4. Proba. Ollargan - Malmasin (Arrigorriaga) – erroharrihar!
Antolatzailea
2022ko Martxoaren 13an, igandea, Jesus De la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiko 4. proba ospatuko dugu Arrigorriagako Ollargan parkean (BIZKAIA). Aurton inguru honetan, Abusu Ikastolak antolatuta Ibilaldia 2022 “Arrihorrihar!” jaialdia ospatuko da.
Froga egunean ibilaldiko stand bat izango duzue, eta bertan informazio gehiago jaso dezakezue.
Proba, lau ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja,gorria edo beltza).
Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko da pintza.
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.
Egitaraua
2022ko martxoaren 13an, Domeka
09:30 Parte-hartzaileen harrera eta SPORTident txiparen bilketa.
09:45 Probaren azalpena orientazioa ezagutzen ez dutenentzat.
10:00 Lehenengo irteerak.
11:30 Azken irteerak.
14:30 Helmuga ixtea.
Probaren amaieran hornidura solidoa eta likidoa izango duzue.
Irteerak
Lehiaketa gunea Ollargan parkean kokatuko da, Arrigorriaga (BIZKAIA)-ko Abusu auzoan.
Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.
Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte. Azkenengo irteera 11:30etan izango da. Irteera konpetizio zentroko 450 metrora dago.
Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.
Helmuga 14:30etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.
Ez da beharrezkoa lehenengo orduan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.
Goizeko 09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten.
Nola jardun baldin eta:
Izena eman eta txiparen alokairua eskatu badut:
Zure txipa jaso
Abiatu irteerara
IRTEERA kronometratua
Izena eman eta nire txipa badaukat:
Abiatu irteerara zuzenean
IRTEERA kronometratua
Helmuga
Helmuga kirol zentruko leku bera da. Behin-behiniko emaitzak:
https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=21690&lang=es
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.
COVID protokoloa
COVID prebentzio araudia bete behar duzue lasterketan.
Zalantzarik izanez gero edo jendetza dagoenean, beti jarri musukoa!!!
Nola heldu
Lehiaketa gunea Ollargan parkean izango duzue.
Aparkaleku handi bat dago Abusu inguruan, mapa online ikusi dezakezue
https://www.google.com/maps/d/u/0/edit?mid=1Z6XTF-bC-njaLenH3gAYSDryCCv545gZ&usp=sharing
Distantzia eta Desnibelak
Honako 4 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
Open horia: 3.700 m. + 130 metroko desnibela (11 kontrol).
Ibilbide hau aproposa da umeentzat, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.
Open laranja: 5.000 m. + 250 metroko desnibela (12 kontrol).
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
Open gorria: 6.300 m. + 320 metroko desnibela (14 kontrol).
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.
Open beltza: 7.200 m. + 410 metroko desnibela (17 kontrol).
Open beltza orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. zailtasun tekniko eta fisiko handiena duen ibilbidea da.
Eskola Kirolako ibilbideak deituko dira:
Txikiak: 3.700 m. + 130 metroko desnibela (11 kontrol).
Nagusiak: 5.000 m. + 250 metroko desnibela (12 kontrol).
Proban zehar ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla.
Deskribapena
Lasterketa eremu zabalena Ollargan parketik diardu, bertan bide eta bidexa anitz aurkituko ditugu larre eta baso garbi tartean, aldapa moderatuak aurkituko ditugu inguru honetan.
Gero badago beste eremu berri bat, bertan aldapa pikuak eta baso mota ezberdinak dira nagusi, beraz adi aztertu beharko dugu mapa eta artu nahi dugun ibilbidea.
Aldapa moderatuak dira nagusi nahiz eta aldapa handiak dituzten eremuak egon, baina orokorrean zati askotan korrika egiteko aukera izango duzue.
Ibilbide aukeraketa, maila fisikoa eta kontzentrazioa izango dira gakoak.
Animaliek irekitako bidexka ugari daude, , mapan irudikatu ez direnak, baina kontuan hartu erabilgarriak izan daitezke.
Ingurunea goi-tentsioko zutoin eta lineekin josita dago, eta mapan ez irudikatzea erabaki dugu, irakurketa errazteko.
Gogoratu mapan marraztutako guztia lurrean badagoela baina irudikatu gabeko elementu berriak egon daitezkeela.
Hauek dira beste ezaugarriak:
Kronometrajea: SPORTident (Air sistema aktibatuta egongo da)
Mapa: ISOM 2017 araua jarraituz
Egilea: Joseba Calzada “Igertu” (2022ko otsailen berrikusia)
Eskala: 1:10.000 (1:7.500 Open Horientzat)
Urrunkidetasuna: 5 metro
Azalera: 2,8 km2
Ohar Garrantzitsuak
Ez dira marraztu ez zutoinak ez goi-tentsioko lineak mapa hobeto irakurketa errazteko.
Elementu bereziak ere ez daude marraztuta, hala nola barbakoak, paperontziak, bankuak, mapa asko kargatuko luketelako.
Oharra txakurrekin irteten diren parte-hartzaileentzat: txakurrak lotuta eramango ditugu beti , gainerako parte-hartzaileak errespetatzeko.
Gogoratu ezinbestekoa dela helmugatik igarotzea, nahiz eta ibilbidea osatu ez, antolatzaileek horren berri izan dezaten.
Errespetatu lasterketa eremuan ikusten dituzun animaliak (zaldiak, ahuntzak).
Oso gomendagarria da oinetako egokiak eta zango estaliak erabiltzea, bereziki Open Gorrian eta Beltzean parte hartzen dutenentzat.
Open Beltzerako janari/edari pixka bat eramatea agian komeni da; behar izanez gero, iturri batzuk mapan markatuta egongo dira, nahiz eta agian gure ibilbidetik desbideratzera behartuko gaituzten.
Open Beltzak ohi baino gogortasun handiagoa du, kontuan hartu beharrekoa.
Kategoriak
Open Horia
Open Laranja: Emakumezkoa
Open Laranja: Gizonezkoa
Open Gorria: Emakumezkoa
Open Gorria: Gizonezkoa
Open Beltza: Emakumezkoa
Open Beltza: Gizonezkoa
Materiala
Polainak edo galtzerdi luzeak: oso egokiak open gorria eta open beltzean parte hartzeko
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Mendian korrika egiteko zapatillak.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident; Air sistema prest izango da baita ere); parte-hartzaileek pintzak alokatu ahal izango dituzte. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Izen-emateak
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideak). Adingabekoak: 2 euroko deskontua
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1eko deskontua
In situ Izen-emateak: EZ dira onartzen
Eskola Kirola: 3 euro (izen-ematea derrigorrezkoa)
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak eta Ordainketa
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: Martxoaren 9a, Asteazkena, 23:59ak arte.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202254346/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202254346/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Ikastaroa
Aste horretan, asteartea eta asteazkena, zehar COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du Bilboko Miribillako Kirol Etxean. Horrela, inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz
gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da.
Tokia: Miribillako Kirol Etxean.
Izena emateko epea: Martxoaren 7a, Astelehena, 23:59ak arte.
Gela: Polivalente.
Egunak: 2022ko martxoak 8 eta 9, asteartea eta asteazkena.
Ordutegia: 18:00etatik 21:00etara
Salneurria: Ikastaroa + Ollargan proba: Probaren prezioa + 10 €
Izen ematea: goiko inprimakiaren bidez (Runedia) --> azken puntutxoan daukazu aukera ikastaroa hautatzeko
Ikastaroan barne: ikastaro teoriko-praktikoa + iparrorratzaren mailegua + dokumentazioa formatu digitalean
Ez dago prezioan sartuta pintza elektronikoaren alokairua ezta kirol asegurua ere. Probaren egunerako eguneko kirol asegurua egitea gomendatzen du COBik. Nahi izanez gero, COBik bidera dezake.
Ikastaroa egiteko gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena.
Gehienez 15-18 bat lagun onartuko ditugu.
Izena emateko 16 urte beteta izan beharko dira.
Edukia
Teoria: orientazio kirolaren sarrera, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, ikurren interpretazioa, orientazio kirolerako teknikak.
Praktika: iparrorratzarekin ariketak, gidatutako paseoa maparekin eta orientazio proba zelaian.
Iparrorratzik ez duenak ikastaroko irakaslearen azalpenak entzun arte iparrorratzik ez erostea gomendatzen dugu.