5. proba. VIII. Bilboko Hirikoa. Bilbokoak
Antolatzailea
Sarrera
2019ko apirilaren 7an Bidea Orientazio Taldeak (COBi) Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiaren 5. Proba antolatuko du. Bilboko alde zaharretik igaroko da.
Aurtengo zirkuituan, lehenengo aldiz, Sportident sistema ez dugu erabiliko eta betiko metodoa erabili beharko da: kontrol txartela eta boligrafoa.
Aurreko Bilboko Hiri Probetan parte hartu duzuenok proba honen dinamika ezagutzen duzue. Aurtengoan, argazkiak bilatu beharrean, testu zatiak bilatu beharko dituzue Bilboko Udalak Alde zaharretan jarritako kartel eta plaketan.
Bilboko historia ezagutzera eman nahi dugu kirola praktikatzen duzuen eta ondo pasatzen duzuen bitartean!
Zuen ibilbidea aukeratu eta parte hartu!
Bukaeran oparien zozketa egingo dugu, parte hartzaile guztien artean. Masaia eta Kayak txartelak irabazi ahal izango dituzue Centro de Osteopatía y Acupuntura Jon Castresana eta Bilbobentura-ri esker.
Irteera eta helmuga leku berean izango da, Atxuriko kiroldegiaren ondoan dagoen kirol zelaian; Enkarnazio parkearen azpikaldean. Metro geltokitik 7 minututara, eta autobus eta tranbiatik 2 minututara dago. Irteeran gauzak uzteko lekua egongo da.
Egitaraua
2019ko Apirilaren 7a, Igandea
09:30 Parte hartzaileen harrera eta kontrol txartelaren banaketa
09:45 Probaren azalpentxoa
10:00 Lehenengo irteerak
12:30 Azken irteerak
14:00 Helmugaren itxiera
Probaren amaieran jateko eta edateko zerbait egongo da parte hartzaileentzat. Gainera, zozketan sarituak, haien opariak jasoko dituzte.
Deskribapena
3 ibilbideetako bat bete beharko da.
OPEN HORIA (LABURRA)
OPEN LARANJA (ERTAINA)
OPEN GORRIA (LUZEA)
Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik igaro beharko dira. Oraingo hau “score” motako proba izango da, hau da, ez dira balizak ordenean egin behar; hori bai, guztiak egin beharko dira.
Boligrafoa derrigorrezkoa izango da, puntuak txartelean markatzeko. Antolakuntzak boli bana oparituko dizue.
Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Hauek dira ezaugarri nagusiak:
Kronometrajea: Ohikoa (ordularia)
Mapa: Orientazio mapa, ISSOM 2007 araudiarekin
Egilea: Josu Ullibarri (2017). 2019an eguneratua
Eskala: 1:4.000
Urrunkidetasuna: 2,5 metro.
Azalera: 0,54 km2
Proba zertan datza
Puntu bakoitzean plaka bat bilatu beharko da, testua irakurri eta maparen atzealdean azaltzen diren gako-hitzen artean plakarena bilatu. Hitzak pertsonai berezien izenak, tokiak edo gertakizunak izan daitezke. Hauek gaztelerazko testuan, euskarazko testuan edo bietan azalduko dira, plakak elebidunak bait dira. Zeinbait kasutan biak irakurri beharko dira.
Bilatu beharko den plaka baten adibidea
Testua atzeko zerrendan bilatzen errazteko, hizkuntzaren arabera eta alfabetikoki ordenatuko dira (pertsonaia, tokiak eta gertakizunak). Testua plakan azaltzen den modu berean egongo da. Adi egon beharko zarete, akats batek ibilbide osoa baliogabetzen baitu. Gainera, plaka batzuk oso hurbil egon daitezke, beraz, plaka zuzena aukeratu beharko duzue, zirkuluaren erdian dagoena.
Irteeran mapa emango da. Atzealdean gako-hitzak azalduko dira eta bat soberan egongo da. Gainera kontrol txartela izango den kartulina bat jasoko duzue. Bertan gako-hitz bakoitzeko hizkia idatzi beharko duzue. Proba bukatzean, helmugan eman beharko duzue.
Probaren Mekanika
Maparen lehenengo puntura joan, plaka bilatu eta testua irakurri.
Maparen atzealdean gako-hitzak irakurri eta plakan azaltzen dena bilatu.
Hitzak daukan hizkia kontrol txartelan idatzi, 1. Zenbakiaren azpian.
Gako-Hitzak
Hemen daukazue mapan azalduko den zerrendaren adibidea.
a. Pitxitxi
b. Simón Bolivar
c. calle del matadero
d. chorros de San Miguel
e. Begoñako basilika
f. Santiago kalea
Maparen atzealdean ez da ezer idatzi behar, bakarrik zerrenda moduan erabiltzeko da. Kontrol txartelean idatzi beharko da, zenbaki bakoitzaren azpian, dagokion hizkia. Hemen daukazue kontrol txartelaren adibidea, hizkiak boligrafoz idatziko dira. Gogoratu ez direla ordenean egin behar.
1
c
4
e
2
a
5
d
3
f
6
Parte hartzaile batek bete duen kontrol txartelaren adibidea.
Helmugan horrela bueltatu beharko duzue.
Ez da egongo kontrolen deskribapena. Plaka guztiak 2,5m-tara egongo dira eta guztiak antzekoak dira, beraz, erraza izango da bilatzea. Parte hartzaileek helmugan bueltatu beharko dituzte kontrol txartelak.
Ohar Garrantzisuak
Gogoratu helmugatik pasatu beharko zaretela edozein kasutan, antolakuntzak jakin dezan.
Motxilak uzteko tokia egongo da
Ez da balizarik egongo kontrol puntuan, plakak bilatu beharko dituzue bertan
Irteeratik, hasierako triangelura bidea markatuta egongo da, horra iristeko plastikozko markak jarraitu beharko dituzue. Denbora irteeran hasiko da kontatzen.
Alde zaharra oinezkoentzako tokia da, hala ere, irteerara eta helmugara iristeko bi kale gurutzatu beharko dira. Adi ibili, trafikoa irekita egongo baita eta parte-hartzaileek ez daukate lehentasunik.
Zabor banaketa. Zaborra behar bezala birziklatzeko, helmugan 3 zabor ezberdin egongo dira: ontziak, organikoa eta errefusa.
Distantziak eta Desnibela
3 kategoria eta ibilbide egongo dira, pertsona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten; bai familiak eta baita gaitasun fisiko onak dituztenak.
Ibilbide guztiak irisgarriak dira
Open horia: 20 baliza. 12,7 km
Bilboko Alde Zaharra ezagutu nahi duten familientzat
Open laranja: 24 baliza. 3,2 km
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Horia baino luzeagoa eta baliza gehigorekin. Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Open gorria: 30 baliza. 4 km
Ibilbide luzeena eta baliza gehiago bisitatzeko. Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Proba hirian zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, %30 inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.
Materiala
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko.
Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri. Hiri barruan korrika egiteko zapatilak.
Parte-hartzeko iparrorratza gomendagarria da. Hala ere, ez baduzue lasai egon, hirian zehar izango denez ez da beharrezkoa. Horregatik ez da iparrorratzik egongo uzteko.
Irteerak
Irteera eta helmuga leku berean egongo da, Atxuriko kiroldegi ondoko kirol zelaian, Enkarnazio parkearen azpialdean.
Irteerak 10:00etatik 12:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.
Hau egin beharko duzu bertara iristean:
Zure kontrol txartela eta boligrafoa jaso
Boligrafoa eta kontrol txartelarekin irteerara joan
Bukatu ondoren, helmugan kontrol txartela beteta bueltatu
Helmuga
Irteeraren ondoan egongo da, Atxuriko kiroldegi ondoko kirol zelaian, Enkarnazio parkearen azpialdean.
Sailkapenak gure webgunean jarriko dira egun batzuen ostean.
Nola heldu
Garraio publikoa:
Bilbobus: Lineak 11, 22, 75, 85, 58, 40, 77
Bizkaibus: Lineak 3621, 3929, 3918, 3928, 3622, 3613
Metro Bilbao: Zazpi Kaleak (Unamuno Plazako irteera)
Euskotren eta Euskotran: Atxuriko irteera
Kotxez: irteeratik gertu ez dago aparkalekurik. Miribilako aparkalekua (dohakoa) edo Bilbao Arenako aparkalekua (ordaintzekoa) gomendatzen dizkizuegu. Irteeratik 10 minutura daude.
Izen-emateak
Runediaren bidez. Izena eman baino lehen, kontuan izan hurrengoa:
Runediako inskripzio talde batek ez dauka erlaziorik proban egiten diren taldetxoekin. Bakarrik hainbat pertsonen inskripzioa eta ordainketa batera egiteko pentsatua dago.
Runedian izena ematen duen partehartzaile bakoitzak osagarri guztiak banaka hartu beharko ditu (kirol aseguru bat...).
Parte hartzaile batek lagun bat badarama (normalean umeak; lagun bakarra pertsonako), bere kabuz izena eman gabe, lagun honek ezin izango du beste osagarririk eskatu (ez mapa, ezta kirol asegurua). Guztirako, proban parte hartzen ez duen laguntzailea izango da.
Bakarrik izena ematen duten pertsonek daukate eskubidea maparako, asegururako eta amaierako janari eta edarirako.
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat). Adingabekoak: 2 euro deskontu moduan
Kirol Asegurua: 2 euro
In situ Izen-emateak: EZIN izango da
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-ematea eta ordainketa
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira baita ere. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Epea: Apirilaren 3a, Asteazkena, 23:59ak arte
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201953665/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201953665/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!