Informazio teknikoa

Proba mota: Rogaine (Score orientazio-lasterketa (ordenarik gabe) eta puntuka).

Mota: Oinez, menditik, bakarka. Zure lagunekin joan nahi baduzu, ez dago arazorik.

Iraupena: 3 ordu.

Distantzia: 26km 1400md+ (Check Point guztietatik pasatzeko gutxi gora beherako datuak)

Kronometrajea: Sportident.

Mapa: Ortoargazki-mapa. Aireko argazkiaz gain, bideak, errepideak, malda-kurbak, eraikuntzak, errekak eta abar egongo dira marraztuta.

Eskala: 1:10.000

Distantziakidetasuna: 10 metro.

Papereko formatua: A3

Kontrol kopurua: 30

Gutxieneko kontrol-puntuazioa: 3 puntu.

Gehieneko kontrol-puntuazioa: 9 puntu.

3 ordu pasa eta gero, minutu bakoitzeko 5 puntuko zigorra jasoko du partehartzaileak, 20 minutu pasa arte (100 puntuko zigorra); hortik aurrera, puntu guztiak galduko ditu.

Score motako lasterketa da. Ezaugarriak:

Beraz, ez dago ibilbide zehatzik.

Beste kontu garrantzitsu bat: kontrolen puntuazioa. Irizpide hauek aplikatzen saiatu gara:

Bi kategoria egongo dira:

Bi sailkapen orokor egongo dira, baina ez da adinaren edo sexuaren araberako bereizketarik egingo. Ez da lehenengoentzako saririk ere egongo. Herri-lasterketa bat da.

Mapa proba honetarako egin da bereziki. Ortoargazki-mapa bat da. Aireko argazkiaz gain, bideak, errepideak, malda-kurbak, eraikuntzak, errekak eta abar egongo dira marraztuta.

KONTUZ!!!

Errespeta itzazu trafiko arauak eta zeharkatu kaleak oinezkoen pasabidetatik.

Beharrezko materiala

Gomendatutako materiala

Debekatutako materiala

Guztiz debekatuta dago gps eta bestelako komunikazio-sistemak erabiltzea.

Programa

Derrigorrezkoa da helmugatik pasatzea, nahiz eta ibilbide osoa ez burutu, antolatzaileek inor ez dela galdu egiaztatzeko.

Proba amaitzean, jatekoa eta edatekoa banatuko zaie parte-hartzaile guztiei. Gainera, kolaboratzaileek emandako oparien zozketa egingo da. 

Laguntzaileak