4. Proba. Etxebarri O'Night
Antolatzailea
Sarrera
Proba honekin Bidea Orientazio Taldeak (COBik) Etxebarri herria ezagutzera eman nahi dugu. Horretarako proba herriko auzo gehienetatik igaroko da.
Egitaraua
Urtarrilak 13, Zapatua
18:00 Konpetizio zentruaren irekiera (Forua kalea, 26)
18:15 Azalpentxoa
18:30 Lehen Irteerak
20:00 Azken Irteerak
21:00 Helmugaren Itxiera
Proba bukatzean zerbait jateko eta edateko egongo da parte hartzaile guztientzat.
Deskribapena
Proba hiru ibilbideetako bat (open horia, open laranja edo open gorria) betetzean datza. Parte-hartzaileak, banaka edo taldeka, tarteka aterako dira eta mapan markatutako puntu guztietatik eta ordenenan igaro beharko dira. Mapa irteeran emango da. Puntu batetik hurrengora joateko bakoitzak nahi duen bidea aukeratuko du.
Parte-hartzaileek Sportident pintza elektronikoa eramango dute eta baliza bakoitzean dagoen estazioan sartu beharko dute. Helmugaren ostean datuan ordenagailu batera pasatuko dira. Nahiz eta ibilbide osoa ez bete, derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea antolatzaileek jakin dezaten parte-hartzailea galdu ez dela.
Proba herritik izango da gehien bat, herriko kale eta parkeetatik. Erakargarriagoa izateko gauez izango da. Hauek dira beste ezaugarriak:
Proba mota: orientazioa oinez
Kronometrajea: Sportident.
Mapa: orientazio mapa, IOF araudia jarraituz
Eslala: 1:4.000
Urrunkidetasuna: 2,5 metro.
Paperaren tamainia: A3
Ohar Garrantzisuak
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan.
Proban zehar jabetza pribatuak eta esparru debekatuak aurkituko dituzue. Guztiz debekatuta dago hauetan sartzea. Oliba berdez eto magenta marrez, hurrenez hurren, adierazita egongo dira.
6. Irudia.- Mapa adibide batzuekin: (1) esparru debekatua magenta marrekin, (2) jabetza pribatuak berde olibaz, eta (3) derrigorrezko igarobidea
Proban zehar trafikoari irekita dauden kaleetatik igaroko da. Parte hartzaileek ez dute lehentasunik izango eta zirkulazio arauak errespetatu beharko dituzte. Antolakuntza bakarrik derrigorrezko igarobideetan egongo da, kale nagusia zeharkatzen den tokietan, parte hartzaileen segurtasuna bermatzeko eta laguntzeko. (ikusi aurreko irudia)
Proba gauez egingo da, beraz, linterna edo frontala beharko duzue
Proba bukatzean udal frontoiko dutxak erabiltzeko aukera egongo da
Ibilbideak eta Distantziak
3 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Oraingoan honela deituko dira:
Open horia: 12 baliza. 2,2 km.
Umeentzat, haur-kotxeentzat, hasiberrientzat edo orientazioa lasai hartzen dutenentzat.
Open laranja: 20 baliza. 3,8 km.
Jadanik orientazioan aritu direnentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan
Open gorria: 26 baliza. 5,8 km.
Orientazioan esperientzia handia dutenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko altua.
Aurten gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapena egongo da kategoria honetan.
Mapa proba honetarako bereziki prestatu da. Etxebarrin IOF araudiarekin egiten den lehen mapa izango da hau.
Materiala
Frontala edo linterna
Arropa erosoa oinez joateko edo korrika egiteko. Euria ariko balu, aldatzeko arropa ekarri.
Partehartzeko iparorratza beharko duzu eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident). Parte-hartzaileek pintzak alokatzeko aukera izango dute (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro).
Gure lasterketan sarri parte hartzen baduzu, gure gomendioa pintza erostea da. Informazio orokorreko gunean azalpen gehiago dituzue.
Irteerak
Irteerak 18:30etatik 20:00etara izango dira. Beraz, ez da beharrezkoa bertan hasieratik egotea. Hurbildu zaitez irteera hartu nahi duzun ordua baino minutu batzuk lehenago. Irteeran bertan parte hartzaileak tarteka jarriko dira.
Gomendatzen dizuegu konpetizio zentrura joatea, bertatik metroko 3. Lineatik gora doan igogailua hartuko duzue (dohainik) eta anbulatorioko geralekuan jaitsi. Hortik 600 metrotara irteera egongo da. Bidea markatuta egongo da.
Bere pintza duten pertsonak irteera aldera joango dira zuenean.
Helmuga
Proba Etxebarriko herrigunetik eta herriko parkeetatik igaroko da. Open gorria baso batetik ere igaroko da.
Bai izen emateak eta baita helmuga ere metroko 3. lineako geltokiaren ondoan egongo dira, Forua kaleko 26. zenbakian
Nola Heldu
Metroz: Etxebarri-Kukulluaga (3. linea) geltokitik minutu batera edo Etxebarri (1-2 lineak) geltokitik 10 minutura.
Trenez: Bilbotik Donostiara edo Bermeora doan lineako geltokitik 5 minutura
Autobusez: Bizkaibus autobusen geralekua 5 minutura dago, bere web orrian ikus dezakezue http://apli.bizkaia.net/apps/danok/tq/index.html
Kotxez bazoazte, konpetizio zentruaren inguruan aparkatzeko tokia dago. Hala ere, lekua mugatuta dago, beraz, garraio publikoa gomendatzen dizuegu.
Izen-emateak
Prezioak
7 euro (5 euro COBi bazkideentzat)
Kirol Asegurua: 2 euro
Sport Ident pintzaren alokairua: 2 euro
In situ Izen-emateak: 2 euro gehiago eta ezin dugu ziurtatu mapak egotea ala ez
Kurtsoarekin: 17 euro (15 COBi bazkideentzat)
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-emateak eta Ordainketa
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Proban izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Urtarrilaren 10a arte, asteazkena, 23:59ak arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat.
Mugikorrean edo tablet-ean gaizki ikusten baduzue, horizontalean jarri edo hurrengo zuzeneko esteka erabili:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201835788/
Izen ematea eginda eta baieztatuta daukazuenean hurrengo estekan ikus dezakezue:
https://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201835788/
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Orientazio Ikastaroa
Urtarrilaren 9an eta 10ean, COBik orientazio hastapen ikastaroa emango du. Horrela, herriko eta inguruko pertsonek kirol hau ezagutzeko aukera izango dute. Naturaz gozatzeko beste modu bat ezagutu nahi baduzue hauxe da zuen aukera.
Tokia: Bekosolo parkea, Etxebarri (Bizkaia)
Ordutegia: urtarrilak 9 eta 10, astearte eta asteazken. 18:00etatik 21:00etara
Prezioa: Ikastaroa + Etxebarriko proba: 17 euro (15 euro Cobiko bazkideentzat)
Izen ematea: goiko formularioaren bidez
Leku mugatuak
Barne: ikastaro teoriko-praktikoa + brújularen mailegua + dokumentazio formatu digitalean
Ez dago barne kirol asegurua. COBik gomendatzen du probaren egunerako eguneko kirol asegurua egitea. Nahi baduzue COBik bideratu dezake.
Ikastaroa egiteko gutxienez 8 pertsonek eman beharko dute izena.
Izena emateko 16 urte beteta izan beharko dira
Edukia
Teoria: orientazio kirolaren sarrera, iparrorratzaren erabilera, mapen irakurketa, ikurren interpretazioa, orientazio kirolerako teknikak
Praktika: iparrorratzarekin ariketak, gidatutako paseoa maparekin eta orientazio proba zelaian
Gomendatzen dugu ez erostea iparrorratzik, irakaslearen azalpenak entzun arte.