3. Proba. Sopela
Antolatzailea
Azken Berriak
Hace solo dos días han levantado un vallado infranqueable por unas obras cerca de la pasarela peatonal que mencionamos en la web. No afecta a los recorridos, pero el amarillo y el naranja tienen una baliza allí cerca.
ORDUTEGI BERRIA:
08:50 Konpetizio zentruaren irekiera eta SPORTident jasotzea (Foru plazan)
09:15 Lehenengo irteerak
09:30 Azalpentxoa
12:00 Azken irteerak
14:30 Helmugaren itxiera
10ak eta 11ak artean egongo da jende pilaketa handiena irteeran. Lehenago edo beranduago etortzen bazarete, ilara txikiagoa izango da. Hala ere, itxaron behar baduzue, pazientzia eskatzen dizuegu. Gogoratu 3 ibilbide daudela eta tarteka atera behar zaretenez ilara saihestezina da.
IRTEERAK
Irteera "start balizarekin" izango da, hau da, kronometroa ez da hasiko baliza hori pikatu arte. Proba honetan, start baliza mapako triangeluan egongo da. Errepide baten alde batean egongo dira eta mapak errepidearen beste aldean; horrela, mapa hartu eta gero denbora izango duzue errepidea kontuz gurutzatzeko, mapa ikusi gabe, gurutzatu hostean start baliza pikatu eta mapa ikus dezakezue. Errepidea ez da moztuta egongo.
OPEN GORRIKO ZEHAZKETAK
Zuen ibilbideko balizak ez direnak pikatzen badituzue, 5 minutuko zigorra jasoko duzue baliza bakoitzeko. Proba bukaeran txipa deskargatzean ez da zigor hori agertuko. Penalizazioa bahin betiko sailkapenetan azalduko da.
Leku batzuetan bidetxo asko daude; mapan ez dira guztiak agertzen, kontuz ibili haiekin,
MIKROSPRINTEKO ESKALA
Proba mikrosprint batekin bukatuko da; horretarako, mapak leiho bat izango du mikrosprinteko balizekin eta helmugarekin. Leiho horren eskala 1:1000 izango da open horian eta laranjan eta 1:500 open gorrian.
HELMUGA / ANOI POSTUA / TXIPAREN DESKARGA
Ibilbide guztiak udaletxeko plazan bukatuko dira. Bertan, udaletxeko arkupean zerbait jateko eta edateko, txipa deskargatzeko tokia eta txipa itzultzeko mahaia izango dituzue. Eskatzen dizuegu anoi postutik azkar pasatzea eta txipa descargatzea. Geroago izango duzue lagunekin lasterketari buruz hitz egiteko aukera.
Sarrera
Jatorria: Gaizka Ballesteros
2019ko otsailaren 24an, igandea, orientazioa Sopelara bueltatuko da Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiko 3. probarekin. Lehen ilunpekoa, rogainea eta Munarrikolandatik lasterketak ospatu baditugu, oraingo honetan Sopelako benetan dotorea den kostaldetik antolatu dugu proba.
Informazio guztia irakurri eta gero zalantzarik badaukazu, bidali mezua cobidea@gmail.com-era.
Egitaraua
2019 ko Otsailak 24a, Domeka
09:30 Konpetizio zentruaren irekiera eta SPORTident jasotzea (Foru plazan)
09:45 Azalpentxoa
10:00 Lehenengo irteerak
11:30 Azken irteerak
14:00 Helmugaren itxieran
ORDUTEGI BERRIAK!!!
08:50 Konpetizio zentruaren irekiera eta SPORTident jasotzea (Foru plazan)
09:15 Lehenengo irteerak
09:30 Azalpentxoa
12:00 Azken irteerak
14:30 Helmugaren itxieran
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.
Lasterketa bukatu ondoren Etxebarri Zeharkaleko polikiroldegian dutxa hartzeko aukera izango duzue. BAKARRIK 14:00 ARTE!!!
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenean igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailu batera pasatuko dira.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Proba hiriko erdigunean eta inguruko auzoetan izango da. Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garrantzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da.
Proban zehar landak, basoak, sasitzak eta hondartza artean pasa ahal izango dituzue. Azken balizak, ordez, hirikoak izango dira.
Lasterketa mikrosprint batekin amaituko da. Horretarako, mapak 1:500 eskalako leiho bat izango du mikrosprint eta helmuga gunea aipatuz. Mikrosprinten baliza guztiek kontrol-zenbakia izango dute, baina bakarrik ibilbide horia eta laranjak kontrol deskribapena izango dute. Ibilbide gorriak ez du mikrosprinten balizen kontrolen deskripzioa izango. Mikrosprinteko ibilbide desberdinak prestatu egin ditugu, gainera. Horrez gain, ibilbide gorrian alde honetan egindako huts bakoitzak 5 minutuko zigorra izango du. Zigorra jasotzeko arauak proba osoarentzat aplikatuko dira. Orduan, ibilbide gorrien partehartzaileek ezin izango dute akatsik egin lasterketa osoan.
Hauek dira beste ezaugarriak:
Kronometrajea: SPORTident
Mapa: ISOM 2017 araua jarraituz
Egilea: Karlos Lazkano (Josu Ullibarrik berrikusita 2019an)
Eskala: 1:7.500
Urrunkidetasuna: 5 metro
Azalera: 4 km2
Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue.
Ohar Garrantzitsuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Lasterketa inguruan babestutako zenbait jabetza pribatuak daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan berdez daude marraztuta.
Zure ibilaldia betetzeko ez dago hesitik pasatzeko beharrik. Zuen ibilbidea pentsatu beharko duzue haietatik ez igarotzeko.
Proban zehar ez da trafikoa moztuko, beraz zirkulazio arauak errespetatu beharko dira. Errepide nagusietan magentaz agertuko dira derrigorrezko pasabideak, bete legezko lekuetatik.
Arropa eta motxilak gordetzeko aukera egongo da.
Distantziak eta Desnibelak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia kontuan hartuz. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia: 2.120m. +55m
Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Open laranja: 3.790m. +125m
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Open gorria: 6.490m. +255m
Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Proban zehar ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, %40 inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.
Materiala
Polainak edo galtzerdi haundiak: oso egokiak open gorria eta open laranjan parte hartzeko
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Mendian korrika egiteko zapatillak.
Partehartzeko iparrorratza beharko duzu eta SPORTIdent pintza ere. Ez badaukazu iparrorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kopurua mugatua da.
Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTIdent). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Irteerak
Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.
Irteera Zabalbide kaletik parking-etik 700 metrotara dago, eta Kirol Zentrutik 900 metrotara. (10 minutuko ibilaldia). Ibilbidea prebalizatua izango da; derrigorrezkoa izango da marra hauek jarraitzea, bereziki Sopela - Plentzia (BI-634) errepidetik pasatzeko. Puntu honetan ezin izango da pasarela erabili, lasterketan handik pasatzen delako; ordez, semaforoa duen zebra-pasabidea erabili behar izango da.
Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:
Izena eman dut eta txiparen alokairua eskatu dut:
Zure txipa jaso (NANa utzi beharko da maileguan)
Irteerara joan
IRTEERA
Izena eman dut eta nire txipa daukat
Irteerara joan zuzenean
IRTEERA
Helmuga
Konpetizio zentrua eta helmuga Sopelako Udalaren Plazan egongo dira.
Zuzeneko emaitzak: https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=14983&lang=es
Nola heldu
Metro: Sopela geltokia
Kotxez: Zabalbide kaleko aparkalekua erabiltzea gomendatzen dizuegu, edo Zabalbide kalean, hain zuzen. (https://goo.gl/maps/QLk9roXA3F52)
Izen-emateak
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideak). Adingabekoak: 2 euroko deskontua
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro. Adingabekoak: Euro 1eko deskontua
In situ Izen-emateak: EZ dira onartzen
Eskola Kirola: 3 euro (izen-ematea derrigorrezkoa)
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak eta Ordainketa
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira baita ere. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: otsailaren 20a, asteazkena, 23:59ak arte.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201952509/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201952509/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!