako, oso gutxi falta da, eta, beraz, proba hau oso berezia da.
Horregatik, proban izena eman duen pertsona bakoitzari probarako diseinatutako oroitzapenezko kamiseta bat oparitu nahi diogu.
Egitaraua
Maiatzak 22, Domeka
09:30 Konpetizio zentruaren irekiera (Forua kalea, 26)
09:45 Azalpentxoa
10:00 Lehen Irteerak
12:00 Azken Irteerak
14:00 Helmugaren ixtea
Proba bukatu ondoren zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat, Portugaleteko Bidezko
Merkataritzaren Elkartearen lankidetzari esker.
Kamisetak helmugan entregatuko dira, denborak deskargatu ondoren.
Goizean zehar, Portugaleteko Folklore Azoka, Elai-Alai Azoka, ospatzen da udaletxearen eta Azoka Zaharraren inguruan. Animatzen zaituztegu bisitatzera eta aurreikusitako jardueretako batekin gozatzera.
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik orden zuzenean igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean lasterketaren datuak ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Ibilbidea aukeratzea, maila fisikoa eta kontzentrazioa funtsezkoak izango dira.
ADI!!!
Ibilbide guztietan, gorrian eta laranjan bereziki, zirkulaziorako itxita egongo ez diren kale asko gurutzatuko dira. Horregatik, zebrabideak eta semaforoak errespetatzeko eta bi noranzkoetan autorik ez dagoela ziurtatzeko eskatzen dizuegu.
Lasterketa-gunean jabetza pribaturen bat edo obrak egiten ari diren guneren bat egon daiteke, eta erabat DERRIGORREZKOA izango da eremu horietara sartzea. Mapan oliba-kolore berdearekin edo magenta koloreko marrez markatuta egongo dira. Magenta koloreko igogailuak erabiltzea ere debekatuta egongo da.
Mapa
Mapa berri bat dugu probarako! 2018an egindako lehen edizioaren mapari beste aldapa bat gehitu diogu. Herriko behealdeaz gain (Alde Zaharra, La Benedicta, Areilza Doktorearen Parkea eta Ignacio Ellacuria Parkea), Portugaleteko Repelaga eta Ázeta auzoak ezagutzeko aukera izango duzue.
Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garratzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da.
Hauek dira beste ezaugarriak:
Kronometraje: SPORTident.
Mapa: orientazio mapa, ISOM 2007 araudia jarraituz
Egilea: Aitor Anabitarte
Maparen data: 2020-2022
Ibilbideak: Alberto Bóveda eta Aitor Anabitarte
Eskala: 1:4.000
Urrunkidetasuna: 5 metro
Azalera: 0,95 km2
Irteerak
Lehiaketa Gunea udaletxearen aurrean egongo da, Víctor Chávarriren monumentuaren ondoan.
Parte-hartzaileen harrera goizeko 09:30etatik aurrera izango da.
Goizeko 09:45ak inguruan probaren azalpen labur bat emango dugu.
Irteerak 10:00etatik 12:00etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteerara parte hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk erabakitzen duzu goizetik irten nahi duzun edota lasaiago ibili nahi duzun.
Irteeran 10:00etatik 10:30etara pilatu ohi da korrikalari kopuru handiena. Pixkat beranduago irtetzen baldin bazara, sor daitezkeen ilarak sahiestu ditzakezu.
Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea egiteko asmoz. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
Izena eman dut eta txiparen alokairua eskatu dut:
Zure txipa jaso Lehiaketa Gunean
Irteerara joan
IRTEERA
Izena eman dut eta nire txipa daukat
Irteerara joan zuzenean
IRTEERA
Irteerak Canilla pasealekuan egongo dira, Portugaleteko tren geltoki zaharraren ondoan. Udaletxetik 300 metro.
Helmuga
Lehiaketa Gunea eta helmuga Portugaleteko Udaletxearen aurrean egongo dira. Eguraldi txarra egiten badu udaletxearen azpian sartuko gara.
Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.
Zuzeneko Emaitzak: http://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=13461&lang=sv
COVID protokoloa
COVID prebentzio araudia bete behar duzue lasterketan.
Zalantzarik izanez gero edo jendetza dagoenean, beti jarri musukoa!!!
Nola Heldu
Gomendatzen dizuegu garraio publikoa erabiltzea, bertan ez dagoelako aparkatzeko toki askorik:
Metroa: L2 linea, Portugalete geltokia, Carlos VII irteera
Renfe trena: C-1 linea, Portugalete geltokia
Bizkaibus
Bizkaiko zubia
Ibilbideak eta Distantziak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantziaren arabera. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia: 14 baliza. 2,4 km. +90m.
Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Open laranja: 21 baliza. 4,1 km. +120m.
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Open gorria: 29 baliza. 5,6 km +170m
Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
Proba hirian zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, 40% inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.
Mailak
Open Horia
Open Laranja: Emakumeak
Open Laranja: Gizonak
Open Gorria: Emakumeak
Open Gorria: Gizonak
Materiala
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Herri barruan korrika egiteko zapatillak.
Iparrorratza (aukerakoa)
SPORTident pintza
Partehartzeko iparrorratza beharko duzu (ez da ezinbestekoa, hiri-proba bat baita) eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparrorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Gune bat egongo da udaletxeko arkupeetan, poltsak arropaz gordetzeko, parte-hartzaileek korrika egiten duten bitartean.
Izena eman duten guztiek eskura izango dute Zubialde udal kiroldegiko aldageletan proba egin ondoren dutxatzeko aukera. Mendeurreneko kamiseta erakutsi besterik ez da egin beharko.
Ohar Garrantzisuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Proban zehar ez da trafikoa moztuko, beraz zirkulazio arauak errespetatu beharko dira.
Arropa gordetzeko aukera egongo da.
Proba bukatzean Runediaren bidez aurrez izena emandako parte hartzaileek kamiseta bat jasoko dute. Neurria izena ematerakoan jarri beharko da.
Lasterketa-eremuan jabetza pribaturen bat egon daiteke, eta erabat DEBEKATUTA da sartzea. Mapan kolorez adierazita egongo dira Oliba-berdea.
Lasterketa-gunean egon daiteke obra-eremuren bat, eta erabat DEBEKATUTA dago barruan sartzea. Mapan magenta kolorez irudikatuta egongo dira eremu horiek.
Debekatuta dago proban zehar igogailu publikoak erabiltzea.
Partehartzaile guztiei portaera egokia izan dezazuen eskatzen dizuegu, bai garbitasunarekin, bai gainerako ibiltariekiko errespetuarekin
Proba bukatzean parte hartzaileek kamiseta bat jasoko dute. Neurria izena ematerakoan jarri beharko da.
Prezioak
7 euro (5 euro COBi eta PAS bazkideentzat). Adingabeak: 2 euro deskontu moduan
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
In situ Izen-emateak: EZIN izango da
Norberaren Kirol Asegurua
Mendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ balio du izen emate bakoitzeko. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data)..
Izen-emateak eta Ordainketa
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako, kamisetako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea.
Epea: Maiatzaren 18a, Asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202254551/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202254551/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!