SarreraUrriaren 26 eta 27ko asteburuan XVIII Bizkaia Saria antolatuko dugu Urkiolan eta Legution. Larunbat arratsaldean errelebo klasikoak antolatuko ditugu Urkiolan eta igande goizean distantzia luzea Legution. Beti bezala, open kategoriak egongo dira. Larunbatean bakarrik bi kategoria egongo dira: open helduak eta open horia. Bakarrik orientazio klubetako kideentzat izango da (izena eman orienteeringonline webgunean). Igandean, aldiz, guztiek hartu dezakezue parte Legution. Betiko open gorria, laranja eta horia kategoriak izango dituzue eta Runediaren bidez izena eman dezakezue. EgitarauaZapatua Urriak 26a
Informazio erabilgarriaLeku interesgarriakGoogle MapsGoogle Maps Legutioko polikiroldegian Prezioa: euro 1
Larunbatean
irekiko da 19:30etan eta igandean itxiko da 10:00etan
Autokarabanek
Gasteizen dagoen 40 lekuentzako aparkaleku berezia daukazue, lasterketatik ordu
erdi baino gutxira.
Hemen dituzue Arabako beste zenbait karabanaguneak. Partehartzeko iparorratza beharko duzu (dena den, herri barnean izango denez, ez da derrigorrezkoa) eta Sport Ident pintza ere. Ez badaukazu iparorratzik, orientazio-iparrorratzak prest egongo dira behar dituztenei uzteko irteeran. Horren fidantza bezala NANa utzi beharra dago. Kronometraje sistema elektronikoa da (Sport Ident); parte-hartzaileek pintzak alokatuko dituzte (fidantza bezala NANa utzi beharra dago). Sistema honen bidez emaitzen gestio azkarrago eta hobea lortuko dugu eta, gainera, parte-hartzaileok ere errazago "pikatuko” dituzue balizak. Pintza galduz gero, balio duena ordaindu beharra dago (40 euro). Iparorratza galdu ezkero, 5 euro ordaindu behako duzu. Nahiz eta pintza berbera bi egunetako alokatzea, itzuli behar duzu baita era zapatuaren lasterketa bukatu ondoren.
Lasterkeetako AparkalekuakGoiko mapan adierazitakoak. Mesedez:
Domeka:
Sari BanaketaEgun bakoitzean, lasterketa bukatu ondoren, lasterketa guneanOhar Garrantzisuak
![]() Informazio teknikoaLasterketa hauek
Orientazioko Ipar Ligaren barruan daude eta bere araudia jarraitzen dute.
Sailkapenak egongo dira eta sariak egongo dira, bai larunbatean (erreleboak)
eta baita igandean ere (distantzia luzea, banaka). Podiumera kategoria
bakoitzeko lehenengo 3ak igoko dira. Urkiola
Legutio
Epaimahai TeknikoaIpar Ligaren Araudiak diotenez, hauxe izango da epaimahai teknikoa:
Lurraren Deskribapena eta Mapa (Domeka)Ipar Ligakoak, hain zuzen: Erreleboak: 2019ko ipar
ligako arauak orri honen amaieran dituzue. Horrez gain, open kategoria bi ibilbidetan banatu dugu eta 5. Ibilbidea jarri dugu, kimuentzat. Taldeak orienteeringonline webgunean bete beharko dira. Ez da excel artxiboa bidali behar. Hemen daukazue erreleboen antolakuntzaren mapa: Irteera orduak egongo dira kategoria ofizialetan bakarrik. Ordu eskaerak egin daitezke, baina bidezkoak izan beharko dira eta klubeko arduradunak eskatu beharko ditu inscripciones@cobidea.com helbidean. OPEN kategorietan "baliza start" erabiliko da (bakarrik domekan), partehartzaileei askatasuna emateko. Denborak SportIdent sistemarekin hartuko dira kategoria guztietan. Parte-hartzaileek izena ematerakoan bere Sportident zenbakia emango dute. Ez izatekotan alokatzeko aukera izango dute. Irteeraren aurretik, parte hartzaileak pintza elektronikoa garbitu (clear) eta frogatu (check) beharko ditu. Frogatzean argirik edo soinurik ez badu egiten berriz garbitu beharko da. Hau egitea parte-hartzailearen erantzukizuna izango da. Mapak ibilbide bakoitzeko kutxetan egongo dira sartuta. Ibilbide bakoitzak hainbat kategoria izango ditu eta hauen izenak azalduko dira. Parte-hartzaileak dagokion mapa hartu beharko du. Ibilbidea Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere Sportident pintzaren memoria betetzen ez bada. Sportident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Sportident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan. Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik. Helmuga Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak jakingo du zenbat lasterkari falta diren. Probaren bitartean lasterketa zentroan behin behineko sailkapenak jarriko dira. Hauek noizbehinka eguneratuko dira, parte-hartzaileek haien denbora eta postua jakin dezaten.
Prezioak (egun bakoitzeko, beste ezer ez bada agertzen) Zapaturen Kuotak. Errelebo klasikoak (Mapa berria edo desberdina):
Domekaren Kuotak. Distantzia Luzea (Erabilitako mapa, %40a gune berriduna):
Diru-sartzeak hurrengo kontu korrontean egin beharko dira (ordainketa bat talde bakoitzeko): Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452. Azalpena: Klubaren Izena - XVIIIBS (Klubeko Izan-emateak) Izen-Abizenak - XVIIIBS (Banakako izen-emateak) Ordainagiria inscripciones@cobidea.com helbidera bidali Izen-emateko SistemaORIENTAZIO KLUBETAKO PARTEHARTZAILEAK Izen emate guztiak (bai federatuenak eta baita open katiegorietakoak) orienteering online webgunean egin beharko dira. Egin klik argazkian XVIII Bizkaia Sarira zuzenean sartzeko. Zapatua: Epea: Urriak 22, asteartea, 23:59etan Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere. Domeka: Epea: Urriak 21, astelehena, 23:59etan Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere. KLUBIK GABEKO PARTEHARTZAILEAK Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute. Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du egun baterako, 3 € bi egunerako eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data). Epea: Urriak 21, astelehena, 23:59etan Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere. Hauxe da formularioa: Inscripciones OPEN sin clubZure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau: Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue: PARTE HARTU!
|