1. Proba. Artea IX. O'Night Sprint
Abenduaren 29an, larunbata, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiak eskeintzen digun egutegiko beste proba dibertigarrienetako batekin. Arteako herrian izango da, Arratia bailara erdian dagoen herri txiki batean, hain zuzen. Urteroko formato antzerakoan etorriko zaigu, aurten ere.
Egitaraua
Abenduak 29, Larunbata
17:00 Parte hartzaileen harrera, SportIdent jasotzea,...
17:45 Probaren azalpen laburra
18:00 Hasiera
19:00 Probaren amaiera
19:30 Txitxiburduntzi eta Gabon Kantak
Deskribapena
Proba hasiberri eta gaztetxoentzako pentsatuta badago ere, adituenak ere disfrutatzeko aukera izango dute. Open Gorri eta laranjadunentzat aurtengo erronka "LORE ITXURAKOA" izango da.
Lineala izango da, hau da, balizetatik orden jakin batean pasatu behar da. 8 ibilbide desberdin egongo dira, baina denak distantzia eta zailtasun berdinekoak.
Denak irtengo dira batera, bakoitzak bere mapa hartu eta lehenengo 4 balizetatik pasako da, bostgarrena “erdiko baliza” izango da, plazan kokatua. Dagozkion beste 4 balizetatik pasako da eta berriro erdiko balizatik pasatuko da. Beste 4 baliza eta erdikoa eta beste 4 baliza eta helmugara joango da. Ikusi irudia:
Ume nahiz nagusi ibilbide berdina izango duzue, baina inskripzioetan betiko hiru zailtasun mailetan banatu zaitezkete: Open Horia, Laranja ala Gorria. Proba bukatzean irtengo diren sailkapenak ere hiru maila hauetan aterako ditugu.
Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailu batera pasatuko dira.
Ohar Garrantzisuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Ibilbideak eta Distantziak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia:
Umeentzat eta bere senideentzat. Ohiko skore bat izango da, hau da, mapako edozein baliza hartu dezakete, edozein ordenean. Baliza bakoitzeko puntu bat. Ez da zertan danetatik pasa behar.
Open laranja eta Open gorria:
Ibilbide berdinak izango dira, baina sailkapen desberdinak.
Materiala
Frontala edo linterna
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Irteerak
Lasterketa zentrua Arteako frontoian izango da eta 10 minutuko “kuarentena” egongo da bertan. Irteera ofiziala Arteako plazan izango da. Lehenengo Open Gorriak irtengo dira, gero laranjak eta ostean horidunak. 2 minutuko aldearekin.
Helmuga
Aurten ez da helmuga ordurik egongo Open Laranjan eta Gorrian, linealak direlako.
Open horidunak ordu bete bat izango dute gehienez. Berandu heltzen diren minutu bakoitzeko puntu bat kenduko zaie, beraz zuhur ibili!
Plazan txorizo eta urdai bokatak emango ditugu gabonetako erritmoa ez dezagun galdu.
Nola Heldu
Bizkaibus (Bilbotik): A3917 y A3927
Kotxez: Herriko Plaza pasa ondoren leku asko dago aparkatzeko
Izen-ematea
Prezioak
7 euro (5 euro COBi edota AKKT-ko bazkideentzat)
Kirol Asegurua: 2 euro
Sportident Alokairua: 2 euro
Ez dira in situ izen-ematerik egongo
0-16 urtera: Dohan (extrak aparte)
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak eta Ordainketa
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Abenduaren 26ra arte, asteazkena, 23:59ak arte. Ezin izango da in situ izen-ematerik egin.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri ed
o hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201853412/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201853412/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!