1.Proba IV Zirkuito Herrikoia. Mungia

Sarrera                                                                                                     En castellano

BARRIAK

Ibilbidean zehar oroimenezko bi"minifroga" izango dituzue, froga pixka bat dibertigarria bihurtzeko.

Ez zaitezte izutu, erraza izango den gauza bat ba, baina adi egon beharko duzue balizak zuzen pikatzeko. Eta inolako presio barik egin dezazuen, adierazitako 2 tarteetan erabiltzen duzuen denbora neutralizatu egingo da: Behar duzuen denbora aina har dezakezue ondo pentsatseko eta kale ez egiteko, erabiltzen duzuen denbora ez bait da azkenengo kronora gehituko.

**********************************************************************************************************************************

Azaroaren 20an, igandean, ORIENTAZIOKO "Jesus de la Fuente" IV HERRI-ZIRKUITUA hasiko da, aurten Mungiako kaleetan zehar. Gainera proba hau Larramendi Ikastolak antolatuko duen Ibilaldia 2017ko ekitaldien barne dago.

Mapa berria estreinatzen dugu, guztiz herri-barrukoa dena, eta horri esker Mungiko alderik ezezagunak aurkituko dituzue.

Froga hiru ibildeidetatik bat egitean datza (open horia, laranja edo gorria). Partehartzaileek, bakarka edo taldeka hasiko dira proba, eta irteeran emandako mapa batean markatuta dauden puntuetatik pasatu beharko dute, eurek aukeratuko duten bidetik. Guztietatik pasatu ondoren helmugara itzuliko dira frogari amaiera emanez.

Mapan agertzen diren puntuetatik pasatu direla ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak markatu egin beharko ditu Sport Ident sistema daukan pintza elektronikoarekin balizetan dauden estazioak. Helmugara heldutakoan estazio berezi batean deskargatu beharko du pintza.

Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.

KONTUZ!!!

Herri-ibilbidea denez trafikodun kaleak zeharkatuko dira. Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik.

Irteerak

Irteerak Matxin Plazan izango dira, udaletxearen aurrean.

Parte-hartzaileak goizeko 09:30-etatik aurrera  jasoko ditugu irteera orduak antolatzeko. Lehenengo irteera 10:00-etan izango da.

Ordu horretatik aurrera ibilbide bakoitzeko parte-hartzaileen irteerak egiten hasiko dira, batetik bestera, denbora tarteak utzita. Horrela, azkenengo parte-hartzailea irten arte.

Gogoratu era mailakatuan irteten dela, minutu bateko edo pare bateko tartea utzita, pilaketak saihesteko eta euren kontrola handiagoa izan dadin.

Helmuga 13:30etan itxiko dugu eta ordu horretarako bueltan egon behar da nahiz eta ibilbide guztia ez burutu.

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan 10:00etan egotea. Hurbildu zaitez inskripzio gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Zuk aukeratzen duzu goiz jaiki edo ez.

Goizeko 09:30 inguruan hitzaldi laburra izango dugu orientazio oinarriak adierazteko. Hitzaldi honetara joan nahi baduzu, ahalegindu puntuala izaten eta orduan egoten.

Helmuga

Helmuga irteerako leku bera da, hau da, Matxin plaza.

Nola heldu

OHARRA: froga egunean ganadu-Feria dago Ferialeko aparkalekuan (Osakidetzako eraikin barriaren alboan); beraz, kontutan hartu aparkaleku hori beteko den lehena izango dela.

Kolaboratzaileak

Ibilbideak eta distantziak

Honako 3 ibilbide desberdinak egongo dira aukeran:

Ibilbide hau aproposa da umeentzat, ume-karroetarako, eta eurekin batera joango direnentzat; baita orientazio kontuetan ohiturarik ez dutenentzat eta astiro eta lasai joan nahi dutenentzat ere.

Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.

Open gorria orientazioan murgilduta daudenentzat da egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiagokoa da.

Beti bezala, distantziak marra zuzenen arabera neurtuta daude; beraz, open laranjan 5 km-ra arte luzatu daiteke ibilbidea, eta gorrian, berriz, 7,5 - 8 km-ra arte, bakoitzak aukeratzen dituen norabideen arabera..

Orientazio Ikastaroa

Azaroak 19an orientazio ikastaroa eskeiniko da Mungian bertan.

- Ordutegia: 10:00-14:00

- Lekua: OLALDE ARETOAN (begiratu kokapena mapan).

- Prezioa: 15 euro

- Materiala: ikastaro teoriko-praktikoa + iparorratzaren mailegua + dokumentazioa formatu digitalean.

Ikastaro barnean ez dago kirol asegurua sartuta; eta asegurua izatea oso gomendagarria da era honetako probetan parte hartzeko.

Kirol asegururik ez badaukazue eta egunerako bat nahi izanez gero, COBik eskaini ahal izango dizue izena ematen duzuenean, eskatu egiten baduzue. 2016 urterako FEDOren aseguruaren prezioa 2 eurokoa da.

Ikastarorako izen-emateak Runediaren plataformaren bidez egin behar dira. Ikastaroaren ordainketarekin batera iganderako proban parte hartzeko eskubidea daukazue. Epea azaroaren 17ra arte (osteguna), gaueko 23:59ra arte.

Edukia

Teoria: Orientazio-kirolaren oinarrizko ezagupenak, iparorratzaren erabilera, mapen irakurketa, simboloen interpretazioa, orientazio kirolaren teknika desberdinak.

Praktikak: iparorratzarekin egiteko ariketak, ibilbide gidatua orientazio maparekin (igandeko maparen zatitxo bat erabiliko dugu). Alde praktikoa egiteko arropa erosoa eramatea gomendatzen dugu.

Iparorratzik ez daukazuenok ez zenukete erosi beharko kurtsoaren irakaselaren gomendioak entzun arte.

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa) eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident) III. edizioan erabiltzen hasi zena; parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).

Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.

Hornikuntza personala

Paseo bat emateko arropa erosoa edo, korrika joan nahi izanez gero, arropa teknikoa. Euri-eguna bada, komenigarria da aldatzeko erropa eramatea.

Prezioak

Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, frogaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.

Ez dugu maparik ziurtatzen pre-inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.

Kirol asegurua

Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).

Izen emateak eta epeak

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da.

Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Link honen bitartez eman ahal duzue izena: Izen-emateak

Azaroak 17ra arte, osteguna, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izen eman ez dutenentzat.

Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: Izen emandakoak

UPVko Unibertsitarioak

IV Herri-Zirkuituaren lehenengo froga honek balioa dauka EHUko ikasleen kirol-praktiketan.

EHUko ikasleentzat bakarrik: EHUko ikaslea bazara, honako formularioaren bidez eman behar duzu izena:

                                                            ANIMATU PARTE HARTZEN!