3. Proba. Artea
Sarrera En castellano
Jesus de la Fuente IV. Zirkuitu Herrikoiak Artean izango du bere hirugarren proba. Kasu honetan ilunpean ospatuko da; proba amaitu ondoren txitxi-burduntzi denontzat, eta bukatzeko Gabon Kantak Herriko Plazan.
AKTT lagunek antolatuta, ez dago modu hoberik urtea bukatzeko.
Informazio teknikoa
Bi kategoria egongo dira:
Open gorria: Orienta-mobil
Open horia: tradizionala
Aurtengo erronka Open Gorrian binakakoa izango da eta errelebo formatoan: Adibiderako bikotea= Miren eta Iratxe. Horrela izango da proba:
Proba hastean bikoteko Miren plazan egongo da eta baliza bila joango da, sportidentarekin, mobilarekin, frontalarekin…, baina maparik gabe. Bitartean, Iratxek mapa ikusiko du, baina ezingo da leku jakin batetik irten. Nora joan telefonoz esaten joan beharko dio Mireni.
Lehenengo erreleboko mapan hainbat kontrol egongo dira eta nahi dituen guztiak hartu ditzake.
Lehenengo errelebo hau bukatutzat ematen dutenean Miren helmuga puntura bueltatuko da eta sportident-a Iratxeri pasatuko dio. Iratxe baliza bila irtengo da eta Mireni bigarren erreleboko mapa emango diogu.
Ahalik eta baliza gehien hartzea denbora gutxienean da helburua.
Lehenengo bikoteari besarkada handi bate mango diogu. Ez da gutxi!!!
Parte hartzaile guztientzako egongo da jan-edana.
Ordu bete bat dute ahalik eta baliza gehien hartzeko. Berandu heltzen diren minutu bakoitzeko puntu 1 kenduko zaizkie.
Guztiz debekatuta dago mapari argazkiak ateratzea edota GPS-aren erabilera. Ez zaitezte kutretxoak izan.
Open Horian, mobilaren proba egin nahi ez dutenek ibilbide errazago bat izango dute, ohiko skore formatoan: Mapan hainbat baliza edukiko dituzte eta ordu bete bat dute ahalik eta gehien hartzeko. Berandu heltzen diren minutu bakoitzeko puntu 1 kenduko zaizkie.
Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.
KONTUZ!!!
Herri-ibilbidea denez trafikodun kaleak zeharkatuko dira. Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik.
Irteerak
Herriko Plazan izango dira irteerak.
Parte-hartzaileak arrtsaldeko 17:00-etatik aurrera jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Irteera 18:00an izango da guztientzat. Helmuga 19:00 etan itxi egingo dugu. Berandu heltzen diren minutu bakoitzeko puntu 1 kenduko zaizkie.
Helmuga
Proba amaitu eta gero txitxi-burduntzi herrikoa izango dugu guztionatzat; gero, ohi bezala, Gabon Kantak.
Ibilbideak eta distantziak
Skore formatoa dela eta, zeuk aukeratu zure ibilbidea, zenbat baliza hartu nahi dituzun eta abar. Baliza guztien puntuzaioa berdina da.
Nola heldu
Bizkaibus (Bilbotik): A3917 y A3927
Kotxez: Herriko Plaza pasa ondoren leku asko dago aparkatzeko
Materiala
Partehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa); kasu honetan pintzarik ez duzu eraman behar; COBik banatuko ditu pintzak DOAN partehartzaile guztien artean
Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident) III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak doan alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gainera, kasu honetan beharrezkoak izango dira baita ere:
Bi telefono mobil, bateriaz beteta (Open gorrian bakarrik)
Frontala
Pazientzia (pare bat sakukada)
Hornikuntza personala
Paseo bat emateko arropa erosoa edo, korrika joan nahi izanez gero, arropa teknikoa. Euri-eguna bada, komenigarria da aldatzeko erropa eramatea.
Prezioak
Pre-inskripzioa: 6 euro (4 euro COBiko bazkideentzat)
0-16 urtera: Doan (asegurua, aparte)
Sport Ident pintzaren alokairua: Doan.
In situ izen-ematea: 2 euro gehiago
Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, frogaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.
Ez dugu maparik ziurtatzen pre-inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.
Kirol asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
Izen emateak eta epeak
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da.
Hauexek argibideak:
Open Gorria (O-Mobila): Bikoteentzako izen-ematea (aukeratu Taldean izen-ematea). Bikoterik ez badaukazu, geuk emango dizugu bat.
Open Horia: Ohizko Izen-ematea
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Link honen bitartez eman ahal duzue izena: https://www.runedia.com/inscripcio/201637583/
Abenduak 27ra arte, asteartea, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izen eman ez dutenentzat.
Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: https://www.runedia.com/inscripcio-inscrits/201637583/
ANIMATU PARTE HARTZEN!