Agurra eta berriak
Otsailak 17: Astea bukatu baino lehen izen emateak irekiko ditugu; baita ere, informazio guztia argitaratuko dugu gure webgunean.

Aurten 3 km2  zabaldu egin dugu ezagutzen duzuen mapa gune dotore berriak eskeintzeko. Gainera, Lasterketaren Zentroa Abezian bertan izango da, giro polita egiarazteko.
Martxoak 12 eta 13ko asteburuan zuen zain izango gara Gibijo Mendilerroan orientazioaz gozatzeko. Ohi bezala, Zirkuitu Herrikoian jokatzen diren Open Gorria, Laranja eta Horia ibilbideak prestatuko ditugu zuentzat.

Laster arte!!!