4. proba. Zugastieta
Colaboradores
Sarrera En castellano
MAPA BERRITUTA 2016-ren AMAIERAN
Urtarrilaren 22an, igandea, Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiak jarraituko du. Irteera Zugaztieta/La Arboleda ondoan izango da eta proba Peñas Negras ingurura hurbilduko da.
Aurten zonalde berriren bat sartzeaz aparte, Peñas Negras-eko mapa ere sartu dugu eta bertako harkaitz labirintotik igarotzeko aukera izango duzue.
Aurtengo berritasun nagusiena proba ROGAINE formatuan izango dela da. Hau da, denbora zehatz bat izango duzue (2 ordu t'erdi) eta denbora horretan ahal dituzuen baliza gehien hartu beharko dituzue. Zuek aukeratuko duzue hartu nahi dituzuen balizak eta haien ordena. Etxebarriko probak eta iazko Sodupeko probak formatu berbera izan zuten.
Ordutegia
8:30-9:30 Azken orduko izen-emateak, erregistroa eta Sportidient jasotzea
9:40 Azalpentxoa
9:55 Mapa banaketa
10:00 Open gorriko irteera
10:05 Open horiko irteera
12:30 Open gorriko parte-hartzaileentzat zigorrik gabeko epearen muga. 20 minutu pasa eta gero helmuga itxiko da.
12:35 Open horiko parte-hartzaileentzat zigorrik gabeko epearen muga. 20 minutu pasa eta gero helmuga itxiko da.
Oharra: Antolakuntzak irteera atzeratzen badu, helmugaren ordua ere atzeratu egingo da, 2h30min-ak bete daitezen
Deskribapena
Proba mota: Rogainea (puntukako eta ordenik gabeko orientazio lasterketa)
Iraupena: 2h30min
Mapa: ohiko orientazio mapa
Eskala: 1:7.500
Urrunkidetasuna: 5m
Gutxieneko kontrol-puntuazioa: 3 puntu.
Gehieneko kontrol-puntuazioa: 9 puntu.
2h30min pasa eta gero, minutu bakoitzeko 5 puntuko zigorra jasoko du parte-hartzaileak, 20 minutu pasa arte (100 puntuko zigorra); hortik aurrera, puntu guztiak galduko ditu.
Rogaine motako lasterketa da. Ezaugarriak:
Kontrolak aukeratzeko askatasuna. Ez da derrigorrezkoa guztietatik pasatzea.
Ordena askea da. Ez da derrigorrezkoa denak ordena zehatz batean egitea.
Kontrol-puntu bakoitzak puntuazio bat dauka lotuta, hori bilatzeko zailtasunaren araberakoa. Kontrol batetik pasatzen den parte-hartzaile bakoitza puntuak metatzen joango da, azken sailkapenera begira.
Puntu gehien dituenak irabaziko du. Berdinketa kasuan, puntuak lortzen eta helmugara heltzen denbora gutxien eman duena izango da irabazlea.
Ohar Garrantzisuak
Proban zehar kale zein errepide batzuk gurutzatu beharko dira. Trafikoa irekita egongo da proban zehar, beraz, zirkulazio arauak betetzea parte-hartzaileen erantzukizuna izango da
Lasterketa inguruan jabetza pribatu asko daude. Mapan oliba berdez margotuta daude eta guztiz debekatuta egongo da haietan sartzea edo haiek igarotzea. Zuen ibilbidea haietatik ez pasatzeko moldatu beharko duzue. Bide batzuk jabetza hauen artean ibiltzeko aukera ematen dute eta mapan marraztuta daude. Lasterketak irauten duen bitartean zenbait puntu garrantzitsu zainduko ditugu. Norbaitek oliba berdez margotuta dauden zonalde bat igarotzen badu probatik kanpo geratuko da.
Open gorriko eta laranjako parte-hartzaileek beheko argazkiko hesiak topatu ditzakete. Guztira 3 daude eta mapan marraztuta daude. Behealdetik arazorik gabe igaro daitezke.
Gogoratu beharrezkoa dela edozein kasutan helmugatik eta Sportident ordenadoretik igarotzea, antolakuntzak jakin dezan
Ibilbideak eta distantziak
2 kategoria egongo dira balizen zailtasuna eta distantzia totalera egokituta. Rogaine bat denez seguruenik ezin izango dituzue baliza guztiak hartu, beraz, ez arduratu distantzia hauekin.
Open horia: 16 baliza, 9 km denak hartzeko; guraso eta umeentzat edo orientazio lasterketetan hasiberriak direnentzat egokitua. Zailtasun tekniko eta fisiko baxua. Mapak behealde guztia izango du: aurreko urteetako zonaldea eta Zugaztieta herria
Open gorria: 29 baliza, 15 km denak hartzeko; orientazioa ezagutzen dutenentzat eta hainbat lasterketa egin dituztenentzat. Zailtasun tekniko eta fisiko ertaina-altua. Mapak goialdea ere edukiko du, Peñas Negras-eko mapa barne
Oharra: Etxebarriko proban bezala, ez da egongo open laranjarik. Kategoria honetan parte hartzen duzuenek open gorrian edo horian eman dezakezue izena. Open gorria egitekotan nahi dituzuen balizak baztertu ditzakezue eta open horia egitekotan baliza guztiak hartzen saiatu zaitezkete, hala ere, zailtasun teknikoa txikia izango da.
Derrigorrezko Materiala
Iparrorratza: ez baduzue izen emateen mahaian aukera izango duzue maileguan hartzeko.
Sportident: 2€-rengatik alokatu dezakezue, izen emateko momentuan ala jartzen baduzue. Pintza galtzekotan bere balioa ordaindu beharko duzue (40€)
Erlojua/kronometroa
Ura
Txanoa edo buff-a
Softshell-a
Janaria: gailetak, barratxoak, gelak...
Sakelako telefonoa
Errotuladorea: mapan ibilbidea marrazteko
Irteera eta helmuga
Irteera eta helmuga Parkotxako aparkalekuaren inguruan izango da, La Reineta eta Zugaztieta artean.
Kategoria bakoitzeko partaide guztiak denbora berean aterako dira, denak batera. Bertan jateko eta edateko zerbait izango duzue.
Nola heldu
Funikularrez
http://www.euskotren.es/es/euskotren/funicular
Funikularra Trapagaranen hasten da eta La Reinetan bukatzen da. Bertatik 500m-tara irteera egongo da.
Funikularraren behealdera iristeko:
Bizkaibus: A3141 linea (Gurutzeta-Funikularra, orduro) eta A3332 (Trapagaran-Santurtzi, orduro)
Trena: Renfe Aldiriak-eko Urioste edo Trapagaran geltokietatik pixka bat ibili beharko da. Bilbotik (San Mames edo Abando) C-2 linea hartu beharko da.
Autoa: funikularraren beheko geltokian aparkaleku txiki bat dago
Kotxez:
La Arboleda/Zugaztietara joan beharko duzue. Trapagaranetik Bi-3755 errepidea eta La Reineta pasatu ostean eskuinaldean dagoen aparkalekua. Gallartatik Bi-2757 errepidea; Zugaztietako biribilgunean ezkerretara hartu eta berehala aparkalekua ikusiko duzue ezkerraldean.
Bizkaibusez:
A3333 linea, Zugaztieta-Gallarta-Santurtzi, orduro. Azken geltokia Zugaztietan dago, bertatik 600m ibili beharko duzue La Reinetarako noranzkoan
Izen-ematea
Prezioak
Pre-inskripzioa: 6 euro (4 euro COBiko bazkideentzat)
Kirol asegurua: 2 euro
Sport Ident pintzaren alokairua: 2 euro
In situ izen-emateak: : 2 euro gehiago
Mesedez, eman izena ezarritako epearen barruan, frogaren egunean behar den beste mapa prest izateko; Izan ere, aldez aurretik eskatu behar ditugu. Horregatik, mapak hartzeko lehentasuna izango dute pre-inskripzioa egin eta ordaindu dutenek.
Ez dugu maparik ziurtatzen pre-inskripzioa eta ordainketa ez baduzue egiten.
Kirol Asegurua
Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data)
Izen-ematea eta epeak
Aurten izen emateak Runedia plataformarekin egingo dira. Frogan izena emateko MODU BAKARRA da. Lan hori errazteko, pertsona batek 5 partehartzaile inskriba ditzake eta ordainketa bakarra egin guztiengatik. Dena den, laguntzaile bezala inskribatu gabeko pertsonak joan litezke, nahi izanez gero.
COBiko bazkideen izen emateak euren saldotik kobratuko dira eta ez zaie kobratuko plataformaren bidez (salbuezpenak; pintza alokairua edota eguneko asegurua). Dena den, Runediaren bidez egin behar dute inskripzioa.
Link honen bitartez eman ahal duzue izena: http://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio/201732140/
Urtarrilak 19ra arte, osteguna, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: http://runedia.mundodeportivo.com/inscripcio-inscrits/201732140/