8. Proba. Sopela

Colaboradores

                                                                   En castellano

Azken Berriak

Hasiera

Apirilaren 30an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren azken proba lehiatuko da Sopelan. Proba herrikoia izango da eta ez da saririk egongo irabazleentzat, orientazio kirola erakustea baita bere helburua.

Lehen edizioa gaueko proba izan zen, bigarrena Munarrikolanda inguruko mendietatik igaro zen eta oraingo 3. edizio honetan rogaine bat izango da. Proba mota honetan bakoitzak bere ibilbidea aukeratu beharko du eta estrategia oso garrantzitsua izango da. 

Parte hartzaileak berriz ere Burnizko Gerrikoan murgilduko dira, hau da, lehen Eusko Jaurlaritzak Gerra Zibilan Bilbo babesteko eraiki zuen gotorlekuen inguruan. Lubakiak eta bunkerrak Munarrikolanda mendia betetzen dute eta baliteke bertan balizaren bat topatzea.

Sopelako herriak ere garrantzia izango du proba honetan, udaletxe ingurutik Larrabasterraraino. Herriaren txoko guztietatik igarotzeko eta herria kostaldearekin lotzeko aukera izango duzue.

Zuen ibilbidea aukeratu eta animatu bakarrik, lagunekin edo familian parte hartzera. Gogoratu proban zehar ingurugiroa zaindu beharko dugula, antolatzaileen argibide guztiak zehatz-mehatz jarraituz. Hemen irakur ditzakezue arauak.

.

Ordutegia

Deskribapena

Rogaine motako lasterketa da. Ezaugarriak:

Ohar Garrantzisuak

Ibilbideak eta Distantziak

2 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia orokorrera egokituta.

           Umeentzat eta haien laguntzaileentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat. Ez da egokia haur-kotxeentzat edo gurpil-aulkientzat.

           Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagoa.

Haurrentzako Korrelina

Plazan bertan txikienentzako (8 urtera arte gutxi gorabehera) beraien marrazki bizidun gogokoenak dituzten balizak jarriko dira. Izen ematea doakoa da baina hemen egin beharko da 28ra arte (ostirala) 23:59ak arte. Aurretik izena emandakoek oparitxo bat izango dute.

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Zirkuituren III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Irteera eta Helmuga

Kirol Zentrua Sopelako Udal Plazan izango dugu. Hortik Baleako Parkera joango dira partehartzaileak mapak hartzeko eta irteera egiteko. Hantxe bertan izango dira bai irteera baita helmuga ere.

Nola heldu

Oraingoan metroa erabiltzea gomendatzen dugu, geltokia irteera eta helmugatik oso gertu dagoelako. Kotxez etortzekotan 500 metrotara aparkatzeko leku asko dago.

Izen-ematea

Prezioak

Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, probaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute aurre inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.

Ez dugu maparik ziurtatzen aurre inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.

Kirol Asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen-ematea eta epeak

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute izen-ematea.

Link honen bitartez eman ahal duzue izena: Izen-emateko formularioa

Apirilak 26ra arte, asteazkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: Izen-emandakoak

PARTE HARTU!!!