Actividades‎ > ‎

XVI. Bizkaia Saria. Zugastieta



Azken Berriak

  • 20/05/2017                 Zapatua 5 minutu beharko dituzue irteerara heltzeko; domeka, ordea, 10 minutu. 
  • 19/05/2017                 Gogoratu eta kontuan izan Bizkaiko Foru Aldundiak bereziki eskatu digula hauxe:
        • Abere asko dago leku honetan. Segurtasunez, kontuz ibili eta distantziak mantendu.
        • Hesiak pasatzeko ezin dituzue ateak ireki; erabili pasuak.
  • 19/05/2017                 Bus geltoki ondoren zerbitzu publikoak dituzue. Erabli behar baduzue, mesedez.
  • 19/05/2017                 Irteteko orduak argitaratuak, jadanik. OPEN kategorietan ez dago ordurik irteteko. 
  • 18/05/2017                 Epaimahai teknikoa jadanik prest dago.
  • 18/05/2017                 Eguraldia ona bada, Korrelina izango dugu txikientzat.
  • 18/05/2017                 La Tienda de Orientación izango dugu gure artean bere kirol artikuluekin.
  • 17/05/2017                 Zoru gogorra ez da lasterketatik hurbil egongo. Horren ordez erosotasun guztiak dituen kiroldegia izango duzue, dutxak barne. Sodupen egongo da, Zugaztietatik 30 minututara. Herrian afaltzeko aukera asko izango dituzue. Mapak toki zehatza ikus dezakezue. Igandean goizeko 9:30-etan hustu beharko da. Betiko arauak errespetatu (dagokion atalean dituzue). Hemen dituzue Sodupeko hainbat jantoki eta tabernen mapa:

  • 17/05/2017                 Azken 2 asteetan landaretza asko hazi da, euria eta beroa tartekatu bait dira. Horren ondorioz, 403 ikurra duten zonaldeetan iratxe asko topatuko dituzue, baina igarotzeko errazak dira. Zenbait bidezidor ere pixka bat itxi dira.
    Beste gomendio tekniko batzuk ere hartu beharko dituzue kontutan:
Larunbata
  • Kategoria guztiek errepide bat gurutzatu beharko dute. Bertan antolakuntzako bi pertsona egongo dira igarobidea erraztuz. Kontuz pasatu eta jarraibideei kasu egin.
  • Mapan derrigorrezko igarobidea bezala aurkituko duzue.Hesiak igarobideetatik erraz pasatu daitezke. Denak mapan adierazita daude 525 ikurrarekin
  • Praka luzeak erabiltzea gomendatzen dugu, proban zehar aurkituko dituzuen sasi, asun eta ote edo argomagatik. Zelai garbietaz aparte sastrakaz betetako tokiak ere aurkituko dituzue.

Igandea
  • Labirintoan zuhaitzen ikurra (419) txikitu egin da, mapa hobeto irakurtzeko

  • Lapiaz zonaldeak puntu beltz eta gris atzealdez marraztu dira. Batzuetan 5m-tako amildegiak egon daitezke, batez ere labirintoaren goikaldean. Beraz zonalde hauek igarotzean kontu handiz ibili. Hala ere, ibilbide hoberenak ez dira lapiaz arriskutsuetatik igarotzen.


      • Larunbateko proban bezala praka luzeak erabatea gomendatzen dugu, eta horretaz gain, mauka luzea ere gomendatzen dugu igandean.

      Sarrera



      MAPA HANDITUTA 2017ko URTARRILA ETA APIRILA ARTEAN


      Maiatzaren 20, larunbata, eta 21ean, igandea, Ipar Liga eta O’Pyrene Liga jarraituko dute. Labunbateko proba La Arboleda / Zugaztietan izango da arratsaldean (distantzia ertaina) eta igandekoa aldiz “Peñas Negras”-en (distantzia luzea).

      Beti bezala, federatuentzako kategorietaz aparte, OPEN kategoriak egongo dira, persona guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten, Jesus de la Fuente Zirkuitu Herrikoiko probetan bezala. Open horia, open laranja eta open gorria egongo da.

      Egitaraua

      Maiatzak 20, Zapatua

      • 15:00-16:00 Erregistroa eta SportIdent hartzea 
      • 16:00          Lehen Irteera. Distantzia ertaina 
      • 18:00          Azken Irteera
      • 20:00          Helmugaren Itxiera
      • 20:00          Zoru gogorraren Irekitzea

      Maiatzak 21, Domeka

      • 08:30          Lasterketa Zentruaren Irekitzea
      • 09:30          Lehen Irteera. Distantzia luzea
      • 09:30          Zoru gogorraren Itxiera.
      • 11:30          Azken Irteera.
      • 14:00          XVI. Bizkaia Saria Sari Banaketa (bi lasterketen denborak gehituko dira) La Arboleda herriko plazan.
      • 14:30          Helmugaren Itxiera

      Informazio praktikoa

      Nola iritsi

      Kasu honetan derrigorrezkoa izango da ibilgailu pribatuaz joatea  (kotxe, autokarabana,...) eta El Campillo industrialdetik joatea. Ezin izango da Trapagatik La Reinetara doan errepidea erabili. Igandean Trapagan Dantzari Eguna ospatuko da eta bide hori moztuta egongo da.

      Gallartatik Meaztegi golf zelairako noranzkoa hartu eta erraz iritsiko zarete.




      Haurtzaindegia

      Baieztatu gabe oraindik. Bai larunbatean eta baita igandean ere haurtzaindegia jarriko dugu. Bakarrik seme-alaba gazteak (2 eta 8 urte artean) dituzten gurasoentzat eta bakarrik gurasoek lasterketa betetzeko beharrezkoa den denbora erabili daiteke. Dokumento  hau bete beharko duzue arduradunari emateko.
      Mesedez, erabili modu arduratsuan.

      Zoru Gogorra


      Lekua zehaztu gabe oraindik. 

      Prezioa: euro 1 

      Larunbateko 20:00-etatik igandeko 09:30-etara irekita egongo da.

      • Debekatuta dago jan edota janaria prestatu polikiroldegiaren barruan
      • Errespetatu ordutegiak, argiak itzaltzeko eta ixilean egoteko

      Erregistroa eta Sport Ident Hartzea

       
      Lasterketa zentruan egongo da. Sportident alokatuko duten parte hartzaileek bertatik igaro beharko dira pintza hartzeko eta nortasun agiria utzi beharko dute. Bertatik ere ordaiketaren bat egiteke dutenak pasatu beharko dura.

      Nahiz eta Sportident bi egunetarako alokatu, larunbatean itzuli beharko da proba bukatu ostean.

      Iparrorratzik ez dutenek maileguan hartzeko aukera izango dute, hauek bukatu arte. Nortasun agiria ere utzi beharko da.

      Edozein kasutan, Sportident pintza galtzekotan bere balioa ordaindu beharko da, 40 euro. Iparrorratza galtzekotan 5 euro izango dira.

      Aparkalekua


      Probaren inguruan bi parking handi daude. Ezin izango da herrigunean aparkatu. Eskatzen dizuegu:

      1. Ahal den moduan kotxean betetzen saiatu

      2. Antolakuntzaren argibideak jarraitu lekua ahal del modu hobean erabiltzeko.

      Distantziak

      Zapatua::

      • Aparkalekutik lasterketa zentrura: 100-600m 
      • Lasterketa zentrutik irteerara: 300m, desnibelik gabe 
      • Helmuga lasterketa zentruan

      Domeka:

      • Aparkalekutik lasterketa zentrura: 200-800m
      • Lasterketa zentrutik irteerara: 800m, 80mko desnibel positiboa
      • Helmuga lasterketa zentruan 

      Sari Banaketa

      Zugaztietako kioskoan izango da, igandean, 14:00etan .

      Ohar Garrantzisuak


      • Abere asko dago leku honetan. Segurtasunez, kontuz ibili eta distantziak mantendu.
      • Hesiak pasatzeko ezin dituzue ateak ireki; erabili pasuak.
      • Txakurrekin joango diren parte-hartzaileak lotuta eraman beharko dituzte proba osoan zehar, beste parte-hartzaileen lasterketetan eragina izan ez dezaten. Irteeran eta helmugan bereziki garrantzitsua izango da hau. 
      • Lasterketa ertainean kategoria guztiek errepide bat zeharkatuko dute. Bertan antolatzaile bat egongo da zeharkatzen laguntzeko. 
      • Lasterketa inguruan jabetza pribatu asko daude eta guztiz DEBEKATUTA dago haietan sartzea. Mapan oliba berdez azalduko dira eta txarrantxa-hesiz inguratuta daude. Zuen ibilbidea pentsatu beharko duzue haietatik ez igarotzeko. Bide batzuk toki hauen artean pasatzeko aukera ematen dute eta mapan markatuta egongo dira. Lasterketan zehar puntu batzuk zainduko ditugu eta oliba berdea igarotzen dutenak lasterketatik kanpo geratuko dira. 
       

      • Gogoratu helmugatik pasatu beharko dela, nahiz eta lasterketa ez amaitu, antolakuntzak jakin dezan.

      Informazio teknikoa


      Lasterketa hau Orientazio Ipar Ligarako eta O’Pyrene Ligarako balioko du. Podiumera kategoria bakoitzeko lehenengo 3ak igoko dira, bi lasterketen denbora batuz. Guztira 35 kategoria egongo dira.


      Epaimahai Teknikoa

      Ipar Ligako araudiak dioenez, epaimahaia hauek osatuko dute: 
      • Verónica García, hurrengo lasterketa antolatuko duen taldeko taldekide bat, Tjalve klubekoa. 
      • Marta Pérez, COV klubekoa, parte-hartzaile bezela
      • Ibon Goikoetxea, Ipar Ligako koordinatzailea, GOT taldekoa 
      • Ianko Intxaurrandieta, probako zuzendari teknikoa, COBi taldekoa; hitza badu, baina botorik ez .

      Eremuaren Deskribapena eta Mapa


      Hau da aurretik erabili izan den mapa, lasterketa honetarako handitu baino lehen:



      Mapak 1:7.500 eskala izango du bi probetan. Urrunkidetasuna 5m-takoa izango da. Proba luzean leiho bat egongo da labirintoa deritzon zonaldearekin, hobeto ikus dezazuen.
      Egilea: mapa hainbat fasetan egin da eta COBi-k berrikusi du 2017ko udaberrian
      Ibilbideak: Ianko Intxaurrandieta (distanzia luzea) eta Gaizka Intxaurrandieta (distantzia ertaina)

      Bi probak Bizkaiko zonalde berezienetako batean izango dira. XIX eta XX mendeetan zehar, bertatik burdin minerala atera zen, Bizkaiko meatze eta burdingintzaren iraultzarekin batera. Gaur egun interpretazio eta aisialdi zonaldea bihurtu da.

      Berezitasun horrengatik eremu honek gizakiren influentzia handia izan du. Meatze gehienak gainazalean egon ziren, eta horrek amildegi handiak sortu ditu. Tunelak eta eraikinen hondarrak ere ugariak dira.

      Alde batetik, erreferentziaz beteriko baso irekiak eta zelaiak topatuko ditugu. Bertan lasterketa abiadura handia egongo da. Beste aldetik xehetasunez beteriko zonaldeak topatuko ditugu eta mapa ondo irakurri beharko da. Hauen artean Peñas Negras-eko labirintoa daukagu. Bertan harkaitzez inguratutako korridoreak topatuko ditugu.

      Mapan zehar amildegi handi asko topatuko ditugu. Nahiz eta denak mapan adierazita egon, adi egon haiekin. Batzuk ondoan egon arte ez dira ikusten, beraz, kontuz ibili.

      Landaretzari dagokionez, pinudiak eta zelaiak dira nagusi. Argoma eta otez betetako zonaldeak ere topatuko ditugu. Kasu askotan landare hauek neurri handia izango dute eta pasa ezin daiteken berdez (iluna) margotuta egongo da. Beste kasu batzutan beste aldea ikusteko aukera edo haietatik igarotzeko aukera egongo da; horietan marra berdeak erabili dira, hau da, 409 sinboloa. Toki horiek ekiditea gomendatzen dugu


      Distantziak eta desnibelak

      Larunbata
       Ibilbidea   Kategoria Distantzia Desnivela Kontrolak
       R1 M-E 4230 m 130 m 24
       R2 M-21 4100 m 115 m 21
       R3 F-E, M-40, M-35, M-20 3730 m 110 m 20
       R4 M-45, F-21, M-AK, M-21B 3040 m 90 m 18
       R5 M-55, M-50, F-40, F-35, M-18, F-20 2710 m 70 m 17
       R6 OPEN Rojo, OPEN, M-60, F-AK, F-21B 2660 m 60 m 16
       R7 F-60, F-50, F-45, M-16, F-18 2350 m 60 m 14
       R8 F-16, OPEN Naranja 2010 m 60 m 13
       R9 F-14, M-14 1800 m 45 m 13
       R10 M-10, F-10, M-12, F-12, MF-12, OPEN Amarillo, INICIACIÓN 1640 m 45 m 11

      Igandea
       Ibilbidea   Kategoria Distantzia Desnivela Kontrolak Ur-postua (%lasterketa)
       R1 M-E 8190 m 340 m 27 75%
       R2 M-21 7270 m 300 m 25 60%
       R3 F-E, M-40, M-35, M-20 6710 m 280 m 24 80%
       R4 M-45, F-21, M-AK, M-21B 5700 m 205 m 22 55%
       R5 M-55, M-50, F-40, F-35, M-18, F-20 4980 m 175 m 20 40%
       R6 OPEN Rojo, OPEN, M-60, F-AK, F-21B 4450 m 170 m 18 45%
       R7 F-60, F-50, F-45, M-16, F-18 3990 m 140 m 17 60%
       R8 F-16, OPEN Naranja 3720 m 110 m 16 50%
       R9 F-14, M-14 3440 m 85 m 15 20%
       R10 M-10, F-10, M-12, F-12, MF-12, OPEN Amarillo, INICIA. 2280 m 55 m 12 25%

      Kategoriak eta Ibilbideak




      Parte-hartzaile bakoitzak bere ohiko kategorian emango du izena. Podiumetarako asteburuko bi proben denborak batuko dira. Kategoria bakoitzeko podium bakarra egongo da, berdin dio parte-hartzailea Ipar Liga zein O’Pyrene Ligakoa den.

      Guztira 35 kategoria ezberdin egongo dira eta podiumera igoko dira. Batzuk bakarrik Ipar Ligakoak izango dira eta beste batzuk O’Pyrenekoak. Horiek dira kategoria guztiak:

      F-10 - bakarrik Pyrene
      F-12 - bakarrik Pyrene
      F-14
      F-16
      F-18
      F-20
      F-E - bakarrik Pyrene
      F-21A
      F-AK - bakarrik LN
      F-21B - bakarrik Pyrene
      F-35
      F-40 - bakarrik Pyrene
      F-45
      F-50 - bakarrik Pyrene
      F-60 - bakarrik Pyrene
      MF-12 - bakarrik LN
      M-10 - bakarrik Pyrene
      M-12 - bakarrik Pyrene
      M-14
      M-16
      M-18
      M-20
      M-E
      M-21A
      M-AK - bakarrik LN
      M-21B - bakarrik Pyrene
      M-35
      M-40 - bakarrik Pyrene
      M-45
      M-50 - bakarrik Pyrene
      M-55 - bakarrik LN
      M-60 - bakarrik Pyrene
      Open Horia (LN) / Hastapena(Pyr)
      Open Laranja (Helduen hastapena) - solo LN
      Open Gorria(LN) / Open (Pyr)
       

      Irteera

      Irteera orduak egongo dira kategoria ofizialetan bakarrik. Ordu eskaerak egin daitezke, baina bidezkoak izen beharko dira eta klubeko arduradunak eskatu beharko ditu inscripciones@cobidea.com helbidean.

      OPEN kategorietan "baliza start" erabiliko da, partehartzaileei askatasuna emateko.

       Denborak SportIdent sistemarekin hartuko dira kategoria guztietan. Parte-hartzaileek izena ematerakoan bere Sportident zenbakia emango dute. Ez izatekotan alokatzeko aukera izango dute. 


      Irteeraren aurretik, parte hartzaileak pintza elektronikoa garbitu (clear) eta frogatu (check) beharko ditu. Frogatzean argirik edo soinurik ez badu egiten berriz garbitu beharko da. Hau egitea parte-hartzailearen erantzukizuna izango da.

      Mapak ibilbide bakoitzeko kutxetan egongo dira sartuta. Ibilbide bakoitzak hainbat kategoria izango ditu eta hauen izenak azalduko dira. Parte-hartzaileak dagokion mapa hartu beharko du.

      Ibilbidea

      Irteeraren ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bete beharko du. Mapan magentaz adierazita egongo da eta ordenan egin beharko da. Kontrolak ordenan egiten ez badira edo baten bat egiten ez bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Akatsen bat egitekotan, beharrezkoak diren kontrolak errepikatuz ondo egin daiteke. Adibidez, 81-82-83 ibilbidea badaukagu, nahi gabe 81 eta 83 pikatzen badugu, 82ra joan gaitezke eta ondoren, berriz 83a pikatu. Beti ere Sportident pintzaren memoria betetzen ez bada. 

      Sportident pintza galtzen bada, parte-hartzailea lasterketatik kanpo geratuko da. Sportident estazioa ez badabil, mapan pikatu daiteke eskuko pintzarekin, horretarako dauden laukitxoetan.

      Proban zehar ezin izango da beste parte-hartzaileak lagundu, istripuren bat izan badu izan ezik.

      Helmuga

      Helmugara iritsi ostean, parte-hartzaileak bere ibilbidea bukatuko du. Ondoren, Sportident pintza antolakuntzaren ordenagailuan deskargatu beharko da.

      Derrigorrezkoa izango da helmugatik pasatzea, nahiz eta lasterketa bertan behera utzi. Horrela antolakuntzak jakingo du zenbat lasterkari falta diren.

      Probaren bitartean lasterketa zentroan behin behineko sailkapenak jarriko dira. Hauek noizbehinka eguneratuko dira, parte-hartzaileek haien denbora eta postua jakin dezaten.

      Izen-ematea

        Precios (para cada día, si no se indica lo contrario)

              Cuotas (Mapa usado):
          • Helduak (Open eta COBiren bazkideak izan ezik):                      6 €
          • 18 urteetatik beherakoak eta Open guztiak:                                4 €
          • COBiren bazkideak:                                                                     4 €
                Extrak:
          • Kirol istripuetarako asegurua (ez baldin baduzu): 2 € egun bar; 3 € bi egunak
          • Sportident pintzaren alokairua (nortasun agiria utzi beharko da fiantza moduan); egun baterako prezioak:
            • Open Horia eta Open Laranja:                                    DOAN
            • OPEN Gorria:                                                               1,50 €
            • Kategoria Ofizialak:                                                      3 €
          • Zoru Gogorra:                                                                         1 €
          Diru-sartzeak hurrengo kontu korrontean egin beharko dira (ordainketa bat talde bakoitzeko):
          Kutxabank ES96 2095 0358 02 3830317452.
          Azalpena: Klubaren Izena - XVIBS (Klubeko Izan-emateak)
                           Izen-Abizenak - XVIBS (Banakako izen-emateak)
          Ordainagiria  inscripciones@cobidea.com helbidera bidali

          Izen-ematea. Sistema


          ORIENTAZIO KLUBETAKO PARTEHARTZAILEAK
          Izen emate guztiak (bai federatuenak eta baita open kategorietakoak) orienteering online webgunean egin beharko dira. Egin klik argazkian XVI Bizkaia Sarira zuzenean sartzeko.

          Epea: Maiatzak 16, Asteartea, 23:59etan
          Ez da egun horren ostean izen ematerik onartuko, ezta egunean bertan ere. 
          http://www.orienteeringonline.net/CompetitionBasicInfo.aspx?CompetitionID=3424



          KLUBIK GABEKO PARTEHARTZAILEAK (OPEN BAKARRIK)
          Bakarrik Open gorria, open laranja (helduen hastapena) eta open horian (umeen hastapena) izena emateko aukera izango dute.

          Mendi mailako kiroletarako asegururik ez baduzue, kasurako FEDO edo mendiko lizentzia, antolatzaileok gomendatu egiten dizuegu eguneko asegurua kontratatzea. 2€ko prezioa du egun baterako, 3 € bi egunerako eta, baliokoa izateko, izen ematea egiterakoan datu guztiak bete behar dira horretarako formularioan (izena, abizenak, NAN zk., eta jaiotze-data).
          Formulario honetan bete itzazu zure datuak:

          Inscripciones OPEN sin club


          Zure tablet edo mobilean ondo ikusten ez baduzu, eman buelta; bestela erabili link hau:


          Maiatzak 16ra arte, asteartea, 23:59ra arte. Momentu horretatik aurrera formularioa itxi egingo da, baina dena dela, lasterketa egunean bertan ere eman ahal izango duzue izena 2 euroko errekarguarekin. Horrela eginez gero, ez dago ziurtatuta mapak egotea aurrez izena eman ez dutenentzat. Zure izen-ematea ziurtatuta dagonean, link honetan egiazta dezakezue:


          ANIMATU ETA PARTE HARTU!!!
          Laguntzaileak
          http://www.trapagaran.net/es-ES

          http://www.ortuella.biz/es-ES/

          http://web.bizkaia.eus/eu



          http://www.nonstopaventura.com

          https://www.google.es/maps/place/Pasteleria+Geroko+Sociedad+Limitada/@43.27064,-2.92694,17z/data=%213m1%214b1%214m2%213m1%211s0xd4e4fc2d1b

          http://www.tiendadeorientacion.com/es/



          Antolatzaileak

          cobidea.com

          http://www.liganorteorientacion.org/

          opyrene.blogspot.com.es