5. Proba. Avril Mendia
Sarrera
Martxoaren 5an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoaren 5. proba lehiatuko da. Oraingoan Bilboko eraztun berdearen parte den Avril Mendian izango da. Aukeratu zuen ibilbidea eta bakarrik, taldeka edo familiarekin parte hartzera animatu! Garrantzitsuena Bilbotik gertu orientazioaz gozatzea da.
ADI !!!
Laranja eta gorria ibilbideek Bi-3732 errepidea zeharkatuko dute. Errepidea ez da itxita egongo, beraz hau gurutzatzean ziurtatu ez datorrela kotxerik.
Ordutegia
9:30 Azken orduko izen-emateak, erregistroa eta Sportident jasotzea
9:40 Azalpentxoa
10:00 Lehen irteerak
11:30 Azken irteera
14:00 Helmugaren itxiera eta oparien zozketa
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Ohar Garrantzisuak
Proban zehar errepide batzuk gurutzatu beharko dira. Trafikoa irekita egongo da proban zehar, beraz, zirkulazio arauak betetzea parte-hartzaileen erantzukizuna izango da
Lasterketa inguruan jabetza pribatu asko daude. Mapan oliba berdez edo magentaz margotuta daude eta guztiz DEBEKATUTA egongo da haietan sartzea edo haiek igarotzea. Zuen ibilbidea haietatik ez pasatzeko moldatu beharko duzue.
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Ibilbideak eta distantziak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta.
Open horia: 3000 m. eta 11 baliza. Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat
Open laranja: 5000 m. eta 17 baliza. Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Open gorria: 6200m. eta 18 baliza. Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailatasun tekniko eta fisiko altua.
Materiala
Arropa erosoa edo mendi arropa oinez joateko edo arropa teknikoa korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.
Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Zirkuituren III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Irteera eta helmuga
Irteera eta helmuga Leon Jatetxearen eta askaldegiaren ondoko aparkalekuaren inguruan izango da.
Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da. Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte.
Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.
Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.
Helmuga 14:00etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.
Goizeko 10:00 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten. Izena ematerakoan aukeratu beharko duzue, antolatzaileek jakin dezaten zenbat persona egongo diren.
Helmuga aparkalekutik gertu egongo da. Jateko eta edateko zerbait egongo da parte-hartzaile guztientzako.
Nola heldu
Kotxez, Egirleta (Santo Domingo) gaina igo eta bertatik BI 3732 errepidea hartu “Vivero – El Gallo” noranzkoan. 500m-tara eskumara hartu bidegurutzea eta berehala iritsiko zarete aparkalekura.
Autobusez: Bilbobus
22 linea (Atxuri – Arabella) hartu eta azken geltokian (Sarrikue) jeitsi. Hortik ur depositura jo, Bilbao-Egileta errepidea zubi gainetik pasatu eta Avril mendiko bidea hartu aparkalekuraino. Autobusak 30 minututako maiztasuna dauka (8:15, 8:45…). Oinez 1.250m ibili beharko dira.
Autobusez: Bizkaibus
A3224 linea (Bilbao-Derio) hartu Moyua Plazan (Ogasunaren aurrean). Maiztasuna 2 ordutakoa da (7:00, 9:00…). 1002 geltokian (Egirleta – Santo Domingo gaina) jeitsi. Ondoren oinez Bi-3732 errepidetik “Vivero-El Gallo” noranzkoan joan. 500m-tara eskumara hartu era berehala iritsiko zarete aparkalekura.
Izen-ematea
Prezioak
Pre-inskripzioa: 6 euro (4 euro COBiko bazkideentzat)
Kirol asegurua: 2 euro
Sport Ident pintzaren alokairua: 2 euro
In situ izen-emateak: : 2 euro gehiago
Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, frogaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.
Ez dugu maparik ziurtatzen pre-inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-ematea eta epeak
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Link honen bitartez eman ahal duzue izena: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201732514/
Martxoak 2ra arte, osteguna, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201732514/
Orientazio Ikastaroa
Martxoak 1 eta 3an (asteazkena eta ostirala) orientazio ikastaroa eskeiniko da Bilboko Miribillako Kirol Etxean.
Ordutegia: 18:30 - 21:00
Lekua: Miribillako Kirol Etxean
Gela: 502
Prezioa: 15 euro
Materiala: ikastaro teoriko-praktikoa + iparorratzaren mailegua + dokumentazioa formatu digitalean.
Adina: 16 urtetik aurrera
Ikastaro barnean ez dago kirol asegurua sartuta; eta asegurua izatea oso gomendagarria da era honetako probetan parte hartzeko.
Kirol asegururik ez badaukazue eta egunerako bat nahi izanez gero, COBik eskaini ahal izango dizue izena ematen duzuenean, eskatu egiten baduzue. 2017 urterako FEDOren aseguruaren prezioa 2 eurokoa da.
Ikastarorako izen-ematea Runediaren plataformaren bidez egin behar dira, link honen bidez: https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201732514/
Ikastaroaren ordainketarekin batera iganderako proban parte hartzeko eskubidea daukazue. Epea Otsailaren 28ra arte (asteartea), gaueko 23:59ra arte.
Edukia
Teoria: Orientazio-kirolaren oinarrizko ezagupenak, iparorratzaren erabilera, mapen irakurketa, simboloen interpretazioa, orientazio kirolaren teknika desberdinak.
Praktikak: iparorratzarekin egiteko ariketak, ibilbide gidatua orientazio maparekin. Alde praktikoa egiteko arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu.
Iparorratzik ez daukazuenok ez zenukete erosi beharko kurtsoaren irakaslearen gomendioak entzun arte.