Eskola Kirola. 2021-2022 Orientazio Liga
Eskola Kirola. 2021/2022 Orientazio Liga
Laguntzaileak
Sarrera
Aurten Bizkaiko Mendizale Federazioak Bidea Orientazio Taldearekin (COBi) batera eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren barruan, III. Orientazio Eskolarteko Liga antolatuko du, COVID pandemia pasa ondoren.
Zalantzarik izatekotan, email bat bidali eskolakirola@cobidea.com helbidera.
Iaz bezala, aurten 4 lasterketa izango ditu ere bai eta bi kategoria egongo dira ikasleen adinaren arabera
Kategoriak:
1.Txikiak (2010 eta 2013 artean jaioak)
2. Nagusiak (2004 eta 2009 artean jaioak)
Oharra: 2004 eta 2005ean jaiotakoak ez daude Aldundiaren kirol aseguruaren barne. Beraz, federatuan ez badaude, eguneko asegurua egin beharko dute izena ematerakoan. Beste neska-muitlek, ordea, asegurua dute barne extra-rik eskatu gabe izena emateko orduan.
Datak:
2021eko Abenduak 12a. Urkiola
2022ok Martxoak 13a. Montefuerte
2022ko Martxoak 27a. Avril Mendia
2022ko Ekainak 18a, larunbata. Leioa
2022ko Maiatzak 22a. Portugaleteko Herrikoia --> BMFk aldatu du Eskola Kirolako azken data
2022ko Urtarrillak 23a. Ilso Mendia (Zalla) --> Diputazioaren arabera, ez da eskola kirolako baliogarria izango. Irakurri berria hemen.
Bi kategoriak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Eskola Kirolaren barnean egongo dira esklusiboki. "Txikiak" kategorian heldu bat izango da ume baten edo ume talde baten (5 gehienez) arduraduna eta haien inguruan ibiliko da lasterketan zehar. Nagusiak kategorian ezin izango dute laguntzailerik izan, hala ere, taldeka joan daitezke (5 gehienez)
Aldundiaren web orrian hainbat dokumentu aurkituko dituzue informazio guztiarekin: http://apps.bizkaia.net/BKIN/
Aldundiaren Eskola Kirola programan alta egitea (behin bakarrik)
Lehendabizi ikaslearen alta egin behar da, 2021-2022 Orientazio Eskolarteko Ligaren barruan:
Umeak BFA-ren Eskola Kiroleko Lehiaketa jardueraren batean aurretik parte hartu ez badu, hemen sartu www.bizkaia.eus/eskolakirola eta "Nire Eskola Kirola" barruan “0. ESKOLA KIROLEAN ALTA BERRIA” sakatu
Formulario bat azalduko da eta bete beharko da:
2. Orientazio Eskolarteko Ligan izen ematea
Umearen klubaren, ikastetxearen edo elkartearen bidez:
Plataformara sartu erabiltzaile eta pasahitzarekin www.bizkaia.eus/eskolakirola .
Parte hartzaileak lehiaketara apuntatu. Parte hartzaile bakoitzeko, informazio hau igo beharko da:
Argazkia
Erroldatze ziurtagiria
Ikastetxearen ziurtagiria
Eskualdeko aldaketa egiteko baimena
Gurasoak edo tutoreak, GURASO ETA TUTORENTZAKO FORMAKUNTZA egin dutenaren ziurtagiria edo diploma
COBiren bitartez (bakarrik beste moduaz ezin bada):
Formulario hau bete eta behar den informazio guztia erantsiz.
OHARRA: Parte hartzaileek guzti hau aurreko urteetan aurkeztu badute ez dute berriz aurkeztu beharko.
Lasterketa bakoitzarako inzena ematea (derrigorrezkoa, runediaren bidez)
Proba bakoitza baino egun batzuk lehenago informazio guztia argitaratuko da, izena emateko formularioarekin batera. Bakarrik umeek eman beharko dute izena, heldu laguntzaileak ez.
Prezioa 3 euro izango da. Mapa eta sportident pintza elektronikoa barne
Asegurua Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kirolaren asegurua izango da. 20042 eta 2005ean jaiotakoak ez daude aldundiaren aseguruaren barne, beraz, federatuak egon beharko dira edo eguneko asegurua ordaindu.
Eskola kirola programaren barruan ez dira onartuko azken orduko izen emateak.
Lasterketaren Garapena
Lasterketa bakoitzan Bizkaiko mendizale federazioaren tekniko bat edo batzuk egongo dira, eskola kirolaren arduradunak izango direnak
Txikiak kategorian heldu bat izango da gazte baten Edo gazte talde baten (5 gehienez) arduraduna. Ibilbidean zehar haien inguruan Ibili beharko da
"Nagusiak" kategorian ezin izango dute laguntzailerik izan, hala ere, taldeka joan daitezke (5 gehienez)).
Lasterketa bakoitzaren aurretik azalpentxo bat egingo da, bertan parte hartzeko ohar garrantzitsuekin. Azalpena probako parte hartzaile guztientzat izango da.
Derrigorrezkoa izango da Eskola Kirola txartela aurkeztea lasterketak hasi baino lehen.
.
Puntuaketa
Hemen izango duzue sailkapena.
Ligak 4 proba izango ditu. Proba guztien puntuak hartuko dira kontuan.
Berdinketarik egotekotan azkenengo proban hoberen geratu denak irabaziko dugu. Berdinketak jarraitzen badu aurreko proba begiratuko da. Horrela podiumeko lehen hiru postuak erabakiko dira.
Proba bakoitzaren ostean sailkapen orokorrerako puntuak batuko dira. Hauek izango dira puntuak:
1. Puntu bat
2. 2 puntu
3. 2 puntu
4. 4 puntu
5. 5 puntu
6. 6 puntu
Etab….
4 lasterketetan puntu gutxien lortzen dituenak izango da irabazlea.
Lasterketa bat bukatzen ez baduzu, azken sailkatua baino puntu bat gehiago izango duzu.
Ligan parte hartzeko eman baduzu zure izena, eta lasterketa batera ez joatekotan, 100 puntu jasoko dituzu proba horretan.
Probak taldeka egiten dituztenak ere banaka sailkatuko dira Sportident sistemak emandako ordenarekin.
Laguntzaile-arduradunek gazteak begiztatuko dituzte galdu ez daitezen. Epaileek arduradunen bat balizak bilatzen laguntzen arrapatzen badute, automatikoki gaztea lasterketatik kanpo geratuko da eta puntuazio altuena jasoko du proba horretan.