2. proba. Urduñako Hiri Proba

Antolatzailea

                                                                   En castellano

Sarrera

Jatorria: http://www.ordunaturismo.com/

2019ko urtarrilaren 27an, igandea, orientazioa Urduñara bueltatuko da Jesús de la Fuente Zirkuitu Herrikoiko 2. probarekin. 2009an sprint distantziako proba bat antolatu genuen bertan, Espainiako Ligako bi proba antilatu genituen asteburuan. Oraingoan hiriko proba ere izango da, baina distantzia normalekoa.

Egitaraua

2019ko urtarrilaren 27a, igandea

Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.

Tienda de Orientación-ek opari digun kirol materialaren zozketa egingo dugu proba honetan. Zozketan bakarrik hartuko dute parte lehendik izen-ematea egin dutenek; ez, ordea, in-situ izendatuek.

Deskribapena

Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.

Parte-hartzaileek SPORTident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira.

Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.

Proba hiriko erdigunean eta inguruko auzoetan izango da. Hiri-proba denez, ez da zailtasun handirik egongo. Horrexegatik garratzitsuena puntu batetik besterako bide hobea bilatzea izango da.

Hauek dira beste ezaugarriak:

Ohar Garrantzisuak

Ibilbideak eta Distantziak

3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira: 

             Umeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat. 

            Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina. 

            Gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan

            Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.

            Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.

 

Proba hirian zehar denez ez dago zailtasun handirik. Hori bai, gogoratu goiko distantziak lerro zuzenean neurtu direla; beraz, 40% inguru gehiago beharko dituzue proba betetzeko, kaleetan zehar ezin izango duzuelako zuzenean joan.

Materiala

Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kopurua mugatua da.

Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (pintza normala: 40 euro, SIAC pintza: 80 euro).

SPORTident Air+

Azken urteetan SPORTident Air+ sistema erabiltzen hasi da eta aurten Espainiako Ligako proba

guztietan ari da. Sistema hau ezagutzeko eta hiriko proba denez, proba honetan erabiliko dugu.

Zirkuitu herrikoiko beste probetan ez da, hasiera batean behintzat, erabiliko.

150 SIAC pintza izango ditugu alokagai, kostu gehigarririk gabe. Hauexek dira kasuak:

Izen-emandakoen artean, berea eskatzen duten lehen 150 lagunentzat izango dira SIAC Pintzak.

Sistemaren Azalpentxoa

SPORTident Air+: sistema osoaren izena da. Balizak kontakturik gabe pikatu daitezke, bakarrik pintza balizaren basera hurbilduz, zuloan sartu gabe. Sistema honek bi gauza behar ditu; alde batetik balizen baseak modu hau aktibatuta izan beharko dute eta bestetik SIAC pintzak behar dira. Gure probetan normalean balizek ez dute modu hau aktibatuta eta beti bezala erabiltzen dira. Proba honetan Air+ modua izango dute.

SIAC (SPORTident Active Card): pintza modelo bat da. Sistema tradizionala eta SPORTident Air+ sistemekin erabili daiteke. Pintza berrienak dira, besteak baino lodiagoak. Askotan “Air pintza” izena jasotzen dute, baina ez da izen egokia.

Laguntzaileak

Deskribapen osoa (ingelesez):

https://www.sportident.com/images/PDF/1_si_base_products/1_control-cards/SIAC/SIAC_data_20171006_NEW_en.pdf

Azalpen osoa (ingelesez):

https://www.sportident.com/documents/information_technical/SI_system_AIRplus/sportident_airplus_information_for_athletes.pdf

Funtzionamiendua

Proba honetan ohiko baseak erabiliko dira; beraz, horrela erabiliko dira:

Pintza normalak erabiltzen direnean balizen SPORTident baseek argia eta soinua igortzen dituzte; horrela ziurtatzen da informazioa gorde dela.

SIAC pintzarekin pikatzean, soinua eta argia pintzan izango dugu. Beti bezala, oso garrantzitsua izango da hauek ikustea edo entzutea.

Promozio bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=tzXaAVGXHIc

Irteerak

Irteerak 10:00etatik 11:30etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.

Hau egin beharko duzu bertara iristean zure egoeraren arabera:

Helmuga

Konpetizio zentrua eta helmuga Urduñako Foru Plazan egongo dira.

Zuzeneko emaitzak: https://liveresultat.orientering.se/followfull.php?lang=es&comp=14884

Nola Heldu

http://www.renfe.com/viajeros/cercanias/bilbao/index.html

Izen-ematea

Prezioak

Kirol Asegurua

Proba hirikoietan mendi mailako kiroletarako asegura ez da erabilgarria; horregatik, urteko FEDO lizentziarik ez badaukazu, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)

Izen-emateak eta Ordainketa

Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira baita ere. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.

COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira, beraiek horrela nahi badute, eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez. Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.

Epea: urtarrilaren 23a, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. 

Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201952333/

Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue: 

https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201952333/

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

Ikastaroa

Proba aste barruan, zehazteko egunean, COBik orientazio kirolaren hastapen ikastaroa emango du.

Horrela, hiriko eta inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz

gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera. Ikastaroa gazteleraz

egingo da.

Edukia

Gomendatzen dugu ez erostea iparrorratzik, irakaslearen azalpenak entzun arte.