3. proba. Ilso mendia (Zalla)
3. proba. Ilso mendia (Zalla)
Azken Ordua
Aparkalekua: Antolakuntzako pertsonen jarraibideei jarraituz, pistaren alde batean aparkatzeko, eremuan lan egiten duten kamioien joan-etorria oztopa ez dadin.
Diputazioko ehiza sailetik jakinarazi digute probak igarotzen dituenetatik hurbil dauden soroetan basurdeen ehiza bat egingo dela, nahiz eta inongo garapena oztopatuko duen. Dagoeneko guztia koordinatuta dago bi jarduerak arazorik gabe egin ahal izateko. Ez kezkatu tiroren bat entzuten baduzue.
1.050 euro bildu dira Dar Dar elkarterako lasterketan izena eman duten pertsonen dohaintzarekin; Kopuru horri COBik bere aldetik emango duena gehituko zaio. Mila esker zuen elkartasunagatik!!!
Dar Dar elkarteak stand bat jarriko du eta bertan bere jarduerak ezagutzeko edo ELAren aurka borrokatzen duen elkarteko merchandising-a erosi ahal izango duzue.
Sarrera
Urtarrilaren 23an, igandean, Jesús de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren 3. proba ospatuko dugu Ilso Mendian (Zalla). Dar Dar ELA elkartearekin proba solidarioa izango da.
Probaren diru-sarreraren zati bat elkarte honi emango zaio. Gainera, formularioan elkarteari aparteko kopuru bat emateko aukera izango duzue.
* Zallan sortu zen Dar Dar elkartea. ELA (Esclerosis Lateral Amiotrófica, Alboko Esklerosi Amiotrofikoa) ikusgarritasunaren alde borrokatzen du. Gaur egun gaixotasun honen aurkako sendabiderik edo tratamendu eraginkorrik ez dagoenez, haien ekintzek ildo honetako ikerketarako funtsak biltzea bilatzen dute.
Dar DarELA elkartearen informazioa.
Proba, hiru ibilbideetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria).
Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu SPORTident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.
Egitaraua
2022ko urtarrilaren 23an, igandea
• 09:30 Parte-hartzaileen harrera eta SPORTident txiparen bilketa.
• 09:45 Probaren azalpena orientazioa ezagutzen ez dutenentzat
• 10:00 Lehenengo irteerak.
• 11:30 Azkenengo irteerak
• 14:00 Helmuga ixtea
Probaren amaieran hornidura solidoa eta likidoa izango duzue.
Irteerak
Irteerak Rigadas-en izango dira.
Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.
Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte. Azkenengo irteera 11:30etan izango da. Irteera konpetizio zentroko 200 metrora dago.
Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.
Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.
Ez da beharrezkoa lehenengo orduan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.
Goizeko 09:45 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten.
Irteera lehiaketa gunean kokatzen da.
Nola jardun baldin eta:
Izena eman eta txiparen alokairua eskatu badut:
Zure txipa jaso
Abiatu irteerara
IRTEERA kronometratua
Izena eman eta nire txipa badaukat:
Abiatu irteerara zuzenean
IRTEERA kronometratua
Helmuga
Helmuga irteerako leku bera da.Behin-behiniko emaitzak:
https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=21392&lang=es
Helmuga zeharkatu ondoren, SPORTident pintza deskargatu beharko duzue. Tiket bat jasoko duzue eta bertan ibilbideko zuen denborak jasoko dituzue. Ondoren, hornidura gunetik pasa zaitezkete indarberritzeko. Gogoratu zaborra dagokion poltsan birziklatzea.
COVID protokoloa
COVID prebentzio araudia betetzeko, Abenduaren 23ko 30/2021 Errege Lege Dekretuari jarraituz, musukua derrigorrezkoa izango da beti proba aurretik eta proba bukatu ondoren. Kirola egiteko orduan, ipinita eraman behar duzu baita ere pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia mantentzen ez den bitartean.
Zalantzarik izanez gero, beti jarri!!!
Nola heldu
Proba honetan ailegatzeko modu bakarra kotxean da Sollano auzotik igotzen den errepidetik. Aparkalekua Rigadasen egongo da. Aparkalekuetara heltzeko argibideak begiratu beheko mapan.
Ibilbideak eta distantziak
Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:
Open horia: 3400 m eta 100 metroko desnibela (13 kontrol).
Ibilbide hau aproposa da umeentzat, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.
Open laranja: 4300 m eta 150 metroko desnibela (17 kontrol)
Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.
Open gorria: 6300 m eta 250 metroko desnibela (19 kontrol)
Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.
Beti bezala, distantziak marra zuzenen arabera neurtuta daude; beraz, benetako ibilbidea luzeagoa izango da, bakoitzak aukeratzen dituen norabideen arabera.
Informazio teknikoa
Lasterketa-eremuak larre zabaleko eremuak baso garbiekin edo landaredi baxuarekin uztartzen ditu baso-bide eta pista ugari dauden eremu batean. Basoan ondo ikusten da baina dagoen landaredi baxua kontuan hartu behar da progresioaren abiadura baloratzeko.
Aldapa moderatuak dira nagusi nahiz eta aldapa handiak dituzten eremuak egon, baina orokorrean zati askotan korrika egiteko aukera izango duzue.
Ibilbide aukeraketa, maila fisikoa eta kontzentrazioa izango dira gakoak.
Pistak modu perpendikular batean zeharkatzen dituzten trialera ugari daude. Mapan irudikatu dira baina berri batzuk aurki genitzake. Gogoratu mapan marraztutako guztia lurrean badagoela baina irudikatu gabeko elementu berriak egon daitezkeela.
Hauek dira probaren ezaugarriak:
Denbora hartzea: SPORTident (Air sistema aktibatuta egongo da)
Mapa: orientazio mapa, ISSOM 2017 araudia jarraituz
Egileak: Ángel Ruiz eta Ianko Intxaurrandieta (2021ko abenduan berrikusita)
Ibilbideak: Gaizka Intxaurrandieta.
Eskala: 1:10.000 (1:7.500 Open Horian)
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Azalera: 3 km2
Kategoriak
Open Horia
Open Laranja: Emakumezkoa
Open Laranja: Gizonezkoa
Open Gorria: Emakumezkoa
Open Gorria: Gizonezkoa
Ohar garrantzitsua
Mugatu da parte-hartzaile kopurua guztira: 400 laguneko izango da muga kasu honetan.
Oharra txakurrekin irteten diren parte-hartzaileentzat: txakurrak lotuta eramango ditugu beti , gainerako parte-hartzaileak errespetatzeko.
Gogoratu ezinbestekoa dela edozein kasutan helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbidea ez egin, antolakuntzak jakin dezan.
Errespetatu lasterketa eremuan ikusten dituzun animaliak (zaldiak, ahuntzak).
Kontuan izan neguan gaudela eta landaredia punturik baxuenean dagoela eta sare soilez marraztutako eremuak zailtasun handirik gabe zeharkatu daitezkeela.
Materiala
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident; Air sistema prest izango da baita ere); parte-hartzaileek pintzak alokatu ahal izango dituzte. Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileek ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak: 2 euro deskontu moduan
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1 deskontu moduan
In situ Izen-emateak: EZIN izango da
Kirol asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Izen emateak eta epeak
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ezin da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (segurua, txipa edo beste "extra"ren bat aukeratuz gero, plataformatik ordaiduko zaie). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Urtarrilak 19a arte, azteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/202244531
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/202244531
ANIMATU ETA PARTE HARTU!