5. Proba. Kobetamendi
Antolatzailea
Sarrera
Laguntzaileak
Otsailak 4an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu herrikoiaz jarraituko dugu. Kasu honetan Bilboko Kobetamendian estreinatzeko izangu dugu mapa dotorea.
Egutegia
Domeka 4
9:30 Parte hartzaileen harrera eta SportIdent jasotzea
9:45 Azalpentxoa
10:00 Lehen Irteerak
11:30 Azken Irteerak
14:00 Helmugaren itxiera
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela
Ohar Garrantzisuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Mapa
Proba mota: orientazioa oinez
Kronometrajea: Sportident.
Mapa: orientazio mapa, ISSOM 2017 araudia jarraituz. 2017ko Abendua eta 2018ko Urtarillaren artean landua
Eskala: 1:7.500
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Mapan zehar gune benetan politatengatik pasa ahal izango duzue: landak, baso garbiak, aisialdirako guneak... abiadura haundiko lasterketa egiteko aproposak. Arrapalak bigunak dira.
Adi! Haragi parrilen guneak eta dutxetako gunea ez dira mapa barruan agertuko. Beraz, ez erabili erreferentzia bezela.
Mapa barruan aintzinako harrobiak daude. Gune debakatua da guztiz. Mapan magenta kolorez agertuko da, nahiz eta ibilbiderik berarengandik hurbil ez pasa. Hala eta guztiz ere, kontuz ibili.
Kontuz! Mapa barruan kotxe gutxi pasa diren errepidea dago. Denak pasatuko zarete hortik irteera gunera ailegatzeko, eta ibilbide batzuetan hortik zeharkatuko zarete baita era. Begiak ireki hortik ibiltzeko.
Ibilbideak eta Distanziak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia: 3,1 km (zuzenean). Desnibela: + 90m. 14 baliza
Umeentzat eta familian egiteko aproposena; kasu honetan ez da egokia haur-kotxeentzat.
Open laranja: 4,6 km (zuzenean). Desnibela: + 150. 18 baliza
Aurrez esperientzarik ez duten helduentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Open gorria: 6 km (zuzenean). Desnibela: + 160M. 25 baliza.
Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Eskola kirolan hauek dira ibilbideak eta distanziak:
Txikiak: 3,1 km (zuzenean). Desnibela: + 90m. 14 baliza
Nagusiak: 4,6 km (zuzenean). Desnibela: + 150. 18 baliza
Eskola Kirolaren Arauak: http://www.cobidea.com/pruebas/eskola-kirola-2017-2018-orientazio-liga
Unibertsitateko ikasleek Open Gorrian parte hartu behar dute derrigorrez. Gainera, UPV / EHU txartela erakutsi eta han izango dugun orrian sinatu beharrezkoa izango da baita ere beraientzat.
Open gorria: 6 km (zuzenean). Desnibela: + 160M. 25 baliza.
Materiala
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Trail edo mendiz ibiltzeko zapatak.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Irteerak
Kontuz! Lasterketaren Zentrutik irteera heldu arte 1,5 km daude, + 75 metrozko desnibelez. Lasai ibiltzen 15 minuturen bat ibilbidea. Utzi kotxe parkingean eta hirtik joan irteera lekura berotzen.
Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.
Zer egin behr dut kasu hauetan?
Izena eman dut baina ez daukat pintzarik eta alokatu nahi dut
Hartu zure pintza (fidantza bezala NANa utzi behar)
Joan irteera gunera (1500m)
IRTEERA
Izena eman dut eta badaukat pintza
Joan zuzenean irteera gunera (1500m)
IRTEERA
No me he inscrito
Joan izen-emateen mahaira
Joan irteera gunera (1500m)
IRTEERA
Helmuga
Helmugatik pasa ondoren:
Sportident deskargatu
Hornikuntza txikia; zerbait hartu eta ospa
Alokatutako pintzen itzulketa (eta NANa bilketa)
Zuer lasterketaz hitz egin besteekin.
14:00 pasa eta gero balizak jasotzen hasiko gara. Itzuli zuzenean helmugara.
Emaitzak zuzenean: http://liveresultat.orientering.se/followfull.php?comp=13254&lang=sv
Lekua
lasterketaren Zentrua eta helmuga Bilboko Kobetamendi autokarabanen gunean izango da.
Inscripciones
(Kasu guztietan runediaren bidez)
Prezioak
Izen-emate orokorra:7 euro
COBi bazkideak (5 euro) Derrigorrezkoa izango da 2018 COBi bazkidea izateko formularioa aurrez betetzea.
Mendieskola Kirola: 3 euro (derrigorrezkoa aurretik izena ematea)
UPV / EHU ikasleak. DOAN (derrigorrezkoa aurretik izena ematea)
Kirol Asegurua: 2 euro
Sport Ident pintzaren alokairua: 2 euro
In situ Izen-emateak: 2 euro gehiago eta ezin dugu ziurtatu mapak egotea ala ez
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen ematea eta ordainketa
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Urtarrilaren 31 arte, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. .
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201835941/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201835941
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!