3. Proba. Artea
Abenduaren 28an, larunbata, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiak eskeintzen digun egutegiko beste proba dibertigarrienetako batekin. Arteako herrian izango da, Arratia bailara erdian dagoen herri txiki batean, hain zuzen. Urteroko formato antzerakoan etorriko zaigu, aurten ere.
Egitaraua
Abenduak 28, Larunbata
17:00 Parte hartzaileen harrera, SPORTident jasotzea,...
17:45 Probaren azalpen laburra
18:00 Hasiera
19:00 Probaren amaiera
19:30 Txitxiburduntzi eta Gabon Kantak
Deskribapena
Ibilbidea skore formatoan izango da (balizen ordenik ez dago zertan jarraitu), urtero bezala, eta ordu bete izango duzue ahalik eta puntu gehien lortzeko.
INUZENTE EGUNA
Kontutan izan lasterketa inuzente egunean ospatuko dela eta egun honetan, batzuetan, egia ematen duena, faltsua izan daitekeela. Hortaz, balizetako batzuk INUZENTEAK izango dira eta SPORTident estazioa izan beharrean inuzente monigotea izango dute eta, noski ez dituzte punturik emango. Zenbat baliza inuzente egongo diren egunean bertan esango dizuegu.
Konturatuko zineten, jada, Arteako proba honek duen giroa ez dela oso konpetitiboa. Ondo pasatzeko diseinatuta dago, batez ere.
Ume nahiz nagusi ibilbide berdina izango duzue, baina inskripzioetan betiko hiru zailtasun mailetan banatu zaitezkete: Open Horia, Laranja ala Gorria. Proba bukatzean irtengo diren sailkapenak ere hiru maila hauetan aterako ditugu.
Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuak ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Hauek dira probaren ezaugarriak:
Kronometrajea: SPORTident
Mapa: orientazio mapa, ISSOM 2017 araudia jarraituz
Mapa eta ibilbideen egilea: Iñigo Ramos (2019)
Maketatzea eta berrikusketa: Iñigo Ramos (2019)
Eskala: 1:5.000
Urrunkidetasuna: 5 metro.
Ohar Garrantzisuak
KONTUZ!!! Kotxeak dabiltzan errepideak zeharkatu behar izango dira. Trafiko arauak errespetatu eta arreta handia jarri bidea gurutzatzerakoan.
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta SPORTident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Proba kotxeak ibili ahal izango diren errepide inguruetatik egingo da. Gogoratu lasterkariek ez dutela lehentasuna izango eta trafiko arauak errespetatu beharko dituztela.
Arropa eta motxilak gordetzeko aukera egongo da lehiaketa gunean.
Lasterketa inguruan babestutako zenbait jabetza pribatua daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan berdez edo magentaz daude marraztuta.
Aurkitzen dituzuen animaliak errespetatu (behiak, zaldiak, ahuntzak…)
Orientazio lasterketetako araudi orokorra hemen ikus dezakezue.
Ibilbideak eta Distantziak
Hiru ibilbide izango dira;kasu honetan, guztiak berdinak.
Distantzia: 2 km. gutxi gora behera.
Materiala
Frontala edo linterna
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta SPORTident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (SPORTident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Irteerak
Lasterketa zentrua Arteako frontoian izango da eta 10 minutuko “kuarentena” egongo da bertan. Irteera ofiziala Arteako plazan izango da. Lehenengo Open Gorriak irtengo dira, gero laranjak eta ostean horidunak. 2 minutuko aldearekin.
Helmuga
Kategoria guztiak ordu bete bat izango dute gehienez. Berandu heltzen diren minutu bakoitzeko puntu bat kenduko zaie, beraz zuhur ibili!
Plazan txorizo eta urdai bokatak emango ditugu Gabonetako erritmoa ez dezagun galdu.
Nola Heldu
Bizkaibus (Bilbotik): A3917 y A3927
Kotxez: Herriko Plaza pasa ondoren leku asko dago aparkatzeko
Izen-ematea
Prezioak
7 euro (5 euro COBi edota AKKT-ko bazkideentzat)
Kirol Asegurua: 2 euro
SPORTident Alokairua: 2 euro
Ez dira in situ izen-ematerik egongo
0-18 urtera: Dohan (extrak aparte)
Kirol Asegurua
Mendi edo orientazio kiroletarako asegururik ez baduzue, FEDO edo mendiko lizentzia kasuko, COBik eguneko asegurua kontratatzea gomendatzen dizue, 2€ko prezioa du izen-emate bakoitzagaitik. Asegurua baliozkoa izateko, izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data)..
Izen-emateak eta Ordainketa
Kontuz. Batzuetan Google Chrome-rekin arazoak direla eta, erabili beste browser-a, kasu horretan bazara.
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko bakarrik pentsatuta dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (pintza bat, kirol aseguru bat...). Ez da egongo parte hartzailerik pintzarik gabe
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ez pintza, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Izena ematen duten pertsonek bakarrik daukate maparako, pintzarako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako eskubidea.
COBiko bazkide direnei eta beraien izen-emate kontuan saldoa dutenei ez zaie probako izen-ematea kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin beharko dute izen-ematea.
Abenduaren 25a arte, asteazkena, 23:59ak arte. Ezin izango da in situ izen-ematerik egin.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201956455/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201956455/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!