6. Proba. Europa Parkea

Colaboradores

Adi egon!!!

MAPA BERRIA!!!

Sarrera

Martxoaren 26an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoaren 6. proba lehiatuko da Europa Parkean.  Santutxu, Otxarkoaga eta Txurdinaga auzoen arteko erpinean kokatuta dago Manuel Salina arkitektoak diseinatutako estilo erromanikoko aisiarako eremu hau.. Aukeratu zuen ibilbidea eta bakarrik, taldeka edo familiarekin parte hartzera animatu! Garrantzitsuena Bilbon bertan orientazioaz gozatzea da.

IV Herri-Zirkuituaren lehenengo proba honek balioa dauka UPV / EHUko ikasleen kirol-praktiketan.

Ordutegia

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Ohar Garrantzisuak

Ibilbideak eta distantziak

3 kategoria orokorrak egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta.

2 kategoria bereziak egongo dira gazteenentzat: 

Materiala

Arropa erosoa edo mendi arropa oinez joateko edo arropa teknikoa korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri. 

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Zirkuituren III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Irteera eta helmuga

Irteera eta helmuga Europa Parkean izango dira.

Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte.

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.

Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.

Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.

Goizeko 10:00 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Izena ematerakoan aukeratu beharko duzue, antolatzaileek jakin dezaten zenbat persona egongo diren.

Helmugan jateko eta edateko zerbait egongo da parte-hartzaile guztientzako.

Nola heldu

Aukerarik onena metroa erabiltzea da. Santutxu edo Basarrete geralekuetatik 5 minutuko ibilbidea dago Europa Parkera heldu arte, gutxi gora behera. Bilbobus eta Bizkaibus badituzte geralekuak parketik oso hurbil, baita ere.

Kotxea erabili nahi baduzu, etorbide galantak dituzu parkearen ingurua aparkatzeko.

Izen-ematea

Prezioak

Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, probaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.

Ez dugu maparik ziurtatzen pre-inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.

Kirol Asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen-ematea eta epeak

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Link honen bitartez eman ahal duzue izena: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201732754/

Martxoak 22ra arte, astezkena, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201732754/