5. Proba. Avril Mendia
5. Proba VIII. Zirkuitu Herrikoia. Avril Mendia
Antolatzaileak
Adi egon!!!
Azken ordua
Garraioen grebak eragotzi egin digu ohituta gauden ezaugarriak dituzten mapak eskuratzea (urarekiko eta izerdiarekiko erresistentzia, bihurgune anitzekiko tolerantzia...); Hori dela eta, partehartzaile bakoitzak etxetik plastikozko estalki bat eramatea gomendatzen dugu lasterketan zehar mapa babesteko.
Egunotan haize bortitza dela eta, baso eremuetan adar asko erori dira; beraz, gomendagarria da praka luzeak edo polainak eramatea, bizkarraldeak babesteko. Argomak gune batzuetan ere badaude.
Sarrera
2022ko Martxoaren 27an, igandea, VIII. Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 5. proba ospatuko da. Oraingoan Bilboko eraztun berdearen parte den Avril Mendian izango da. Aukeratu zuen ibilbidea eta bakarrik, taldeka edo familiarekin parte hartzera animatu! Garrantzitsuena Bilbotik gertu orientazioaz gozatzea da.
Lasterketa hau Bizkaiko Eskola Kirolako Orientazio Ligarako baliogarria izango da.
Gainera, COBik, GOT eta COAraba klubekin batera, hainbat proba antolatzen laguntzen du, hala nola, UPV/EHUko ikasleentzako kirol-jarduera.
Egitaraua
2022ko martxoak 27, igandea
09:30 Lehiaketa zentruaren irekiera eta SPORTidentak jaso
09:45 Probaren azalpentxoa
10:00 Lehenengo irteerak
12:00 Azken irteerak
14:00 Helmugaren itxiera
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Puntu guztietatik igaro dela ziurtatzeko parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailura pasatuko dira.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Probako eremuak herriko esparruak, belardiak eta basoa konbinatzen ditu.
Gorabera gitxiko ibilbideak nabarmenduko dira nahiz eta tokiren batzuetan malda esanguratsu batzuk aurki ditzakegun (open gorria eta open laranja), baina orokorrean korrika erraz egin daitekeen lasterketa izango da.
Ibilbidearen aukeraketa, gaitasun fisikoa eta kontzentrazioa ezinbesteakoak izango dira.
KONTUZ!!!
Baliteke batzuetan kotxeak dabiltzan errepideak zeharkatu behar izatea (Open gorria ibilbidea bakarrik). Trafiko arauak errespetatu eta arreta handia jarri bidea gurutzatzerakoan.
Lasterketa inguruan jabetza pribatu asko daude. Mapan oliba berdez edo magentaz margotuta daude eta guztiz DEBEKATUTA egongo da haietan sartzea edo haiek igarotzea. Zuen ibilbidea haietatik ez pasatzeko moldatu beharko duzue.
Irteerak
Irteera eta helmuga Leon Jatetxearen eta askaldegiaren ondoko aparkalekuaren inguruan izango da.
Partaideen harrera goizeko 09:30etatik aurrera.
Goizeko 09:45ak inguruan probaren azalpen labur bat emango dugu.
Irteerak 10:00etatik 12:00etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteerara parte hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk erabakitzen duzu goizetik irten nahi duzun edota lasaiago ibili nahi duzun.
Irteeran 10:00etatik 10:30etara pilatu ohi da korrikalari kopuru handiena. Pixkat beranduago irtetzen baldin bazara, sor daitezkeen kolak sahiestu ditzakezu.
Irteera lehiaketa gunean egongo da.
Irteerak txandaka egiten dira korrikalari pilaketak sahiesteko eta partaideen kontrol hobea egiteko asmoz. Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Nola jardun baldin eta:
Izena eman eta txiparen alokairua eskatu badut:
Zure txipa jaso
Abiatu irteerara
IRTEERA kronometratua
Izena eman eta nire txipa badaukat:
Abiatu irteerara zuzenean
IRTEERA kronometratua
Helmuga
Helmuga Lehiaketa Gunean inguruan izango da, aparkalekuaren ondoan.
Helmuga 14:00etan itxiko da eta ordu hori baino lehen bueltatu beharko da, nahiz eta ibilbide guztia bukatu gabe eduki.
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.
COVID protokoloa
COVID prebentzio araudia bete behar duzue lasterketan.
Zalantzarik izanez gero edo jendetza dagoenean, beti jarri musukoa!!!
Nola Heldu
Kotxez, Egirleta (Santo Domingo) gaina igo eta bertatik BI 3732 errepidea hartu “Vivero – El Gallo” noranzkoan. 500m-tara eskumara hartu bidegurutzea eta berehala iritsiko zarete aparkalekura.
Autobusez: Bilbobus
22 linea (Atxuri – Arabella) hartu eta Atxetabidea / Jesuitinas-en geltokian jeitsi. Hortik, Bilbao-Egirleta errepidearen zubi gainetik pasatu eta Avril mendiko bidea hartu aparkalekuraino. Autobusak 30 minututako maiztasuna dauka (8:15, 8:45…). Oinez 1.250m ibili beharko dira.
Autobusez: Bizkaibus
A3224 linea (Bilbao-Derio) hartu Moyua Plazan (Ogasunaren aurrean). Maiztasuna 2 ordutakoa da (7:00, 9:00…). 1002 geltokian (Egirleta – Santo Domingo gaina) jeitsi. Ondoren oinez Bi-3732 errepidetik “Vivero-El Gallo” noranzkoan joan. 500m-tara eskumara hartu era berehala iritsiko zarete aparkalekura.
Ibilbideak eta Distantziak
3 maila egongo dira balizen zailtasuna eta distantziaren arabera. Ondorengo hauek izango dira:
Open Horia: 2540 m. eta +145m. (14 baliza)
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat ibilbide egokia
Open Laranja: 3550 m. eta +160m. (16 baliza)
Jadanik orientazioan aritu direnentzat zuzendua. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Open Gorria: 6600 m. eta +245m. (20 baliza)
Orientazioan eskarmentu handikoentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko nabarmena.
Distantziak lerro zuzenean neurtzen dira: open horia 3-4 kmra luzatu daiteke, open laranja 6-8 kmra eta open gorria 8-10 kmra, hartutako ibilbidearen arabera.
Mailak
Open Horia
Open Laranja: Emakumeak
Open Laranja: Gizonak
Open Gorria: Emakumeak
Open Gorria: Gizonak
Eskola Kirola – Txikiak
Eskola Kirola – Nagusiak
Materiala
Partehartzeko SPORTident pintza eta iparrorratza beharko dituzu (Open horian ez da ezinbestekoa, baina open laranjan eta open gorrian gomendagarria da ibilbidearen atal bat basotik delako). Iparrorratzik ez badaukazu, lasai egon, Lehiaketa Gunean orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute. Sistema honen bidez emaitzen kudeaketa azkarragoa eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "klikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Zirkuituan maiztasunez parte hartzen dutenei pintza erostea gomendatzen diegu. Informazio orokorreko atalean dituzue xehetasunak.
Norberaren Kirol Ekipamendua
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Ohar Garrantzisuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Proba kotxeak ibili ahal izango diren errepide inguruetatik egingo da. Gogoratu lasterkariek ez dutela lehentasuna izango eta trafiko arauak errespetatu beharko dituztela.
Arropa eta motxilak gordetzeko aukera egongo da lehiaketa gunean.
Lasterketa inguruan babestutako zenbait jabetza pribatua daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan berdez edo magentaz daude marraztuta.
Aurkitzen dituzuen animaliak errespetatu (behiak, zaldiak, ahuntzak…)
Ingurunea errespetatzea eta leku polit honetako elementuak ez apurtzea eskatzen dizuegu, beti bezala, antolakuntzaren arauak errespetatuz.
Salneurriak
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabeak: 2 euro deskontu moduan
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
In situ Izen-emateak: EZIN izango da
Eskola Kirola: 3 euro (izen-ematea derrigorrezkoa)
Norberaren Kirol Asegurua
Mendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBIk eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ balio du izen emate bakoitzeko. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data)..
Izen-emateak eta Ordainketa
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea.
Epea: Martxoaren 23a, Asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera izen emate inprimakia itxiko da.
Sakelekoan edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202254405/
Behin izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ziurta dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202254405/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!